Azpimarratzen dugu

Otsailaren 14tik aurrera, web orri berria daukagu.
 
Erdera

Zuzeneko emisioa

"Sartaldeko oihanetan gatibaturik erromara ekarri zinduten, esklabua, errementari ofizioa eman zizuten eta kateak egiten dituzu. Labetik ateratzen duzun burdin goria nahieran molda zenezake, ezpatak egin ditzakezu zure herritarrek kateak hauts ditzaten, baina zuk, esklabu horrek, kateak egiten dituzu, kate gehiago." Joseba Sarrionaindia

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
ira 09 2008
EuskalTubek 1. urtebetetzea bete du
2008-(e)ko irailaren 09-(e)an
Duela urte bat, Euskaltube gunea sortu zen, bideoak gordetzeko gunea, Youtube plataforma ezagunaren euskarazko bertsioa nolabait esatearren. Lehenengo urtebetzearekin batera, gune honek itxura eta aukera berriekin ekin dio ikasturteari. Proiektu honetaz hitz egin dugu Euskaltuberen sortzaile eta administratzailea den Haritz Rodriguezekin.
 
 
 
 
ira 08 2008
AHTaren aurkako ekintza Donostiako Miramar Jauregian
2008-(e)ko irailaren 08-(e)an
accion_miramar.jpg Gaur goizean, parte hartzeari buruzko ikastaroko Ibarretxe lehendakariaren aurkezpena aprobetxatuz, Abiadura Handiko Trenaren aurkari talde bat Miramar Jauregiaren sarreran eseri eta lotu egin da, beste batzuk teilatutik behera pankarta atera dute, eta kurtsoan zeuden beste batzuk lehendakariari zuzenean galdegin diote.
 
Konferentzia areto barruan, lehendakariak aurkezpenaren bukaeran salaketa berdinaren inguruko galderak entzun behar izan ditu: "Nola egin daiteke bateragarri parte hartzearen aldeko bere mintzaldia aldi berean Abiadura Handiko Trenari buruz hainbat herritan egin diren kontsultei kaso ez egitearekin?"

Irailak 8 honetan egindako ekintzari buruz eta udan Zaldibian egindako AHTaren aurkako akanpadari buruz hitz egin dugu AHTaren aurkako Asanbladako Javier Hidalgorekin. Era berean, Jauregiaren barruan egon den beste kide batekin hitz egiteko aukera izan dugu.
 
 
 
 
abu 26 2008
Zorionak!!!
2008-(e)ko abuztuaren 26-(e)an
txozna_zaratas.jpgAurten lehenengo aldiz Tas-Tas Irratiko historian, irrati honek txozna bat izan du Bilboko Aste Nagusian. Aste Nagusi osoan zehar, Bilboko Arenalean, San Nicolas elizaren aurrean, ikusgai izateko aukera izan dugu, Zaratas konpartsaren bidez. Denetariko momentuak egon dira: dibertigarriak, tentsiokoak, angustiadunak... baina emaitza ezin da pozgarriagoa izan. Azpimarratzekoa da, era berean, Gora Mari Jaia! Bilboko Konpartsen irratsaio berezia emititu dugula Aste Nagusi osoan zehar , eguerdiko 14etatik arratsaldeko 16ak arte. Gonbidatu eta gai ugari izan dugu: Martxelo Otamendi, Aitor Elizegi eta Ixabel Isazelaia aurtengo Aste Nagusiko pregoilari eta txupinera, Xabier Silveira, Uxue Alberdi, 1983. urtean izandako uholdeen urteurrena, konpartsen ekitaldiak...
 
Gutariko askoren amets hau ez zen errealitate izango txoznan era batean edo bestean (txoznaren eraikuntzan, diseinuan, txoznen txandetan edo txozna deseraikitzen) parte hartu duzuen guztion partehartzerik gabe. Horregatik, Tas-Tas Irrati Libreak zuen esfortzua eta dedikazioagatik bihotz bihotzez eskerrak eman nahi dizkizue. Zuek izan barik, irrati hau ez litzateke gauza bera izango.
 
abu 24 2008
Garoņaren aurkako kalejira, Gora Mari Jaia! irratsaioan
2008-(e)ko abuztuaren 24-(e)an
Asteazkenean, hilak 20, Bizizaleak eta Eguzkizaleak konpartsak antolatuta, Garoñaren aurkako kalejira burutu zen. Kalejira honetaz eta Garoñaren egoeraz hitz egin genuen Bizizaleak konpartsako Xabierrekin.
 
 
 
 
abu 24 2008
Arantxa Urkaregirekin elkarrizketa
2008-(e)ko abuztuaren 24-(e)an
Pasa den ostiralean, hilak 22, Ezker Abertzaleak manifestazioa deitu zuen "Euskal Herriak Aldaketa behar du" lelopean. Zenbait konpartsek bat egin zuten deialdi honekin. Manifestazio honetaz eta gaur egungo egoera politikoaz hitz egiteko, Abante Konpartsako Arantxa Urkaregi gurekin izan genuen Gora Mari Jaia! irratsaioan.
 
 
 
 
abu 20 2008
Emakumeen aurkako erasoen aurkako kanpaina
2008-(e)ko abuztuaren 20-(e)an
Aste Nagusian, Emakumeek jasandako erasoen aurkako kanpaina abiatu da. Bilboko Konpartsek bat egin dute kanpaina honekin, eta asteazken honetako Gora Mari Jaia! irratsaioan Mamiki konpartsako Izaskun Madariaga izan dugu. Izaskunek kanpaina honen nondik norakoak azaldu dizkigu.
 
 
 
 
abu 20 2008
Martxelo Otamendi eta Hau Pittu Hau konpartsako kideekin hizketan
2008-(e)ko abuztuaren 20-(e)an
Gora Mari Jaia! irratsaio bereziaren baitan, Hau Pittu Hau konpartsako kideekin hitz egin genuen, azken urteotan ematen duten Euskara Sariaren inguruan. Aurten Berria egunkariari eman diotenez, egunkari horren zuzendaria den Martxelo Otamendi ere gurekin eduki genuen.
 
 
 
 
abu 19 2008
Xabier Silveirarekin elkarrizketa
2008-(e)ko abuztuaren 19-(e)an
Gora Mari Jaia! irratsaio bereziaren baitan, Xabier Silveira bertsolari lesakarrarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Berarekin bertsolaritzaren sasoiaz, "A las ocho en el bule" bere lehenengo liburuaz eta Aste Nagusiko Kulturgunean burutuko zen "Bertso hip-hop" ekitaldiaz hitz egin dugu.
 
 
 
 
<< Lehena < Aurrekoa 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 559 - 567 Guztira: 926