Erdera

Zuzeneko emisioa

"Borrokatu, porrot egin, berriz borrokatu, berriz porrot egin, berriz borrokatu, eta honela irabazi arte: hau da herriaren logika." Mao Zedong

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
aza 26 2007
Antxeta Irratiko Juan Etxenikerekin elkarrizketa
2007-(e)ko azaroaren 26-(e)an
Hedabide Komunitarioen Estatuko Sarearen IV Topaketetan, besteak beste, Antxeta Irratiko Juan Etxenike egon zen. Berarekin elkarrizketa izan genuen igandean, Topaketak bukatu ondoren. Juanek topaketetaz hitz egin zigun, baita Antxeta Irratiari buruz, Iparraldeko irratien egoerari buruz, edo Indymedia eta Antxetaren arteko ezberdintasunei buruz.
 
 
 
 
aza 20 2007
Hedabide Komunitaroen Topaketei buruzko elkarrizketa
2007-(e)ko azaroaren 20-(e)an

 

Zenbait hedabide komunitarioetatik etorritako 150 pertsona baino gehiago egongo dira Bilbon,REMC-k (Hedabide Komunitarioen Estatuko Sarea) deituta. Tas Tas Irrati Librea ekimen honen anfitrioia eta antolatzailea izango da. Topaketak Azaroaren 23, 24 eta 25ean Bilboko Aterpetxean eta Lan Ekintzaren Enpresaldeko ondoko eraikuntzan izango dira.

Topaketen baitan tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, eztabaidak... egongo dira. erabakitzeko, ikusteko, ikasteko, norbanakoen harremanetarako, atsedena hartzeko, ondo pasatzeko...

Topaketa hauetaz gehiago jakiteko, gure kidea Aitorrekin hitz egin dugu, jarraian elkarrizketa entzun dezakezue. 

 Topaketak

 
aza 13 2007
Boluntak antolatutako jardunaldiak, Kaleko Bentanien
2007-(e)ko azaroaren 13-(e)an
Bihar asteazkena, Azaroaren 14an, Boluntak antolatutako jardunaldiak izango ditugu hizpide. Jardunaldiek Gizarte mugimenduen sarrera Informazioaren Gizartera dute izena, eta hauen helburua, besteak beste, Informazioaren Gizarteak mugimendu sozialari zelan eta zertan eragiten dion aztertzea da. Kaleko Bentanien honen inguruan egingo dugu berba bihar, Boluntako Leirerekin.
 
aza 13 2007
Zeuk daukazu giltza topaketen balorazioaren elkarrizketa
2007-(e)ko azaroaren 13-(e)an

Pasa den larunbatean, azaroaren 10an, Errekaldeko Kukutza Gaztetxean, zenbait gazte elkartek antolatutako Zeuk daukazu giltza topaketak burutu ziren. Bertan gazteok pairatzen duten arazorik larrienetakoa aztertu zuten: etxebizitza hain zuzen ere. Topaketa hauen balorazioa egiteko elkarrizketa bat egin genion antolatzaileetariko bati, Ibairi hain zuzen.

071113 Etxebizitza

 
aza 13 2007
Zeuk daukazu giltza jardunaldien balorazioa, Kaleko Bentanien
2007-(e)ko azaroaren 13-(e)an
Pasa den larunbatean, azaroaren 10an, Errekaldeko Kukutza Gaztetxean, zenbait gazte elkartek antolatutako Zeuk daukazu giltza topaketak burutu ziren. Bertan gazteok pairatzen duten arazorik larrienetakoa aztertu zuten: etxebizitza hain zuzen ere. Topaketa hauen balorazioa eduki ahal izateko, antolatzaile batekin egingo dugu berba gaurko Kaleko Bentanien.
 
aza 09 2007
Deabruak Teilatuetan ateratako diskari buruzko elkarrizketa
2007-(e)ko azaroaren 09-(e)an

Elkarrizketa honetan, Deabruak Teilatuetan taldeko Iñigok taldearen itzuleraz, 1973 bere azken diskaz eta beste hainbat gauzetaz hitz egin digu.

Deabruak Teilatuetan

 
aza 09 2007
Azaroaren 5etik 9rako podcast-a
2007-(e)ko azaroaren 09-(e)an

Azaroaren lehenengo asteko podcast honetan dauden edukiak hauek dira:

  • LAB sindikatuko Jon Otegirekin izandako elkarrizketa, EITB24.com informazio atarian dauden lan baldintzetaz berba egiteko.
  • SOS Arrazakeriako Zuriarekin egindako elkarrizketa.
  • Topaguneko Manuel Morenorekin izandako elkarrizketa, Udagoieneko Ostera kultur ekimenaz hitz egiteko.
  • Deabruak Teilatuetan taldeko Iñigorekin solasaldia, atera berri duten 1973 diskaz. 

 
aza 08 2007
Deabruak Teilatuetan eta Azaro Libertarioa, ostiraleko Kaleko Bentanien
2007-(e)ko azaroaren 08-(e)an
Ostiralean goizeko hamabietan Bilbon, Deabruak Teilatuetan taldeak "1973" bere azken diska aurkeztuko du. Bonberena Ekintza disketxeak argitaratu du diska hau. Deabruak Teilatuetan taldeko kideak azken urteetan taulagainetik urrun egon dira baina elkarren artetik gertu. Itzulera baino berriro ekin diote bideari. Diskoari 1973 izena jarri diote urte hartan jaio zirelako (kantuan hainbat aipamen egiten dira beraien belaunaldiari). Aurkezpen hau aprobetxatuz, Kaleko Bentanien Deabruak Teilatuetan taldeari elkarrizketa egingo diogu.
 
Horretaz aparte, pasa den astean 4. Azaro Libertarioa hasi zen. Ekimen honi buruz hitz egiteko, antolatzaileen artean dagoen Luz Negra kolektiboko Asier Garciarekin hitz egiteko aukera izango dugu. Berak, Azaro Libertarioaren helburua nagusiak, funtzionamendua, aurtengo gai nagusia... azalduko dizkigu. 
 
<< Lehena < Aurrekoa 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 289 - 297 Guztira: 414

Azken albisteak

EHBFren prentsa oharra

Aurtengo Durangoko Liburu eta Diska Azokako kartelarekin sortutako ika-mikaren harira, bilgune feministak zera adierazi nahi dugu ...

Geldotasuna berreskuratu

Abando, edozein ostiral, goizeko 8etan. Takoi bizkorren soinua, burmuin zurrunak mugitzen dituzten hankak ...

San Frantziskon kamarak? Gure izenean ez

San Frantzisko auzoko kale nagusietan bideo-kamera begiraleak jartzea erabaki du Bilboko Udalak, alderdi horretan ematen diren lege-huste eta delituak gutxiarazteko, diotenez ...

Lenin eguna Zorrotzan

Azaroak 8an, Bilboko Zorrotza auzoan Lenin eguna ospatuko dugu. ...

Gizarte eraldaketarako ekonomia solidarioa

REASek Estatuan dauden Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareen inguruko txostena aurkezten du ...