Erdera

Zuzeneko emisioa

Irribarre batek gutxi kostatzen du eta asko eragiten du. Ematen duena ez du txirotzen eta jasotzen duena aberastu egiten du. Instant bat bakarrik irauten du baina oroimenean betirako irauten du." Charles Chaplin

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
mai 01 2007
Cuba Información proiektu berriak bere bidea hasi du
2007-(e)ko maiatzaren 01-(e)an
32705_logocubainformaciontv
Maiatzaren 1etik aurrera, Konpai, herri kubatarraren errealitateari buruzko irratsaioa, orain arte Tas-Tasen emititzen zena ostegunero gaueko bederatzietatik hamarretara, Cuba Información izen berria hartzen du. Honen arrazoia proiektu informatibo berri honen sorrera dugu, erderaz lau bide ezberdinen bidez burutuko dutena: Interneten bidezko telebista, irratia, aldizkaria eta albisteen webgunea. Beraiek bere webgunean   (erderaz) azaltzen duten moduan: 
 
"Cubainformación es una herramienta del Movimiento de Solidaridad con Cuba para informar acerca de la realidad de este país, incidiendo especialmente en los aspectos que de una manera sistemática silencian, censuran o manipulan los grandes medios de comunicación internacionales."

Tas-Tas Irratitik proiektu berri honen sorreraz poztu egiten gara, eta ahalik eta etorkizunik onena opa nahi diegu. Proiektuari buruz informazio gehiago eduki nahi izanez gero, beraien web orrira joan zaitezkete.

 
api 25 2007
Axa-Mixa irratsaioaren etenaldia
2007-(e)ko apirilaren 25-(e)an

Goizetan umeentzako programa emititzen den Axa Mixa ez ari da entzuten arazo teknikoengatik. Horren ordez, goizeko gosaria alaitzeko haurrentzako musika alaia entzutea propozatzen dizuegu. Bide batez, arazoa ahalik eta azkarren konpontzen saiatzen ari garela jakinarazten dizuegu.

Datorren maiatzaren lehenengo asterako programarekin hastea espero dugu.

Ez ahaztu gurekin harremanetan jarri nahiez gero, deitu tas tas-eko telefonora

94-4151414, asmakizunak, ipuinak, abestiak edo nahi duzuen guztia kontatzeko. 

 

 
api 18 2007
Askapenak egindako kolaborazioa Ipar Irlandako bake prozesuaren inguruan
2007-(e)ko apirilaren 18-(e)an

 Pasa den astean, Kaleko Bentanien Munduko Barrikadak ataleko beste edizioa izan genuen. Bertan Iñigo eta Jon Askapenako kideok Ipar Irlandako egoera politikoaz, emandako pausuetaz eta Euskal Herriarekin egon daitezkeen parekotasunak eta ezberdintasunen inguruan egin zuten berba. Horretaz gain, azken minutuotan Askapenak urtero antolatzen dituen brigadetaz ere hitz egin zuten.


 
api 11 2007
Irlandako Bake Prozesuaren egoera eta zinema, Kaleko Bentanien
2007-(e)ko apirilaren 11-(e)an
    Aste honetako Ostegunean, Kaleko Bentanien Askapenako kideok egongo dira beraien Munduko Barrikadak atalean, beti bezala, munduan zehar dauden gatazka ezberdinei buruz hitz egiteko. Kasu honetan, Irlandako bake prozesuaren egoeraz hitz egingo digute, eta ea Euskal Herrikoarekin pareka daitekeen ere aztertuko dute. Horretaz aparte, 35mm zinemari buruzko atal berriaren beste edizioa izango dugu, eta gure kolaboratzailea Maitek zazpigarren arteari buruz hitz egingo digu saioaren azken txanpan. Horretaz aparte, gure saioan ohiko atalak ere bere lekua izango dituzte, hau da, asteko albisteak eta hurrengo astean egongo diren ekitaldi ezberdinen agenda.
 
    Guzti hau, beti bezala, ostegunean arratsaldeko seiretatik zortzietara.
 
mar 29 2007
IPESeko Txemarekin egindako elkarrizketa antolatuko jardunaldien inguruan
2007-(e)ko martxoaren 29-(e)an

Aste honetan, Kaleko Bentanien, Txema IPESeko kidearekin solasaldia egin genuen. Berak IPESek antolatutako "Sozialismoa EHn" izeneko jardunaldie buruz hitz egin digu: beraien helburuak, gaia aukeratzeko arrazoiak, egon diren eta egongo diren hitzaldiak. Beraien asmo nagusia sozialismoaren 19. mendeko oinarriak XXI mendean zelan eraiki daitekeen aztertzea da.

 
mar 28 2007
Axa-Mixa irratsaoia oporretan dago datorren apirilaren 16rarte
2007-(e)ko martxoaren 28-(e)an

Axa-Mixa irratsaoia oporretan dago datorren apirilaren 16rarte.

Oporretako bi aste hauetan Axa-Mixaren programarik onenak entzuteko aukera izango dugu. Indarrak hartu eta apirilean programa berriekin jarraituko dugu. Badakizue, asmakizunak, ipuinak, txisteak eta elkarrizketa interesgarriekin bueltan egongo gara.

Gurekin harremanetan jartzeko edota parte nahi izanez gero deitu gure telefonotara

944151414

Ondo izan! 

 

 
mar 27 2007
Arrosako saioak osaturiko franja berria
2007-(e)ko martxoaren 27-(e)an

Aste honetan, Tas-Tas Irratian franja berria estreinatzen dugu. Arrosa Irrati Ekoizpen Zentroaren bitartez jasotako saio batzuk osatuko dute franja hau. Hain zuzen ere:

  • Arrakala Irratitik: Aititta Raduga
  • Hala Bedi Irratitik: Oreka Desorekan.
  • Matrallako Irratitik: Gora Euskadi Txistulari.
  • Gure Irratitik: Hinki Hanka eta Gure Bazterrak.
  • Xorroxin Irratitik: Argizirin Aittaldia.
  • Oiartzun Irratitik: Goiko Eskolatik betti.

Honen helburu nagusienetarikoak beste irratietan egiten diren saioak eskaintzea eta gure programazioan euskarak duen tartea gero eta handiagoa izan dadila dira. Etorkizunean Arrosatik jasotako beste saio ezberdinak emititzeko asmoa dugu.

 

 
mar 23 2007
Gabriel Arestiri buruzko kolaborazioa
2007-(e)ko martxoaren 23-(e)an

Aste honetan, Kaleko Bentanien, gure kideak Jaimek Gabriel Arestiri buruzko kolaborazioa grabatu du bere literatura atalean. Kolaborazio honetan Jaimek Gabriel Arestiren biografiaz eta bere bizitzan zehar idatzitako liburuetaz hitz egin digu, era sakon, entretenigarri eta interesgarriaz.

 
<< Lehena < Aurrekoa 41 42 43 44 45 46 47 48 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 361 - 369 Guztira: 424

Azken albisteak

Emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Hauek dira mugimendu feministak antolatuko dituen mobilizazio batzuk: ...

EHBFren prentsa oharra

Aurtengo Durangoko Liburu eta Diska Azokako kartelarekin sortutako ika-mikaren harira, bilgune feministak zera adierazi nahi dugu ...

Geldotasuna berreskuratu

Abando, edozein ostiral, goizeko 8etan. Takoi bizkorren soinua, burmuin zurrunak mugitzen dituzten hankak ...

San Frantziskon kamarak? Gure izenean ez

San Frantzisko auzoko kale nagusietan bideo-kamera begiraleak jartzea erabaki du Bilboko Udalak, alderdi horretan ematen diren lege-huste eta delituak gutxiarazteko, diotenez ...

Lenin eguna Zorrotzan

Azaroak 8an, Bilboko Zorrotza auzoan Lenin eguna ospatuko dugu. ...