Pasa den ostiralean, Berbots Erandioko euskara elkarteak bertso-jira antolatua zuen. Horren harira, elkarteko ibilbidea eta urte osoko jarduera izan genuen hizpide. Horretarako,Berbots elkarteko Amaia Arriagarekin egon ginen berbetan.
Atzo Zebrabidea magazinean Michael Deas Europa mailako Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak BDZ kanpainako koordinatzailea dugu. Kanpaina honen helburua Israelen politikak salatzea da eta Israeli nazioarteko legea betearaztea.
Hilaren 20tik 29ra arte Koloretan Bizi zinemaldiaren edizio berria burutuko da, SOS Arrazakeriaren eskutik. Gaurko saioan Bizkaiko SOS Arrazakeriko June Fernandezek zinemaldi honetaz hitz egin digu.
Bilbon abenduaren 17an (ostirala) San Frantziskoko auzoetxean burutuko den jardunaldia izan dugu ardatz Gazte Borrasten: ‘Gazteria, enplegua eta ekonomia solidarioa’ mahai-ingurua, hain zuzen. Xehetasun guztiak ezagutzeko, Urtzi Ugalde hitzorduaren antolatzailea izan dugu gurekin. Horrez gain, Gazteok XXI gazte kristauen elkarteak iritzi-zutabe bat eskaini digu, Gabonak ardatz.
Emititzen hasi gara berriro. Barkatu eragozpenak eta mila esker pazientziagatik.
Gure esku ez dauden arazoak direla eta, emisioa eten egin da azken orduetan. Berriro martxan hasiko garenean horren berri emango dizuet. Barkatu eragozpenak.
Mahatserriko aldizkarian agertzen diren zenbait kontu aipatu dizkigu Lur Mallea Berton aldizkariko zuzendariak: Ane Ituiño TATeko kidea, Eulalia Abaitua, Perretxikoak, 6 Izar Krossa eta Klaus Armbrusteren argazkiak.