Erdera

Zuzeneko emisioa

"Maite ditugun begietan lausorik ez." - Euskal esaera zaharra

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
abu 11 2007
Tas-Tas Bilboko Aste Nagusian
2007-(e)ko abuztuaren 11-(e)an

Zaratas konpartsa berria (konpartsa honekin Bilboko Konpartsek antolatutako zenbait ekimenetan parte hartu dugu) estreinatu dugula aprobetxatuz, aurten Tas-Tasek Bilboko Arenaletik irratsaio berezia egingo du. Saio honek batez ere Konpartsek antolatutako ekimenak izango ditu oinarritzat. Saio hau egunero arratsaldeko lauretatik seiretara emitituko dugu, bai FMko 97aren bidez, baita hasi berri dugun Internet-en bidezko emisioan. Ordu horretaz gain, arratsaldeko zortzietan eta gaueko hamarretan errepikapenak egongo dira.

Saio honen baitan, Aste Nagusian egongo diren ekimen guztien berri izango duzue, zenbait kolektiboko kideri egindako elkarrizketak entzuteaz gain, sexualitateari buruzko atalak, haurrentzako gunean egindako aktibitateak, konpartsetako kideei egindako elkarrizketak... eta abar luze bat. 

 
uzt 06 2007
Antolatutako mintegiaren inguruko audioak
2007-(e)ko uztailaren 06-(e)an

Dagoeneko jakingo duzuen moduan, pasa den Ekainaren 1 eta 2an, "Irratigintza alternatiboarentzako erronka berriak, irrati libreak eta gizarte eta lege aldaketak aurrez aurre" izeneko mintegia antolatu genuen. Mintegi hau antolatu baino lehen, gure posizioa definitzen saiatu ginen Komunikazioaren Hirugarren Sektoreak jokoz kanpo jarraitzen du prentsa artikuluaren bitartez. Artikulu horretan, besteak beste, gure aurrean geneukan arriskua salatu nahi genuen, hain zuzen, etorkizunean gaindituko den IkusEntzunezko Lege Orokorrak gure proiektuak errekonozitzea baina dialean jada gure proiektuentzako lekurik ez egotea. Tas-Tasetik egiten dugun balantzea oso baikorra da,, nahiz eta logikoki dena bikaina ez izan, eta gauza batzuk hobetu daitezkeen. Gure iritziz, etorkizunean egongo den frekuentzia banaketaren aurrean gure errekonozimendua aldarrikatu nahi izanez gero irrati libre eta komunitarioen estrategia zein izan behar den azaldu dugula pentsatzen dugu, hain zuzen, dialean dauden beste proiektuetaz ezberdintzen gaituena aldarrikatzea: jabego soziala, talde ekonomiko, politiko eta erlijiosoetatik independiente izatea, jendarte eraldaketaren aldeko konpromezua, etabar. Era berean, bai Mariano Sanchezek baita Pia Matak kontatutako experientziak oso aberasgarriak izan zirela uste dugu. Honetaz gain, noski, mintegia irrati libre eta komunitarioetako jendeak IkusEntzunezko Lege Orokorraz informazio gehiago eduki eta zehaztasun gehiago jakiteko baliagarria izatea espero dugu.


Bestaldetik, frekuentzia banaketan irrati libre eta komunitarioen errekonozimendua Gasteizeko Gobernuaren esku baino ez dagoela eta, errealitate honen aurrean, ezin dela errua beste bati botatzea (Espainiako Gobernuari hain zuzen) Beraz, Gasteizeko Gobernuak argitu beharko lukeela ea bere borondatea eta asmoa irrati komunitarioen existentzia errekonozitzea den ala ez, Nafarroako Gobernuak Nafarroan gauza bera argitu behar duen moduan.

Jarraian, mintegiarekin zerikusia duten zenbait audio entzuteko aukera duzue. Lehenik eta behin, Mas Voces-eko kideok Juantxo Estebaranz gure kideari egindako elkarrizketa.

 
eka 29 2007
EH Zuzenean Jaialdiari buruzko saio berezia larunbatean
2007-(e)ko ekainaren 29-(e)an
Larunbat honetan, Ekainaren 30an, Tas-Tas Irratian Iparralden ospatzen den Euskal Herria Zuzenean jaialdiari buruzko saio berezia emitituko dugu goizeko hamaiketatik goizeko hamabiak arte. Gure Irratiak
 egindako saioa da. Hona hemen saioaren gidoia:
  • 11:00------Arrosako musika igorri eta ARROSA SAREKO IRRATIAK AGURTU
  • 11:05------Eguneko eta biharamuneko egitaraua eman
  • 11:08-----Antolatzaileekin elgarrizketa
  • 11:15------KANTA-----Karidadeko Benta (arratsaldean festibalean)
  • 11:22-----Musika programazioaz elgarrizketa
  • 11:35----Xiba jokoetaz
  • 11:40-----KANTA----Fermin Muguruza
  • 11:45------Xiberuko dantzak izan ziren bezperan
  • 11:50------Gaua festibalean pasa duten jendeekin elkarrizketatxoak
  • 11:58-----Egitaraua eman eta agurtu ARROSA irrati sareko entzuleak


 
eka 23 2007
Jon Miranderi buruzko atala, Kaleko Bentanien
2007-(e)ko ekainaren 23-(e)an

Kaleko Bentanien, gure kidea Jaimek egiten duen literatur atalean, aste honetan Jon Mirande euskal poetaz egin zuen berba. Atal honetan, hain ezaguna ez den euskal idazle honi buruzko ezaugarririk garrantzitsuenak eta interesgarrienak kontatu zizkigun, eta bere hitzen bidez ikusiko dugu ze pertsonai korapilotsua eta aldi berean interesgarria izan zen Jon Mirande. 

 
eka 14 2007
Munduko Barrikadak
2007-(e)ko ekainaren 14-(e)an

Kaleko Bentanieko gaurko saioan, Askapena elkarteak egindako Munduko Barrikadak izeneko atalean bi ekitaldi nagusi izan ditugu. Alde batetik, hilaren 23an ospatuko den Internazionalista Eguna, eta horretarako Askapenako kidea den Unairekin egin dugu berba. Horretaz gain, Mexikoko Oaxakan gobernadorearen aurkako altxamendua izan zenetik lehenengo urteurrena aste honetan betetzen da, eta hau aprobetxatuz, Radio Planton Oaxakako irratiko kide batekin egin dugu berba zuzenean, gertakizun hau dela eta burututako 18 orduko emisio berezia beraiek kontatzeko.

 
eka 14 2007
Larunbat honetan saio berezia
2007-(e)ko ekainaren 14-(e)an
Larunbat honetan, Ekainak 16, Tas-Tas eta Hala Bedi irratietan Munduko Arrozak ekitaldia dela eta elkar egindako saio berezia entzuteko aukera izango duzue. Bertan, gertutik jarraituko ditugu hiri ezberdinetan egiten diren ekimenak. Konexioak egingo dira hiri ezberdinekin, antolatzaileei eta partehartzaile gehienei elkarrizketak egingo dizkiogu, eta abar luze bat. 
 
eka 07 2007
Contra los territorios del poder liburuaren aurkezpena
2007-(e)ko ekainaren 07-(e)an

Kaleko Bentanien aste honetan, gure kidea Martak Jean Pier Garnier idatzitako Contra los territorios del poder liburua aurkezten digu 20 minutuko kolaborazio honetan. Virus argitaletxeak argitaratu du liburu hau, eta ideia orokorra da globalizazio garai honetan gai sozialak konpontzen saiatu beharrean gai sozialen kudeaketa arautzen saiatzen dela.

 
eka 07 2007
Resquicios aldizkariaren ale berriaren aurkezpena
2007-(e)ko ekainaren 07-(e)an

Kaleko Bentanien, aste honetan, Resquicios aldizkariaren egile nagusia den Javi Rodriguezekin egin genuen berba. Berak aldizkaria oro har aurkeztu digu eta, zehazki, atera berri duen ale berriaz (hirugarrena hain zuzen ere) hitz egin digu. Resquicios giza kritikarako aldizkaritzat jotzen du bere burua. Ale honetan gai nagusia mugikortasuna izan da.

 

 
<< Lehena < Aurrekoa 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 343 - 351 Guztira: 423

Azken albisteak

Emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Hauek dira mugimendu feministak antolatuko dituen mobilizazio batzuk: ...

EHBFren prentsa oharra

Aurtengo Durangoko Liburu eta Diska Azokako kartelarekin sortutako ika-mikaren harira, bilgune feministak zera adierazi nahi dugu ...

Geldotasuna berreskuratu

Abando, edozein ostiral, goizeko 8etan. Takoi bizkorren soinua, burmuin zurrunak mugitzen dituzten hankak ...

San Frantziskon kamarak? Gure izenean ez

San Frantzisko auzoko kale nagusietan bideo-kamera begiraleak jartzea erabaki du Bilboko Udalak, alderdi horretan ematen diren lege-huste eta delituak gutxiarazteko, diotenez ...

Lenin eguna Zorrotzan

Azaroak 8an, Bilboko Zorrotza auzoan Lenin eguna ospatuko dugu. ...