Astelehen honetan, Kaleko Bentanien, Jaime Elias abokatua elkarrizketatu dugu, pasa den astean jakin zelako Langraitzeko zuzendari orde ohiari jarritako salaketa dela eta egindako epaiketaren harira, Gasteizeko Epaitegiak kasua artxibatzea erabaki duela. Berak azaldu digu epaiketaren eboluzioa, zeintzuk izango diren beraien hurrengo aurrerapausuak eta zer den presoen egoera gaur egun.
Astearte honetan, Urriak 16, Kaleko Bentanien Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko kideokin hitz egingo dugu,
Pobreziaren aurkako astearen baitan antolatu dituzten ekimenetaz berba
egiteko, eta Kontseiluaz gehiago jakin ahal izateko. Beti bezala, arratsaldeko bostetatik aurrera.
Asteazken honetan, Urriaren 12, 13 eta 14an: ezagutzaren baterakuntza; esperientzien
feedbacka; adimen mugikorren konekzioa; artxiboa sortzen? Horrela
plazaratzen da aktibismoaren estatu mailako topaketa hauen edizio
berria. Oraingoan Gaztetxe bihurturiko Gernikako Astra lantegian (CSOA Astra Gernikeko Gaztetxea) Hackmeetingari buruz hitz egiteko antolatzaileetarko batekin, Dabidekin egin dugu berba hackmeetingari buruz eta baita Euskal Herrian oro har hacktibismoak bizi duen egoeraz.
Zenbait froga egin eta zenbait arazo tekniko gainditu ondoren, Internet-en bidezko emisioa berriro martxan dago. Zuzenean entzun dezakezue, goian dagoen loturaren bitartez.
Tas-Tas Irrati Librean proiektu berriari ekiten diogu: podcast-ak . Astean behin irratian emititutako elkarrizketak edo bestelako edukiek osatutako podcast bat argitaratuko dugu, zuek entzun eta jaitsi ahal izateko.
Gaurko lehenengo podcast honen edukiak hauxek dira:
SOS Arrazakeria elkarteko Zuriarekin egindao elkarrizketa, Bilboko abokatu baten aurka hasitako epaiketa dela eta.
Gazte Termometroa ekimenaren antolatzaile batekin izandako elkarrizketa.
Lan prekarietaren kontra antolatutako Via Crucis-a
Gabi Basañez euskaltzalearekin elkarrizketa, ostegunean egon zen epaiketaren harira.
Gernika Gogoratuz taldeko Iñaki Goitia kidearekin elkarrizketa, 6. kultur arteko guztion topaketetaz berba egiteko.
Ostegunetan, Kaleko Bentanien, zinemari leku txikia egiten diogu 35mm atalean. Gaur, gure kolaboratzailea Jaxonek pasa den astean burututako Donostiako Zinemaldiaz egin du berba: txartelak hartzeko arazoak, ikusitako filmak, Sari Ofiziala irabazi zuen filma... guzti horretaz aritu zen Jaxone.
HARRESIAK APURTUZ, Euskadiko Etorkinen laguntzarako GKE-en
Koordinakundeak, Gernika-Lumoko Bilgune Sarearen taldeek (IdeaSur,
Gernika Gogoratuz, Gernikatik Mundura) eta ASTRAko taldeen
koordinakundeak bat egin dute eskubide urraketak, pertsona migratzaileen
kriminalizazioa eta egun dauden migrazio-kontrol guztiak salatzeko. Hori
dela eta, Gernikan igande honetan, Urriak 7, 6. Kultur arteko guztion
topaketak antolatu dituzte. Topaketa hauetaz berba egiteko, Kaleko
Bentanien Gernika
Gogoratuz taldeko Iñaki Goitia kidea elkarrizketatuko dugu bihar, urriaren 5a, ostirala.
Urriaren 4an, osteguna, goizeko hamarrak laurden gutxitan Gabi Basañez euskaltzalearen aurkako epaiketa hasten zen. Gabi 1994tik hona epaiketak euskara hutsez (itzultzailerik gabe) egin ahal izatea aldarrikatu du. Asteazkenean Kaleko Bentanien berarekin egin genuen berba.
San Frantzisko auzoko kale
nagusietan bideo-kamera begiraleak jartzea erabaki du Bilboko Udalak, alderdi
horretan ematen diren lege-huste eta delituak gutxiarazteko, diotenez
...