Bilgune Feministatik gaurkoan emakumeok sufritzen duten publizitate
sexista salatu nahi izan dute. Gaur, Urtarrilaren 4an, Corporacion Dermoesteticaren aurrean kontzentratu dira, baina ez da erasotzen gaituen enpresa bakarra, aipatu dute Bilgunetik.
Hau dela eta, honen harira egindako hainbat hausnarketa entzun ahal dugu grabatutako artxibo honetan.
Ostegunero emititzen den Kaleko Bentanie saioan dagoen Askapena
taldeak burututako Munduko Barrikadak izeneko atalean, hilabetero mundu
osoan dauden zenbait gatazka azaltzen dugu. Aste honetan, Kolonbiako
txanda izan zen. Kolonbian dagoen gatazka konplexua eta luzeaz hitz egiteko,
Askapenako kidea den Bea izan genuen gurekin, eta berak kontatu zigun
han bizi izandakoa, ikusitakoa, edukitako elkarrizketak....
Kaleko Bentanien daukagun Askapena taldeak egindako Munduko Barrikadak
izeneko atalean (munduan zehar dauden gatazka ezberdinak jorratzeko
atala), duela bi aste Palestinari buruzko atala izan genuen.
Horretarako, Askapenako kideak diren Iñigo eta Gaizka egon ziren.
Gaizka, iaz Palestinan brigadista moduan egon zen eta berak bizi
izandako experientzia kontatzen digu.
Agian dagoeneko jakingo duzue Gure Irratiko lokala erre egin dela gaur gauean. Nota honen bidez Tas-Tas Irrati Libreko kideok Gure Irratiarekiko abiatutako elkartasun kanpainarekin bat egin nahi dugu. Egindako kuina hau entzun dezakezue ere.
Aste honetako Kaleko Bentanien Kirmen Uribe idazlea izango dugu gurekin, Literatura atalean. Horretaz gain, musikari dagokionez, The Doors taldeari buruzko biografia egingo dugu.
20a, astelehena: Parte-hartzaileak: Iralako Euskal Txoko, Instituto de Ezkurtze, Lauro Ikastola
21a, asteartea: Parte-hartzaileek: Sanchez Marcos (abestia), Iralako Euskal Txoko (futbolari ona ipuina), Ezkurtze Institutoko ikasleek (elkarrisketa)
22tik 26ra arte: belgikako eskola bateko ikasle batzuk (École St Joseph St Rémi de Molenbeek, Bruxelles) hartuko dute parte. Beraz egun hauetan euskara eta gastelania erabiliz gain, frantsesa entzungo dugu. Gaiak: sorginak (asteazkena eta igandea), indioak (osteguna) eta eskola (ostirala eta larunbata, umeek Bruselaseko eta Bilboko bi andereñoekin egingo dute berba).
Demokraziaren izenean poliziaz beteriko erregimen autoritario eta
ukatzaileak gure herriko edozein disidentzia politiko eta sozialen aurka
egiten du
...