Erdera

Zuzeneko emisioa

Salvador Allende, 1973ko irailaren 11n hil aurreko hitzaldian

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
urr 04 2007
Gabi BasaƱez euskaltzalea, Kaleko Bentanien
2007-(e)ko urriaren 04-(e)an

Ostegun honetako Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irrati Librean, arratsaldeko bostetatik seiretara), Gabi Basañez euskaltzalearekin egingo dugu berba. Gabi 1994tik hona darrai epaiketetan euskaraz soilik berba egin ahal izatea exigitzen. Hori dela eta, gaur goizeko 9:45etan epaitua izan da. Berak bizi izandako experientzia kontatuko digu, eta baita Euskal Herrian egon eta egongo diren antzeko kasuak.

Horretaz aparte, 35mm zinemari buruzko atalean, Jaxonek Donostiako Zinemaldiari buruzko laburpena egingo digu, bere ustez, zeintzuk izan diren filmerik interesgarrienak aipatuz.

 
urr 03 2007
Lan prekarietaren kontrako ekimenari buruzko elkarrizketa
2007-(e)ko urriaren 03-(e)an

Asteazken honetan, Urriak 3, Barakaldoko zenbait giza eta sindikal elkartek Mega Park merkataritza gunean dauden 1600 langileek jasaten duten lan prekarietatea salatzeko (besteak beste, 700 euroko soldata) Via Crucis bat burutu dute.  Ekimen honen inguruan, eta baita oro har Ezkerraldean dagoen lan prekarietatearen egoeraz, edo elkarteen erantzunkizunaz hitz egiteko Karmele, antolatatzaileetariko bat, izan dugu gaurko Kaleko Bentanien.

Karmele

 
urr 02 2007
Axa Mixa irratsaioaren programazioa Urriak 1-7
2007-(e)ko urriaren 02-(e)an

Aste honetako programazioa Urriak 1-7

Ume eta gazteentzako irratsaioa tas tas irratian, astelehenetik ostiralera, goizeko zortzietan eta asteburuetan, goizeko amarretan.

 

 
urr 01 2007
FAS eta Gatazka kolektiboa, Kaleko Bentanien
2007-(e)ko urriaren 01-(e)an
Astearte honetako Kaleko Bentanien, FAS zineklubeko kide batekin egingo dugu berba, Guggenheim museoarekin batera antolatutako amets amerikarra izeneko zikloaz berba egiteko, eta baita FAS zinekluba noiz eta zergatik sortu zen jakiteko.
 
Horretaz aparte, Gatazka kolektiboak bere lehenengo kolaborazioa egingo du Kaleko Bentanien, eta UPH Unios Hermanos Proletarios kolektiboak ateratako liburua eta UFestuek Gipuzkoako taldeak ateratako Judas Bat naiz izeneko diska aurkeztuko digu. Guzti hau, arratsaldeko bostetatik seiretara.
 
urr 01 2007
Bilboko SOS Arrazakeriako Zuria kidearekin elkarrizketa
2007-(e)ko urriaren 01-(e)an

Astelehen honetan, Kaleko Bentanieko estreinaldian, Irailaren 24an Bilboko abokatu baten kontrako epaiketaz egin genuen berba, ustez 40 etorkin baino gehiago iruzur egiteagatik. Horretarako, Zuria, Bilboko SOS Arrazakeriko kidearekin elkarrizketa izan genuen, eta bertan berak epaiketaren inguruko informazio guztia kontatu zigun.

SOS Arrazakeria

 

 
ira 28 2007
Astelehen honetan, Kaleko Bentanieko hasiera
2007-(e)ko irailaren 28-(e)an

Kaleko Bentanie duela ea hiru urte sortutako proiektua dugu, Tas-Tas Irrati Librean genuen euskarazko programazioa areagotu eta hobetzeko asmoz.  Hiru urte hauetan bai parte hartzen duen jendea eta baita egutegiaren aldetik aldaketa dezente izan ditugu.

Astelehen honetan, Urriak 1, Tas-Tas Irrati Librean Kaleko Bentanieko edizio berria hasiko da. Aurten egunero egingo dugu saioa, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko bostetatik seiretara, eta betiko atalak izateaz gain (eguneko albiste aipagarrienak edo agendan dauden ekitaldi interesgarriak) egunero egunerokotasunaren inguruko elkarrizketa bat egiten saiatuko gara. Horretaz aparte, zenbait kolaborazio izango ditugu, gai ezberdinen inguruan: zinema, antzerkia, musika, literatura, internazionalismoa, banaketa alternatiboa... Guzti honekin magazin erakargarria egiten lortzea espero dugu, bai eduki eta baita irrati kalitatearen aldetik.

Nahi izanez gero, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko bostetatik seiretara entzuteko aukera izango duzu. 

 
ira 26 2007
Axa Mixako programazioa Irailak 24-30
2007-(e)ko irailaren 26-(e)an
 

 

 

 

 

 
ira 19 2007
Ikasturte berria hasten dugu Tas-Tas Irrati Librean
2007-(e)ko irailaren 19-(e)an

Beste behin ere, Tas-Tas Irratian ikasturte berria hasteari ekiten diogu. Aurten, aurreko urteotan bezala, gure aurrean erronka berriak eta ez hain berriak ditugu. Erronkarik garrantzitsuena, proiektu honen errekonozimendua (eta baita irrati libre eta komunitario guztiena) lortzea Gasteizeko Jaurlaritzak egingo duen frekuentzia banaketaren aurrean izango da. Horretarako dinamika ezberdinak egingo ditugu urtean zehar.

Horretaz gain, aurten izango dugun beste helburu garrantzitsua gure programazioan euskarak duen presentzia areagotzea izango da. Horregatik, Urriaren 1etik aurrera Kaleko Bentanie magazina berriro egunero egingo dugu, arratsaldeko bostetatik seiretara. Arrosatik hartutako saioek garrantzi handia izango dute baita.

Era berean, Hala Bedi eta Tas-Tas irratien artean egindako Suelta La Olla magazinak (goizeko 10etatik ordubatera) orain arte izandako garrantziari eusten saiatuko gara, baita En movimiento ordubatetik ordubietara egiten dugun magazina.

Interneten Tas-Tasek daukan presentzia ere hobetzen saiatuko gara. Zuetariko askok uda honetan Interneten bidez emititzen hasi garela jakingo duzue. Hori ez ezik, podcast egiten hasiko gara.

Eta nola ez, iaz sortutako Zaratas konpartsak egindako ekimenekin jarraituko dugu. 

Magazinetan parte hartzeko gogoak baldin badituzue, edo kuinak grabatu, edo web orrian laguntzea, edo baita hasi berria den Zaratas konpartsan parte hartu, edo irratsaio  berria proposatu nahi duzue, kontaktuan jarri 

 

 
<< Lehena < Aurrekoa 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 334 - 342 Guztira: 424

Azken albisteak

Emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Hauek dira mugimendu feministak antolatuko dituen mobilizazio batzuk: ...

EHBFren prentsa oharra

Aurtengo Durangoko Liburu eta Diska Azokako kartelarekin sortutako ika-mikaren harira, bilgune feministak zera adierazi nahi dugu ...

Geldotasuna berreskuratu

Abando, edozein ostiral, goizeko 8etan. Takoi bizkorren soinua, burmuin zurrunak mugitzen dituzten hankak ...

San Frantziskon kamarak? Gure izenean ez

San Frantzisko auzoko kale nagusietan bideo-kamera begiraleak jartzea erabaki du Bilboko Udalak, alderdi horretan ematen diren lege-huste eta delituak gutxiarazteko, diotenez ...

Lenin eguna Zorrotzan

Azaroak 8an, Bilboko Zorrotza auzoan Lenin eguna ospatuko dugu. ...