"Maite ditugun begietan lausorik ez." - Euskal esaera zaharra
|
uzt
22
2008
|
2008-(e)ko uztailaren 22-(e)an |
 Aste Nagusian, Tas-Tas Irrati Librearekin parte har dezakezu gure Zaratas konpartsaren txoznan txanda egiten. Interesik baduzu jaietan konpartsan aritzen, mezu bat bidali konpartsa(ARROBA)tas-tas.org helbidera, deituguzu eta zure datuak utzi 94 4 15 14 14 edo 644 496 613 telefonoetan.
|
|
uzt
22
2008
|
2008-(e)ko uztailaren 22-(e)an |
|
Udako "oporraldiak" hartu aurretik, Gatazka Kolektiboko Aitorrek Ramon Fernandez Duranek idatzitako El crepúsculo de la era trágica del petróleo aurkeztu digu.
|
|
uzt
22
2008
|
2008-(e)ko uztailaren 22-(e)an |

Uztailaren 24an, Gipuzkoako Zaldibia herrian, AHTaren aurkako Akanpada hasiko da, AHTaren aurkako Asanbladak antolatuta. Makroproiektu honen aurkako ekimen honetaz hitz egin dugu Kaleko Bentanien AHTaren aurkako Asanbladako Hilario Manzanedorekin.
|
|
uzt
21
2008
|
2008-(e)ko uztailaren 21-(e)an |
Duela egun batzuk, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Urdaibain Guggenheim berria egiteko egitasmoa aurkeztu zuen publikoki. Hori dela eta, ostiralean goizean, hilak 18, Joxean Lozanok, BBK-ko Asanbladaren kideak diren Ezker Abertzalearen ordezkarien izenean, BBK-ko Asanblada Orokorra biltzeko eskaera erregistratu zuen.
Komunikabideen aurrean Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak aurkezturiko proiektua, BBK-ren zuzendaritzak baino ez duela ezagutzen salatu du Ezker Abertzaleak. Honen inguruan hitz egiteko, Kaleko Bentanien Arantza Urkaregi izan dugu.
|
|
uzt
17
2008
|
2008-(e)ko uztailaren 17-(e)an |
Sei hilabeteko elkarrizketa garaiaren ondoren, ASTRAko eragileek,
koordinadoran ordezkatuak, eta Udal gobernuak ASTRA eraikinaren
HITZARMENa sinatu dugu 2008ko uztailaren 11an.
Talde eta norbanako desberdinek osatutako prentsaurreko baten bidez asteazken honetan, uztailak 16, arratsaldeko 6tan eta Gernika-Lumoko Kultur-Etxearen aurrean irudikatu zen hitzarmen honen sinadura herrikoia.
Hitzarmen honetaz hitz egiteko, Kaleko Bentanien Astrako Joana Olabarria izan genuen.
|
|
uzt
15
2008
|
2008-(e)ko uztailaren 15-(e)an |
|
Uztailak 15 honetan, 10 urte betetzen dira Baltasar Garzon epaileak Egin eta Egin Irratia ixteko agindua eman zuenetik. Hori dela eta, Tas-Tas Irratian irratsaio berezia egitea erabaki dugu. Irratsaio berezi honetan Idoia eta Roberto irratiko bi kideen adierazpenak entzun ahal izango dituzue, egitasmo herrikoi hauen itxieraren inguruan. Bestaldetik, Kepa Petralanda, Egin egunkariko lankide ohi batekin izandako solasaldia entzuteko aukera izango duzue.
|
|
uzt
11
2008
|
2008-(e)ko uztailaren 11-(e)an |
 Larunbat honetan, Txorionak ekimenaren baitan, MusikHerria Eguna ospatuko dute MusikHerriako kideek. MusikHerriako Txasko izan dugu Kaleko Bentanien, ekitaldi honen inguruan hitz egiteko.
|
|
uzt
09
2008
|
2008-(e)ko uztailaren 09-(e)an |

Gaur goizean, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, goizeko 10etan
30 pertsona inguru bildu dira Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzan.
Bertan, goizeko 9etan hasita, AHTren Ordizia-Itsasondo zatiko akten
altxamendua egiteko asmoa zuten administrazioek Beasain, Ordizia,
Itsasondo eta Legorretako lurjabeak eta alkateak deituta. Honen inguruan hitz egiteko, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlaneko Jone Etxeberria izan dugu gaurko Kaleko Bentanien.
|
|
| | << Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>
| | Emaitzak 1 - 9 Guztira: 356 |
|
Arrosa, Euskal Herriko Irrati-sarea
Azken albisteak
Mundubat
erakundeak antolaturiko jardunaldiek elikaduraren subiranotasuna eta
lanbide-prestakuntza izango dituzte hizpide
...
Egun osokorako egitaraua
prestatu du Astrako koordinadorak zapaturako
...
Ekialde Hurbileko egoera sutan dago eta egoera honek beste buletin bat egitera bultzatzen
gaitu
...
Zuek
guztioi zuzentzen gara gaur Barakaldo Naturalatik, jaio berri den
Barakaldoko gune naturalen aldeko koordinadoratik,
Trenbiadearen Hego-Soluzioari alegazioak aurkeztuko dizkiogula
...
Cuando las IV
Jornadas Feministas llegaban a su ecuador y muchas de nosotras, trás la
manifestación, todavía andábamos por el casco viejo de Bilbao , en las
inmediacio...
|