Erdera

Zuzeneko emisioa

"Lurreko azken arraina jaten dugunean, lurreko azken zuhaitza botatzen dugunean, ura darion azken iturria agortzen zaigunean, orduan; orduan konturatuko gara urreak ez duela jateko balio ezta zilarrak edateko." - Aldaketa klimatikoari buruzko esaldia

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
abe 20 2007
Bilgune Feministaren balorazioa abortoaren inguruko eztabaidaz
2007-(e)ko abenduaren 20-(e)an

Azken asteotan hedabideek jakinarazi egin dutenez, Polizioak legez kanpoko abortoak praktikatzen zituzten zenbait klinika miatu egin dituela. Honen harira, abortoari buruzko eztabaida berpiztu egin dela ematen du. Bilgune Feministak honen inguruko prentsa oharra atera du, besteak beste, emakumeek beraien gorputzekin zer egin aukera egiteko askatasunaren aurkako erasoa dela salatzeko. Honetaz hitz egiteko, Bilgune Feministako Izaskunekin egin genuen berba ostegunean.

Izaskun

 

 
abe 19 2007
Olaia Lazkurain Mundubat elkarteko kideari egindako elkarrizketa
2007-(e)ko abenduaren 19-(e)an

Pobrezia estrukturala, lurren okupazioa, naturaren suntsipena, ekonomiaren globalizazioa eta erregimen totalitarioak egotea bada gatazken sorburu, Mundubat elkartearen ustez. Eta giza eskubideak urratzea bada gatazken ondorio nagusia, erakunde honen ustez.

Mundubat erakundetik gatazkaren ikuspegi desberdina azaleratu nahi dute, bi dokumental proiektatuz. Emanaldia asteazken honetan, Bilboko Hikaateneon izan da. Ekimen honen helburuak azaltzeko eta dokumentalei buruzko informazio gehiago edukitzeko, asteazkenean Mundubat elkarteko Olaia Lazkurain gurekin izan dugu Kaleko Bentanien.

Mundubat

 

 
abe 18 2007
BAI Euskal Herriari ekimenak emandako prentsaurrekoari buruzko elkarrizketa
2007-(e)ko abenduaren 18-(e)an

Gaur goizean, Bai Euskal Herriari Ekimeneko Idazkaritza Nazionaleko Ordezkaritzak prentsaurrekoa eman du Donostian, azken hilabeteetan Euskal Herriaren naziotasun eskubidea urratua izaten ari dela salatzeko eta Abenduan Euskal Herriaren Naziotasuna Aldarrikatzeko antolatu diren hainbat egitasmo aurkezteko. Honetaz hitz egiteko BAI Euskal Herriari Ekimeneko Erruki Ezkurrarekin berba egin dugu astearte honetan telefonoz.

Bai Euskal Herriari


 
abe 14 2007
Abenduaren 10etik 15erako podcast-a
2007-(e)ko abenduaren 14-(e)an

Podcast honetan, eduki hauek aurkitu ahal dituzue:

  • Izaro Gorostidi, 18/98 makro auzia salatu eta EHUko Mario Zubiaga eta Jesus Mari Zalakain irakasleen askatasuna aldarrikatzeko asmoz egindako desobedientzia zibileko ekimena.
  • Irratia.com saioaren partaidea den Jabiri egindako elkarrizketa.
  • SOS Arrazakeriak antolatutako erakusketa ren harira, SOS Arrazakeriko Zuriari egindako elkarrizketa.
  • Hamabostaldi antidesarrollistari buruzko elkarrizketa, Javier Hidalgorekin.

 

 
abe 14 2007
Euskaltzale inputatuei buruzko elkarrizketa
2007-(e)ko abenduaren 14-(e)an
Abenduaren 19 eta 20an, hamabi euskaltzale epaituko dituzte Bilboko Auzitegian, 2005eko otsailean hizkuntza eskubideen aldeko ekimen batean parte hartzeagatik. Bost hilabeteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak bakoitzarentzat.Epaituak izango diren pertsonetako batzuk EHEko eta Behatokiko ordezkariekin batera agertu ziren prentsaren aurrean. Baina bi eragile horiez gain atxikimendua agertu diete, halaber, Justizian Euskaraz-ek, Kontseiluak, AEK-k eta IKAk, eta datozen egunetan babes gehiago batzen saituko dira.
 
Honen inguruan EHE taldeko Eulaterekin egin genuen berba. 

 

Euskaltzaleak

 

 
abe 13 2007
Epaitutako euskaltzaleei buruzko prentsaurrekoa
2007-(e)ko abenduaren 13-(e)an
Datorren Abenduaren 19 eta 20an, hamabi euskaltzale epaituko dituzte Bilboko Auzitegian, 2005eko otsailean hizkuntza eskubideen aldeko ekimen batean parte hartzeagatik. Bost hilabeteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak bakoitzarentzat. Epaituak izango diren pertsonetako batzuk EHEko eta Behatokiko ordezkariekin batera agertu ziren prentsaren aurrean. Baina bi eragile horiez gain atxikimendua agertu diete, halaber, Justizian Euskaraz-ek, Kontseiluak, AEK-k eta IKAk, eta datozen egunetan babes gehiago batzen saituko dira.
 
Prentsaurrekoaren zati bat entzun dezakezue jarraian.

Euskaltzaleen prentsaurrekoa
 
 
 
abe 11 2007
SOS Arrazakeriak antolatutako erakusketari buruzko elkarrizketa
2007-(e)ko abenduaren 11-(e)an

Astelehenean, Abenduaren 10an, SOS Arrazakeriak antolatutako ‘etorkina emakumea bizilaguna' erakusketa aurkeztu zen. Erakusketa Bilboko Hika Ateneon burutuko da eta gure herri eta auzoetan bizi diren 17 emakumeren bizipenak isladatzen ditu. Eurek kontatzen dizkigute euren esperientziak, sentsazioak eta itxaropenak. Erakusketa 18 panelek osatzen dute, bakoitzean emakume baten argazkia, berak kontatutako bizipena eta SOS Arrazakeriak eginiko emakume eta etorkinari izatearen inguruko hausnarketa bat agertzen dira. Erakusketa honetaz SOS Arrazakeriko Zuriarekin hitz egin genuen

Zuria erakusketa

 

 
abe 11 2007
Hamabostaldi Antidesarrollista, Kaleko Bentanien
2007-(e)ko abenduaren 11-(e)an
Abenduaren 10etik 23ra, euskal herri guztietan hamabostaldi anti-desarrollista egiteko proposamena zabaltzen du Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako Asanbladak. Hori dela eta, “Txikizioa gelditu behingoz!!!” da gaurkoan proiektu txikitzaileen aurkako jarrera duten lagunei eta taldeei helarazi nahi diegun mezua, hain zuzen ere egun horietan gure herrietan egitasmo suntsitzaileen aurkako eztabaida eta protesta ekintzak antolatzeko. Ekimen honek era guztietako proiektu erasokorren salaketa eta kapitalismoarekiko kritika erradikala uztartu nahi ditu.
 
Bihar, Kaleko Bentanien, AHTaren aurkako asanbladako Mikelekin hamabostaldi honen inguruan hitz egingo dugu.
 
<< Lehena < Aurrekoa 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 280 - 288 Guztira: 424

Azken albisteak

Emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Hauek dira mugimendu feministak antolatuko dituen mobilizazio batzuk: ...

EHBFren prentsa oharra

Aurtengo Durangoko Liburu eta Diska Azokako kartelarekin sortutako ika-mikaren harira, bilgune feministak zera adierazi nahi dugu ...

Geldotasuna berreskuratu

Abando, edozein ostiral, goizeko 8etan. Takoi bizkorren soinua, burmuin zurrunak mugitzen dituzten hankak ...

San Frantziskon kamarak? Gure izenean ez

San Frantzisko auzoko kale nagusietan bideo-kamera begiraleak jartzea erabaki du Bilboko Udalak, alderdi horretan ematen diren lege-huste eta delituak gutxiarazteko, diotenez ...

Lenin eguna Zorrotzan

Azaroak 8an, Bilboko Zorrotza auzoan Lenin eguna ospatuko dugu. ...