Amurrioko From lost to the river musika taldeak Hazi beraien lehenengo diska argitaratu berri du. Gaurko Kaleko Bentanien Eneko Pinedo abeslaria izan dugu gurekin, musika talde hau hobeto ezagutzeko.
Literaturari dedikatutako atal honen baitan, Marta Luxanek Uxue Alberdiren azken liburua komentatu du: Aulki jokoa. Era berean, duela oso gutxi atera den Damian Pedrosa Barba Argentinan jaio eta Hernanin bizi den filosofoaren liburu berri bat ere aipatzen digu.
Duela gutxi Gailur Ibarrangeluko musika taldeak "Badatoz" diska laburra argitaratu du. Gaurko saioan Gailur taldeko Julen abeslaria eta Jon bateriajolea izan dugu gurekin, musika talde hau hobeto ezagutzeko.
Uda aurrean daukagu, egun eguzkitsu hauetan konprobatu ahal dugunez. Garuko saioan kirola eta osasuna uztartzen duen kirolzale aktibo batekin hitz egin dugu, Kepa Martiarena alegia. Kepak zenbait gomendio eman digu kirola praktikatzeko eta kirolaz gozatu ahal izateko.
Pasa den astean Zornotzan Abiadura Handiko Trena egiteko lanak hasi ziren. Igandean, AHT Gelditu! Elkarlanak obretarako martxa antolatu zuen. Astelehenean, Zornotzako Elkarlaneko Nagore Palacios izan dugu gurekin, obra hauek izango duten eraginari buruz hitz egiteko.
121 ahotsik gabekoen ahotsa saioan Haritz Iruretarekin elkarrizketa izan genuen. Zarauzko gaztea Euskal Herriko graffiti txapelketetan aritua da. Euskal Herrian graffitia oso zabalduta dago eta Haritzek hainbat ikastola, udaletxe eta Korrika bezalako erakundeentzako graffiti lanak burutu ditu.
Asteazken honetako Kaleko Bentanien Fertxu Izquierdo Iruñeako idazlearekin berba egin dugu. Iruñeako idazle honek
2007an Gerratearen aztarnak poesia liburua argitaratu zuen
Pamiela argitaletxearen eskutik. Honetaz gain, 2008an Mendeko
borroka liburua argitaratu zuen, Pamiela argitaletxearen eskutik
ere.
AEK-ko Urtats euskaltegiko ikasleek lamia baten istorioa aurkeztuko digute hiru ataletan. Haiekin, euskal herriko pertsonai mitologiko batzuk ezagutuko ditugu.
Hilaren 21ean, arratsaldeko 7'30etan, Santurtziko KRESALA aretoan, Berdintasunaren aldeko
eta Sexismoaren aurkako GIZON EKIMENAren jendaurreko aurkezpena egingo dugu.
...