Axa-Mixa umeentzako irratsaioaren programazioa Martzoak 5 -11Tas-tas irratian 97.0 goizeko 8etan, asteburuetan 10etan Aste honetan aisiari buruz hitz egingo dugu: ipuinak, kirola, musika, edo antzerkia gustatzen zaizkiue?
Martxoak 5, astelehena
Ametsei buruz hitz egingo dugu, lotarako ipuinak entzutea gustatzen zaigu?Pagasarribidekoek zerekin egiten duten amets kontako digute. Mari Jose, Alba eta Irenek Jon zikinaren anaia ipuina kontatzen digute.Literae Mundi liburudendan egindako ipuin kontaketara joan zirenek zer ipuin gustatzen zaizkien kontatzen dute.
Gaur, Kaleko Bentanien, besteak beste asteburu honetan "Observa Macbeth" izeneko antzezlanaren inguruan hitz egin dugu. Horretarako, atzo iragarri genuen moduan, Joseba Lazkano eta Urko BAIko kideek izan dugu gurekin. Beraiek antezlanaz, antzezlana egiten duten aktoreetaz, BAI proiektuaz eta beste hainbat gauzetaz hitz egin digute. Orain, elkarrizketa entzungai duzue.
Martxoaren 3an, Gasteizeko sarraskia oroitzeaz gain, Galdakaon IV Gazte Eguna ospatuko da. Pasa den astea, hainbat antolatzaileri elkarrizketa egin genion Kaleko Bentanien. Elkarrizketan, beraiek kontatzen digute zer nolako ekimenak egongo diren, zergatik erabaki zuten ekitaldi hau antolatzea...
Biharko saioan, Kaleko Bentanien, datorren asteburuan estreinatuko den Observa Macbeth izeneko antzezlanaren inguruan hitz egingo dugu. Antzezlan hau Barakaldo Antzokian ostiralean taularatuko dute BAIko ikasleek. Honen inguruan hitz egiteko antzezlanan parte hartu duten bi kiderekin hitz egin genuen: Urko eta Joseba Lazkano. Urko eta Josebak BAI proiektuaz eta antzezlanen atzetik egon den lan osoaz hitz egin zuten. Kontutan hartu Barakaldo Antzokian antzezlana ikusteko 4 sarrera zozketatuko dugula, beraz entzun eta deitzera animatzen zaituztegu.
Horretaz aparte, Aranda sexualiteari buruzko kolaborazioa egingo du, ohikoa den moduan, eta ohiko atalak izango ditugu: albisteak, agenda... Beti bezala, ostegunean arratsaldeko seiretatik zortziak arte.
Axa irrastsaioaren programazio otsailaren 26tik martxoaren 4ra
Aste honetan lanbidei buruz hitz egingo dugu gure lagunekin.
Otsailak 26, astelehena
Errekaldeko Kukutza Gaztetxean ospatutako Malabaristen Nazioarteko II Topaketetan Iratí, Iratí, Iñigo eta Oskar zirkuen partaidekin hitz egiten egon ziren.
Kaleko Bentanien GazteAldia aldizkariko kidea den Unairekin hitz egin
dugu, proiektu berri hau aurkezteko.GazteAldia gazteei zuzendutako
aldizkaria dugu, aisialdia eta zenbait gai ezberdinak jorratzen
dituena. Elkarrizketan Unaik azaltzen digu proiektu honen sorrera,
asmoa eta helburuak.
Atzo
izan zela ematen du, baina Bilbo Handi osorako penstatutako irrati
proiektu hau sortu genuenetik dagoeneko hamabost urte pasatu dira.
Hamabost urte luzeak izan dira, momentu gehienak pozgarriak eta
baikorrak, baina egon badira momentu latzak, gure kidea hainbat urtez
izan zen Haritz Totorika detenitu, torturatu eta atxilotu zutenean,
edo Zubi gure beste kidea hil zenean adibidez. Dena den, pausuz paus proiektu
hau eraikitzen joan gara, Bilbo Handian ezkerrean marka anitzan
mugitzen diren sozial eta kultur elkarteei zuzendutako programazioa
sendotuz. Horren adibidea Ahlan saioa (etorkinen ingurukoa),
dagoeneko hamar urte iraun duena, edo saio gazteagoak, Axa Mixa edo
Kaleko Bentanieren kasuak, edo beste irrati libreekin egondako
kolaborazioari esker sortutakoak, Suelta La Olla bezala, eta beste
hainbat.
Arrazoi
ezberdinak direla eta, duela hilabete batzuk gure proiektuaren baitan
aldaketa garrantzitsuaren aldeko apustua egin genuen, bai egiturak
eta bai funtzionamenduaren aldetik. Aldaketa guztiak bezala, ez dira
ikusten hurrengo egunean, baina epe luzera espero dugun emaitza zera
da: jendartean eragina duen komunikabide alternatiboa izatea, gure
inguruan dauden giza elkarte guztiak laguntzen dituena bere
ekitaldiak eta aldarrikapenen berri emanez.
Aldaketa
horrekin jarraitzeko, eta hamabost urte hauek ospatzeko ere, ostegun
honetatik aurrera irratian aldaketa batzuk egitea erabaki genuen.
Hasteko, ikus dezakezue web orriaren diseinuaren aldaketa. Horretaz
gain, epe laburrean beste atal berriak sartzen saiatuko gara.
Pentsatzen dugu garrantzitsua dela web orria gure proiektuaren ispilu
sendoa eta partehartzailea izan behar dela.
Web
orria alde batera utzita, beste motatako aldaketak egin ditugu ere.
Hauetariko batzuk honakoak dira:
Zaratas
konpartsa berriaren estreinua; asteburu honetan Konpartsen
Koordinakundeko jaitsieran parte hartuko dugu sortu berri dugun konpartsa
honekin.
Berritako
saioaren emisioa: Pititakoko kideok elkarte sozial eta politikoen
inguruan egindako informatiboaren asteko laburpena.
Irratiko
sintonien aldaketa.
Arrosa
Irrati Ekoizpen Zentroan dauden Euskal Herriko beste irratietako
euskaraz egindako saioek osatutako marra baten hasiera.
Copyleft
musikaz osaturiko beste franja baten hasiera, Euskal Herriko musika
alternatiboa eta jabego intelektualaren beste ikuspuntu hau bultzatu
nahi dugulako.
Aipu
kultur eta politikoak tartekatzea emisio automatikoan.
San Franzizkoko kultur aretoan ijito-dantza klaseetara doazen neskek hitz egingo dute. Horrez gain, Numidia nafar taldea entzuteko aukera izango dugu, euskal, ijitio eta maghreben arteko nahasitako erritmo interesgarriak duelarik.
Urretxindorra ikastolako koroa Agate Deuna abesten entzungo dugu berriz ere.
Ipuina: txakurra eta otsoa, askatasunari buruzko fabula, Mari Josek eta bere alabek, Irene eta Alba (Gallego Gorria) kontatua.
Asteartea 13
Gaia: laguntasuna
Ipuina: “No quiero verte más” (la versión del cabrito)
Parte-hartzaileek: Pagasarribide eta Gallego Gorria eskolako umeak, Iralako Euskal Txokokoak eta Gallarta Institutoko lagunak
Asteazkena 14
Badatoz inhauteriak!
Zurbaranbarri eskolako ikasleek abesten dute.
Osteguna 15
Auzo batetik bestera berbetan goaz: inahuteriak nola ospatzen diren Irala eta Miribillako eskoletako neska-mutilek kontako dute.
Alonsotegi eskolako Triku Irratia
Ostirala 16
Zurabaraneko Ainoa eta bere lagunek kontako dute zertaz mozorratuko diren ihauterietan.
Alonsotegiko Triku Irratiako partaideek mozorroak nola egiten diren kontako dute.
Demokraziaren izenean poliziaz beteriko erregimen autoritario eta
ukatzaileak gure herriko edozein disidentzia politiko eta sozialen aurka
egiten du
...