Erdera

Zuzeneko emisioa

"Ideia on bat izateko erarik onena ideia asko izatea da." Greziar atsotitza

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
abe 29 2007
Larunbat goizean egondako manifestazioari buruzko irratsaio berezia
2007-(e)ko abenduaren 29-(e)an
Larunbat honetan, eguerdiko hamabi t'erdietan, Bilboko Okupazio Mugimenduak manifestazio batera deitua zuen, etxebizitza eskubidea eta okupazioa aldarrikatzeko helburuekin. Hori dela eta, Tas-Tas Irrati Librean saio berezia egin dugu, goizeko hamabietatik ordubietara. Bertan, zuzeneko konexioak, elkarrizketak, entzuleen ekarpenak eta baita Zeuk daukazu giltza izenburupean burututako jardunaldiei buruzko elkarrizketak, balorazioak, etabar. 
 
 
 
 
abe 28 2007
Gaur egondako okupazio berriaren inguruko prentsaurrekoa
2007-(e)ko abenduaren 28-(e)an

44671.jpgBilboko bihotzean eraikin oso bat okupatu da gaur  (Abenduaren 28an) arratsaldeko laurak aldera. Arriagaren atzeko aldean BOMeko 30 kideek etxebizitzaren eskubidea errealitate bilakatzeko hamar urte baino gehiago hutsik egon den bost solairuko eraikina okupatu dute. Gazte batzuk bizitzen hasiko dira berehala. OKUPATZEKO PREST! BOMek egindako kanpainean okupazio garrantzitsua da hau. Barruan dauden lagunek hiriko kolektibo desberdinei lekua ezagutzeko eta defenditzeko gonbidapena luzatzen diete.

Jarraian hauetariko bi gaztek arratsaldeko seiretan emandako prentsaurrekoa entzun dezakezue. 

Prentsaurrekoa

 

 
abe 28 2007
Bilbon izandako okupazio berriari buruzko elkarrizketa
2007-(e)ko abenduaren 28-(e)an
Bilboko bihotzean eraikin oso bat okupatu da ostiral honetan (Abenduaren 28an) arratsaldeko lauretan. Arriagaren atzeko aldean BOMeko 30 kideek etxebizitzaren eskubidea errealitate bihurtzeko hamar urte baino gehiago hutsik egon den bost solairuko eraikina okupatu dute. Honetan gazte batzuk bizitzen hasiko dira berehala. OKUPATZEKO PREST! BOMek egindako kanpainean okupazio garrantzitsua da hau. Barruan dauden lagunek hiriko kolektibo desberdinei lekua ezagutzeko eta defenditzeko gonbidapena luzatzen diete.
 
Okupazio honetaz eta larunbatean eguerdiko hamabi t'erdietan egongo den manifestazioaz gazte hauetariko batekin berba egin dugu.
 
BOM
 
 
 
abe 28 2007
Tas-Tas Irratiak Radio Euskadirekin hitzarmena sinatu du
2007-(e)ko abenduaren 28-(e)an
Hilabetetan negoziazio sutsuak mantendu ondoren, Tas-Tas Irrati Libreak elkarri laguntzeko hitzarmena sinatu du euskal irrati publikoarekin,Radio Euskadirekin. Hitzarmen honen oinarria bi irratien arteko pertsonen elkartrukaketa izango da. Honela, hilabete gutxi barru Tas-Tas Irratian Felix Linares edo Javier Vizcaino bezalako profesionalek egindako irratsaioak entzun ahal izango dituzue. Era berean, epe laburrean Tas-Tas Irratiko kideak (Juantxo Estebaranz edo Iñigo Muñoz adibidez) Radio Euskadin irratsaioak egiten entzun ahal izango duzue. Egia esan, azken hilabeteotan, froga moduan, Tas-Tas Irratian egiten diren saioen egileak Radio Euskadiko beste saioetan entzun ahal izan dituzue, kolaboratzaile gisa.
 
Oharra: Norbaitek pentsatu baldin badu epe laburrean Felix Linares Tas-Tasen entzun ahal izango zuela barkamenak eskatu behar dizkiogu, albiste hau inozentada bat besterik ez delako. 
 
abe 27 2007
Okupazioaren aldeko manifestazioari buruzko saio berezia
2007-(e)ko abenduaren 28-(e)an
Azken hilabeteotan ekimen ezberdinak burutu dira etxebizitza eskubidea eta okupazioaren inguruan. Honen adibidea Errekaldeko Kukutza Gaztetxean egindako Zeuk daukazu giltza topaketak. Era berean, duela aste batzuk jakin genuen Olabeagako gaztetxearen desalojoa 2008 urtearen hasieran burutzeko asmoa dutela.
 
Bestaldetik, BOM -ek (Bilboko Okupazio Mugimenduak) hilaren 29an Bilbon  etxebizitza eskubidea eta okupazioa aldarrikatzeko manifestazioa antolatu du. Manifestazioa larunbatean, hilaren 29an, goizeko hamabi t'erdietan Bilboko Plaza Zirkularretik abiatuko da.
 
Hau dela eta, Tas-Tas Irrati Libreak saio berezia egingo du larunbatean, goizeko hamabietatik ordubietara, okupazioaren inguruan. Bertan, okupazioari buruzko elkarrizketak, audioak etabar, entzun ahal izango duzue,  baita manifestazioarekin zuzenean egindako konexioak ere. 
 
abe 26 2007
Abenduaren 22ko podcasta
2007-(e)ko abenduaren 26-(e)an

Gure azken podcast. Honen edukiak hauexek dira:

  • Eulate Zilonizaurrekoetxea EHEko kideari egindako elkarrizketa.
  • BAI Euskal Herriari ekimeneko Erruki Ezkurrari elkarrizketa.
  • Txema Uriarteri egindako elkarrizketa, maputxe herriak aurrera eramandako borrokaren inguruan.
  • Mundubat elkarteko Olaia Lazkuraini egindako elkarrizketa. 

 
abe 26 2007
Las Cortes Bilboko auzoari buruzko liburuaren aurkezpena, Kaleko Bentanien
2007-(e)ko abenduaren 26-(e)an
Txema Uriarte GITE-IPES eko kidea gurekin izan dugu gaurko Kaleko Bentanien. Berak, Arturo Izarzelaiarekin batera, "El Barrio de las Cortes. Una historia de la palanca bilbaina" liburua idatzi du. Duela aste gutxi GITE-IPESek liburu hau kaleratu egin du. Liburu honetan bere momentuan auzo horrek bizi izandako egoera islatu eta aztertu egiten da, 80. hamarkadara arte: prostituzioa, langileria... gai hauen inguruan egon litezkeen aurreiritziei aurre egiten, egileek auzo horretan bizi izandako esperientzietaz abiatuz.
 
 
 
 
abe 25 2007
Las Cortes Bilboko auzoari buruzko liburuaren aurkezpena, Kaleko Bentanien
2007-(e)ko abenduaren 25-(e)an
Biharko Kaleko Bentanien, Txema Uriarte GITE-IPES eko kidea gurekin izango dugu. Berak, Arturo Izarzelaiarekin batera, "El Barrio de las Cortes. Una historia de la palanca bilbaina" liburua idatzi du. Duela aste gutxi GITE-IPESek liburu hau kaleratu egin du. Liburu honetan bere momentuan auzo horrek bizi izandako egoera islatu eta aztertu egiten da, 80. hamarkadara arte: prostituzioa, langileria... gai hauen inguruan egon litezkeen aurreiritziak aurre egiten, egileek auzo horretan bizi izandako esperientzietaz abiatuz.
 
<< Lehena < Aurrekoa 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 271 - 279 Guztira: 423

Azken albisteak

Emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Hauek dira mugimendu feministak antolatuko dituen mobilizazio batzuk: ...

EHBFren prentsa oharra

Aurtengo Durangoko Liburu eta Diska Azokako kartelarekin sortutako ika-mikaren harira, bilgune feministak zera adierazi nahi dugu ...

Geldotasuna berreskuratu

Abando, edozein ostiral, goizeko 8etan. Takoi bizkorren soinua, burmuin zurrunak mugitzen dituzten hankak ...

San Frantziskon kamarak? Gure izenean ez

San Frantzisko auzoko kale nagusietan bideo-kamera begiraleak jartzea erabaki du Bilboko Udalak, alderdi horretan ematen diren lege-huste eta delituak gutxiarazteko, diotenez ...

Lenin eguna Zorrotzan

Azaroak 8an, Bilboko Zorrotza auzoan Lenin eguna ospatuko dugu. ...