"Lurreko azken arraina jaten dugunean, lurreko azken zuhaitza botatzen dugunean, ura darion azken iturria agortzen zaigunean, orduan; orduan konturatuko gara urreak ez duela jateko balio ezta zilarrak edateko." - Aldaketa klimatikoari buruzko esaldia
Aste honetako Swing Doinuko Gauak saioan Genovako Zero Plastica rap proiektuan partaide den Dj Nioren sesioa dakargu, bertan afrika iparraldeko doinuak reggae ta hip/hoparekin irteten dan batuketa edukiko dugu entzungai.
Nahixan taldeko "Taupadak" bigarren diska aurkezteko, taldeko Axular eta Aitor izan ditugu gurekin. Brians Records diskoetxearen eskutik atera dute pop-rock doinuak jorratzen dituen diska hau. Gaurko saioan elkarrizketa "akustikoa" egin diogu.
Hurrengo ostiralean Euskararen Eguna ospatuko da Euskal Herri osoan. Bilbon ere zenbait talde euskaltzale elkartu dira egitarau zabala antolatzeko.Talde horietariko bat Deustuko Berbaizu Euskara Elkartea dugu. Talde honek Euskararen Unibertsoa izeneko ekimena antolatzen du urtean zehar. Gaurko saioan Berbaizu Elkarteko Zuriñe Ruiz izan dugu gurekin, bi ekimen horien harira.
Duela gutxi aldizkari berria sortu da: Pikara. Sortzaileek euskal aldizkari feminista digitala dela diote. Astelehenean Zebrabidea irratsaioan June Fernandez aldizkariko editorea izan genuen, proiektu berri hau aurkezteko.
Gaurko saioan Kepa Martiarena osasun aholkularia izan dugu gurekin, eta gonbidatu bat ere ekarri digu: Gorabide elkarteko Maider Astobiza. Berarekin batera elkarte honen jarduera ezagutu dugu.