Bilbon urtero ospatzen den GLTB (Gay-Lesbo-Trans-Bisexual) zinemaldi honen 8. edizioa abiatzear dago. Astelehen honetan Zebrabidean zinemaldi honetaz aritu gara Bea Macuelo Zinegoak zinemaldiko komunikazio arduradunarekin.
Ostiral honetan, iluntzeko zortzietan Bilboko Irala auzoan dagoen Hego etxea tabernako inaugurazioa burutuko da. Koordinakunde honen baitan Iralako talde desberdinak badaude: Auzokideen Elkartea edo Irola Irratia besteak beste. Atzo Hego Etxea koordinakundeko Elenarekin proiektu honetaz hitz egin genuen.
Gabonak baino lehenago, Ezker abertzaleak agerraldia egiten zuen kutxen eredu merkantilista indartuko duen edozein bategiteren aurka agertzeko. Asteazken honetan, Arantxa Urkaregi ezker abertzaleko kidearekin hitz egin dugu euskal kutxen balizko bategite horretaz. Aprobetxatu dugu Arantxarekin egoera politikoaz ere berba egiteko, astelehenean ETAk plazaratutako azken agiriaren harira.
Nola diozu? Genero-ekitatean oinarritutako komunikaziorako gida dugu. Mugarik Gabe GKEak argitaratu du, material honek bai euskaraz bai gazteleraz sexistak ez diren komunikaziorako jarraibideak errazten dituela uste dut Mugarik Gabe erakundetik. Gida honetaz aritzeko Mugarik Gabe GKEko Hezkuntza Taldeko Joana Etxano izan dugu gurekin Zebrabidea magazinean.
Duela hiru urte, abenduak 28 zituenean, Eusko Legebiltzarrak kanpo zorraren kontra legez jotzea onartu zuen, Legegintzako Herri Ekimen (LHE) baten emaitzaz abiatutako Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasun Kartaren bidez. Lege hau urratzen deneko hirugarren urteurrenean, Legegintzako Herri Ekimenaren jarraipen-taldeko lagun bat, Txemi Peñas, izan dugu Gazte Borraste irratsaioan.
Ostegun honetan Kode Penalaren erreforma berria indarrean sartu da. Erreforma honek kale saltzaileengan izango dituen ondorioetaz aritu gara Patxi de la Fuente Mbolo Moy Doole etorkinen eskubideen aldeko plataformako kidearekin.
Askekintza animalien aldeko taldeak astearte honetan goizean ekintza egin du, Santo tomas azokaren harira. Talde honetako Lide izan dugu gurekin, ekintza eta talde honetaz aritzeko.