Azaroaren 9an, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Udagoieneko Ostera kultur ekimena abian jarriko du. Zirkuitua zortzi emanaldik osatuko dute, eta haietako bakoitza Bizkaiko herri batean izango da. Bermeo, Santurtzi, Bilbo, Zalla, Ondarroa, Arrigorriaga, Durango eta Getxo bisitatuko ditu Udagoieneko Osteraren zortzigarren edizioak. Manuel Moreno Topagunearen Kulturgintza saileko teknikariarekin kultur ekimen honi buruz hitz egin dugu gaurko Kaleko Bentanien.
GITE-IPES-ek hilabete honetan historia ikastaroa antolatu du. Bertan partaide ezberdinak egongo dira, gai ezberdinei buruz hitz egiteko: Francisco Letamendia "Ortzi", Floren Aoiz, Alfonso Sastre, Alizia Stürtze... Horretaz aparte, Sozialismoa Euskal Herrian izeneko ekimenak jarraituko dituzte larunbat honetan. Guzti honetaz hitz egiteko, GITE-IPESeko Txema Uriarterekin egin dugu berba.
Pasa den astean, etorkinei iruzur egiteaz akusatutako Bilboko abokatu baten aurkako epaiketaren sententziaren berri izan genuen. Sententzia horretan, abokatua absolbitzen zuten. Sententzia eta epaiketaren inguruko balorazioa egiteko, SOS Arrazakeriko Zuriarekin egin genuen berba.
EITB24.com informazio atariak pasa den astean bere frantzesezko edizioa aurkeztu zuen. Hala ere, LAB sindikatuaren ustez, informazio atari honek bi arazo nagusi ditu: benetako egitura eza eta prekarietatea. Honen inguruan sakontzeko, LAB sindikatuko Jon Otegirekin egin dugu berba.
EITB-k pasa den astean eitb24.com informazio atariaren frantzesezko edizioa aurkeztu zuen. Aurkezpen hori aprobetxatuz, EITB-ko LAB sindikatuak informazio atari horren inguruan dagoen prekarietate egoera eta, bereziki, frantzesezko edizio hori sortu ahal izateko erabili diren lan baldintzak salatu ditu. Kaleko Bentanien honen inguruan hitz egingo dugu LAB sindikatuko Jon Otegirekin.
Espainiako Legebiltzarrak gaur goizean Oroimen Historikoa delakoaren Legea gainditu egin du. Hori dela eta, aurreko eta hurrengo egunetan Ahaztuak eta beste hainbat elkartek elkarretaratzeak deitu dituzte. Ahaztuak elkarteaz eta Lege honetaz gauza gehiago jakiteko, Martxelo Alvarez Ahaztuak elkarteko bozeramailearekin egin genuen berba asteazkenean.
AHT
Gelditu! Elkarlanak mobilizaziora deitzen ditu herritarrak egitasmoa
gelditzeko eta eztabaida sozial sakona zabaltzeko eska dezaten. Hona hemen gaur goizean emandako prentsaurrea.
San Frantzisko auzoko kale
nagusietan bideo-kamera begiraleak jartzea erabaki du Bilboko Udalak, alderdi
horretan ematen diren lege-huste eta delituak gutxiarazteko, diotenez
...