urr
01
2008
|
2008-(e)ko urriaren 01-(e)an |
HABE-k AISA etorkinentzako hizkuntza-harrera ikastaroa antolatu du. Besteak beste, Uribe Kostako AEK Euskaltegian proiektu hau abiatuko dute. Proiektu honetaz hitz egin dugu Iratxe Martarekin. Iratxe AEKko Uribe Kostako Euskaltegiko arduraduna dugu.
|
|
urr
01
2008
|
2008-(e)ko urriaren 01-(e)an |
 Erromoko Itzubaltzeta Gaztetxea bere 4. urteurrena ospatzen arituko da, Urriak 12ra arte. Gaztetxe honen ibilbidea eta antolatutako ekitaldiak azaltzeko, Kaleko Bentanien Itzubaltzetako Gaizka Aranaga izan dugu.
|
|
ira
29
2008
|
2008-(e)ko irailaren 29-(e)an |
Astelehen honetan Boluntak, Bizkaiko Boluntariotza eta Parte-hartzerako Agentziak, 2008-2009 ikasturte irekitze-ekitaldia egingo du. Euskalduna Jauregian, arratsaldeko zazpietan, Hernan Zin idazle eta kazetariak "Konpromisoaren askatasuna" hitzaldia emango du. Ekitaldi honetaz eta Boluntak antolatzen dituen beste ekitaldietaz Agentzia honen Enara Solabarriarekin berba egin genuen.
|
|
ira
29
2008
|
2008-(e)ko irailaren 29-(e)an |
|
Pasa den astean, Bilboko Kafe Antzokian publikoki Euskal Herriko Diskoetxeen Elkartea aurkeztu zen. Elkarte hau Euskal Herriko diskoetxerik beteranoenak biltzeko ahalegina da. Blanca Izkue elkarte honen idazkari teknikoarekin berba egin genuen pasa den astean.
|
|
ira
23
2008
|
2008-(e)ko irailaren 23-(e)an |
 Ostegun honetan, arratsaldeko zazpietan eta Alde Zaharreko La Bolsa aretoan ekitaldi berezia egongo da: 3diBertsotan. Bizkaiko Bertsozaleen Elkarteak antolatu du ekitaldi hau. Zihara Enbeita Bizkaiko Bertsozaleen Elkarteko Komunikazio arduradunarekin ekitaldi honetaz hitz egin dugu.
|
|
ira
18
2008
|
2008-(e)ko irailaren 18-(e)an |
|
Sasiburu (Barakaldoko euskaldunon Elkartea) urte honetan garatu nahi dituen proiektuak abiatu nahian dabil. Horien artean Berbaraka egitasmoa dugu.Egitasmo honi buruz eta Sasiburu elkarteak antolatzen dituen beste egitasmoei buruz berba egiteko, Sasiburu elkarteko Olatz Sanchez Kaleko Bentanien izan dugu.
|
|
ira
17
2008
|
2008-(e)ko irailaren 17-(e)an |

Asteazken honetan, hilak 17, Amnistiaren aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketaren sententzia publiko egin da. 27 auzipetuetatik Entzutegi Nazionalak 21 zigortu egin ditu. Sententzia honen inguruan hitz egin dugu Amnistiaren aldeko Batzordeko Julen Arzuagarekin.
|
|
ira
16
2008
|
2008-(e)ko irailaren 16-(e)an |
Asteburu honetan, Lizarra-Garaziko akordioaren 10. urteurrena izan zen. Akordio hori gogoratu eta aldarrikatzeko, Maltzagako Mahaiak ekitaldia burutu zuen Donibane Garazin. Urteurren honetaz hitz egin dugu Andee Saint Marie Maltzagako mahaikidearekin. Berak, besteak beste, Lizarra-Garaziko izpiritua berreskuratu behar dela esan digu.
|
|
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 550 - 558 Guztira: 926 |