Azpimarratzen dugu

Otsailaren 14tik aurrera, web orri berria daukagu.
 
Erdera

Zuzeneko emisioa

Irribarre batek gutxi kostatzen du eta asko eragiten du. Ematen duena ez du txirotzen eta jasotzen duena aberastu egiten du. Instant bat bakarrik irauten du baina oroimenean betirako irauten du." Charles Chaplin

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
uzt 28 2008
Udako programazioa
2008-(e)ko uztailaren 28-(e)an
Hurrengo asteotan, Tas-Tasen udako programazioari ekiten diogu. Eguerdiko hamabietatik ordubiak arte Sobras Selectas bi orduko irratsaioa entzun ahal izango duzue. Saio honen osagaiak urtean zehar irratian emititzen diren irratsaio ezberdineko materialak egindako laburpenak dira. Bestaldetik, arratsaldeko 5etan Hondarren Lapikoa entzuteko aukera izango duzue. Saio honen ideia Sobras Selectas bezalakoa da, baina kasu honetan euskaraz emititutako edukiekin.
 
uzt 24 2008
Zaratas konpartsari buruzko elkarrizketa
2008-(e)ko uztailaren 24-(e)an
Ostegun honetan, hilak 24, ikasturte honetako azken Kaleko Bentanie egingo genuela aprobetxatuz, autobombo pixka bat egitea erabaki genuen. Horretarako, duela bi urte sortutako Zaratas konpartsari buruz hitz egitea erabaki genuen.
 
 
 
 
uzt 22 2008
Animatu Zaratas Tas-Tas Irratiko konpartsan parte hartzera
2008-(e)ko uztailaren 22-(e)an
zarataslogo-trasero.blog.jpgAste Nagusian, Tas-Tas Irrati Librearekin parte har dezakezu gure Zaratas konpartsaren txoznan txanda egiten. Interesik baduzu jaietan konpartsan aritzen, mezu bat bidali konpartsa(ARROBA)tas-tas.org helbidera, deituguzu eta zure datuak utzi 94  4 15 14 14 edo 644 496 613 telefonoetan.
 
 
 
 
 
 
uzt 22 2008
Gatazka Kolektiboko ikasturte honetako azken kolaborazioa
2008-(e)ko uztailaren 22-(e)an
Udako "oporraldiak" hartu aurretik, Gatazka Kolektiboko Aitorrek Ramon Fernandez Duranek idatzitako El crepúsculo de la era trágica del petróleo aurkeztu digu.
 
 
 
 
uzt 22 2008
AHTaren aurkako akanpadari buruzko elkarrizketa
2008-(e)ko uztailaren 22-(e)an
akanpada.jpg Uztailaren 24an, Gipuzkoako Zaldibia herrian, AHTaren aurkako Akanpada hasiko da, AHTaren aurkako Asanbladak antolatuta. Makroproiektu honen aurkako ekimen honetaz hitz egin dugu Kaleko Bentanien AHTaren aurkako Asanbladako Hilario Manzanedorekin.
 
 
 
 
uzt 21 2008
Guggenheim berria egitasmoari buruzko elkarrizketa
2008-(e)ko uztailaren 21-(e)an
Duela egun batzuk, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Urdaibain Guggenheim berria egiteko egitasmoa aurkeztu zuen publikoki. Hori dela eta, ostiralean goizean, hilak 18, Joxean Lozanok, BBK-ko Asanbladaren kideak diren Ezker Abertzalearen ordezkarien izenean, BBK-ko Asanblada Orokorra biltzeko eskaera erregistratu zuen.
 
Komunikabideen aurrean Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak aurkezturiko proiektua, BBK-ren zuzendaritzak baino ez duela ezagutzen salatu du Ezker Abertzaleak. Honen inguruan hitz egiteko, Kaleko Bentanien Arantza Urkaregi izan dugu.
 
 
 
 
uzt 17 2008
Astrako hitzarmena
2008-(e)ko uztailaren 17-(e)an

uztailak16sinaduratxiki.jpg Sei hilabeteko elkarrizketa garaiaren ondoren, ASTRAko eragileek, koordinadoran ordezkatuak, eta Udal gobernuak ASTRA eraikinaren HITZARMENa sinatu dugu 2008ko uztailaren 11an. 

 
Talde eta norbanako desberdinek osatutako prentsaurreko baten bidez asteazken honetan, uztailak 16, arratsaldeko 6tan eta Gernika-Lumoko Kultur-Etxearen aurrean irudikatu zen hitzarmen honen sinadura herrikoia.
 
Hitzarmen honetaz hitz egiteko, Kaleko Bentanien Astrako Joana Olabarria izan genuen. 
 
 
 
 
uzt 15 2008
Egin eta Egin Irratiko itxieraren 10. urteurrenari buruzko irratsaio berezia
2008-(e)ko uztailaren 15-(e)an
Uztailak 15 honetan, 10 urte betetzen dira Baltasar Garzon epaileak Egin eta Egin Irratia ixteko agindua eman zuenetik. Hori dela eta, Tas-Tas Irratian irratsaio berezia egitea erabaki dugu. Irratsaio berezi honetan Idoia eta Roberto irratiko bi kideen adierazpenak entzun ahal izango dituzue, egitasmo herrikoi hauen itxieraren inguruan. Bestaldetik, Kepa Petralanda, Egin egunkariko lankide ohi batekin izandako solasaldia entzuteko aukera izango duzue.
 
 
 
 
Gehiago...
<< Lehena < Aurrekoa 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 568 - 576 Guztira: 926