Erdera

Zuzeneko emisioa

"Urte berriaren bezperetan, dena erraza izango dela esatea biziki pozgarria izango leike; tamalez ez da halakorik." Salvador Allende, 1973 urte berrirako mezua

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
ira 12 2006
Kurtso berria hasten da
2006-(e)ko irailaren 12-(e)an

Aste honetan, eta ea bi hilabeteko etena hartu ondoren, kurtso berria hasiko dugu Tas-Tas Irrati Librean. Eten ez dugu egin, uda lokalaren zati batzuk margotzeko eta Bilboko jaietan Satorrak konpartsaren txoznan txanda batzuk egiteko aprobetxatu dugu eta. Gure 15. urteurrenari begira, erronka garrantzitsuak ditugu esku artean, horien berri beranduago emango dizuegu. Dena den, Irailean saio berri bat daukagu: Birlibirloke. Beraien iritsiz, Birlibirloke "agitazio intelektual eta kulturalerako proiketua" da. Asteartero arratsaldeko zortzietatik bederatzietara izango duzue. Horretaz gain, proiektu berriak dauzkagu buruan, datorren hilabeteotan, forma ematen saiatuko gara.

Bestaldetik, ohiko programazioa pixkanaka pixkanaka hasiko da aste honetan eta hurrengoan. Eta datorren astelehenean ere, Gasteizeko Hala Bedi Irrati Librearekin batera egindako Suelta La Olla magazina berriro martxan jarriko da. 

 
uzt 13 2006
Saio bereziak udan
2006-(e)ko uztailaren 13-(e)an

Uztailetik aurrera gure ohiko programazioa gelditu egiten den arren, Uztailan saio bereziak prestatu ditugu uda freskatzeko asmoz. Urtean zehar egondako ohiko ordutegia aprobetxatuz, hau da, arratsaldeko seiretatik zortzietara, Arrosatik hartutako saioak eta Kaleko Bentanien urtean zehar egindako saioen aukeraketa berezia emititzen ari gara Uztailaren lehenego egunetik. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

Gaurko saioan, Kaleko Bentanien Maiatzan egindako bi elkarrizketa entzuteko aukera izango dugu. Alde batetik, Maiatzan Atenkon gertatutako istilu larriei buruzko elkarrizketa, Askapenako kide batekin. Bestaldetik, Maiatzan ere egindako beste elkarrizketa entzuteko aukera izango duzue, Resquicios aldizkariaren egilearekin hain zuzen ere, proiektu berri honen aurkezpena dela eta.

 
eka 23 2006
kide batek utzi gaitu
2006-(e)ko ekainaren 23-(e)an

zubi Atzo gauean (Ekainak 22) gure kidea (eta irrati honen sortzaileetariko bat) Zubi-k utzi gintuen, ea urte batean minbiziaren kontra borrokan aritu ondoren. Hasieratik, Zubik ikusten ez diren gauzei ekin zion: dirua bilatzeari, fakturak ordaintzeari... oro har, gai ekonomikoei. Ziuraski bere lanak egiteko ordezkoa aurkituko dugu, baina ezin izango dugu bera ordezkatu. 

Tas-Tasetik besarkada handi bat eman nahi diogu bere familiari, eta bereziki bere alaba txikiari Ainhoa, bere lagunari Edurne, eta bere anaiari, Edu. Ezagutu zenuten guztiok bihar, Ekainak 24, Zurbaraneko Sacramentinos parrokian  (lehen Zurbaran zinemak zeuden plazan) egingo den hiletara gonbidatu nahi zaituztegu.

Ekitaldi honetaz gain, posible da bere aldeko omenaldia egitea Zubi-k bere bizitzan zehar militatu duen kolektibo guztiekin batera. Horren zehaztasunak ditugunean, horren berri emango dizuegu. 

ZUBI, TAS-TASEN GOGOAN IZANGO ZAITUGU. 

 Berriketa: Azkenean, datorren ostegunean, Uztailak 29, Bilboko Hika Ateneon arratsaldeko zazpi t'erdietan Zubiren aldeko omenaldia egingo da. Guztiok zaudete gonbidatuta.

 
eka 07 2006
Munduko Arrozak, Tas-Tasen
2006-(e)ko ekainaren 07-(e)an

Datorren larunbatean, ekainaren 10an, auzoko espazio publikoak okupatzeko helburu nagusiarekin, ekintza gastronomiko bat burutuko dugu. Giro alai eta koloretsu batean, jatorri ezberdineko pertsona ugariren presentziarekin, auzotarrak izan edo ez, Munduko Arrozak txapelketa gastronomiko famatua ospatuko da, aldi berean, Bilbon (San Frantzisko auzoan), Gasteizen (Alde Zaharra-n) eta Iruñan (Plza. San Jose-n).

Hainbat kolektibo (AmatauTB, Eguzki Bideoak, Tas-Tas Irratia, Hala Bedi Irratia, Irola Irrati Librea, IndymediaEH) lanean ari gara, txapelketa ospatzen den 3 leku ezberdinetatik konexioak eta bertako gorabeheren adierazpena zuzenean egiteko. Gure kasuan, Tas-Tas eta Hala Bediren arteko saio berezia emitituko dugu Gasteiz eta Bilbon konexioak egiten, goizeko hamabi t'erdietatik aurrera, ordubiak arte. Ez galdu saioa, eta parte hartu Munduko Arrozak txapelketa gastronomiko famatuan.

 
eka 06 2006
Gatazka proiektua aurkezteko antolatutako jardunaldiak, Kaleko Bentanien
2006-(e)ko ekainaren 06-(e)an

ImageDuela bi hilabete gutxi gora behera, Likiniano kolektiboak nahi ta nahiez desagertzeko erabakia hartu zuen. Horren inguruan gure kidea Gorkak erderaz egindako elkarrizketa hau entzun dezakezue. Beraien errautsetatik Gatazka kolektiboa sortu zen. Pasa den astean kolektibo honen partaideok proiektu berri hau aurkezteko antolatutako jardunaldiak hasi ziren. Jardunaldi hauei buruz eta baita proiektu berri honi buruz hitz egiteko Gatazkaren kide bat egongo da gurekin asteazken honetan, Ekainak 7, Tas-Taseko euskarazko magazinean, Kaleko Bentanien, arratsaldeko zazpietatik zortzietara eta gaueko ordubatean errepikatuta.

 
mai 30 2006
ACT Jaialdia, Kaleko Bentanien
2006-(e)ko maiatzaren 30-(e)an

Asteazken honetan, maiatzak 31, saio berezia izango dogu Tas-Taseko magazinean, Kaleko Bentanien, ACT 2006 Festibala plazaratzeko. Munduko Antzerki eta Dantza eskolek hainbat lan eskainiko dituzte, horretaz gain formakuntza eta beste ekimen ere egongo dira aste osoan zehar Bilbon eta Barakaldon festibalaren barne. Horretaz berba egiteko Joseba Lazkano BAI (Bizkaiko Antzerki Ikastegiko) arduraduna izango dogu Kaleko bentanien gure ohiko sekzioekin batera (agenda, barlaxaia-albisteak-musika) eta Zinemaz berba egiteko Jaxone gure kolaboratzailea ere gugaz egongo da.

 
mai 28 2006
Mudantzaren arazoak
2006-(e)ko maiatzaren 28-(e)an

Azken egunetan Tas-Tas-eko alojamendua aldatu dugu (web-gunea, helbide elektronikoak...) Hori dela eta, azken egunotan web-gunera sartzea ezineskoa izan da, eta agian e-mailaren bat bidaltzen saiatu baldin bazarete, ezin izan dugu jaso. Gutxi gora behera, oraintxe bertan ea eduki guztiak daude ikusgai. Barkatu eragozpenak.

 
mai 16 2006
Resquicios aldizkariaren aurkezpena, Kaleko Bentanien
2006-(e)ko maiatzaren 16-(e)an

Kaleko Bentanien bihar, Maiatzak 17, Resquicios aldizkariaren autorearekin hitz egingo dugu.


Bere autoreari, Javier Rodríguez Hidalgo, resquicios aldizkariaren ideia "El fantasma de la teoría" folletoa itzultzean bururatu zitzaion.Horretaz gain, "Los amigos de Ludd" izeneko industrializazioaren aurkako boletinaren desagertzeak konbentzitu zuen boletin honek hasitako lana jarraitzeko, hau da, "eliza" radikal ezberdinen dogmak apurtzeko asmoa duen sei-hilabeteko aldizkaria argitaratzeko.\r\nHorretarako, aldizkari honek ez du berea egingo inolako etiketa ideologikorik. Autoreak pentsatzen du zenbait gauza eztabaidatzeko garaia dela, eta ez zenbait topiko behin eta berriro errepikatzeko.


Proiektu berri honi buruz hitz egingo dugu Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irrati Librean arratsaldeko zazpietatik zortzietara eta errepikatuta gaueko ordubatetik ordubietara) bere autorearekin asteazken honetan, Maiatzak 17

 
<< Lehena < Aurrekoa 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 352 - 360 Guztira: 365

Azken albisteak

Saharako agintariek nazioarteko lankidetza astelehenetik aurrera jorratuko dute Bilbon

Mundubat erakundeak antolaturiko jardunaldiek elikaduraren subiranotasuna eta lanbide-prestakuntza izango dituzte hizpide ...

ASTRA jaialdia Gernikan

Egun osokorako egitaraua prestatu du Astrako koordinadorak zapaturako ...

GITE-IPESeko “Okupazio eta Erresintentzia” buletinaren laugarren zenbakia

Ekialde Hurbileko egoera sutan dago eta egoera honek beste buletin bat egitera bultzatzen gaitu ...

Barakaldoko azken gune naturalak defendatzeko manifestazioa

Zuek guztioi zuzentzen gara gaur Barakaldo Naturalatik, jaio berri den Barakaldoko gune naturalen aldeko koordinadoratik, Trenbiadearen Hego-Soluzioari alegazioak aurkeztuko dizkiogula ...

Toda mujer es un territorio ocupado

Cuando las IV Jornadas Feministas llegaban a su ecuador y muchas de nosotras, trás la manifestación, todavía andábamos por el casco viejo de Bilbao , en las inmediacio...