Azpimarratzen dugu

Otsailaren 14tik aurrera, web orri berria daukagu.
 
Erdera

Zuzeneko emisioa

"Maitasuna ez dago ez denbora ez agintearen menpe." - Vatsyayana

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
uzt 09 2008
Goierrin elkarretaratzea akten altxamendua salatzeko
2008-(e)ko uztailaren 09-(e)an
2623554281_84b634600f.jpg Gaur goizean, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, goizeko 10etan 30 pertsona inguru bildu dira Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzan. Bertan, goizeko 9etan hasita, AHTren Ordizia-Itsasondo zatiko akten altxamendua egiteko asmoa zuten administrazioek Beasain, Ordizia, Itsasondo eta Legorretako lurjabeak eta alkateak deituta. Honen inguruan hitz egiteko, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlaneko Jone Etxeberria izan dugu gaurko Kaleko Bentanien.
 
 
 
 
uzt 09 2008
Uztaileko 35mm
2008-(e)ko uztailaren 09-(e)an
Uztailan ere zinemari buruzko atal hau entzuteko aukera izan dugu. Hilabete honetan, Jaxone gure kolaboratzaileak Caos Calmo Italiako pelikula aurkeztu digu.
 
 
 
 
uzt 09 2008
Txaparrada musikala ekimenari buruzko elkarrizketa
2008-(e)ko uztailaren 09-(e)an
Bergarako Txapa Irratiko Iñigo Herrerosek Txaparrada musikala ekimena aurkeztu digu.
 
 
 
 
uzt 08 2008
Women Worlds Conference jardunaldiei buruzko elkarrizketa
2008-(e)ko uztailaren 08-(e)an

logo.gif Uztailaren 3tik 9ra arte, mundu osoko emakumeak biltzeko sortutako Women Worlds Conference ekimena ospatzen ari da. Saami Nisson Forum emakume taldearekin bat eginda, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide batzuk estatu gabeko nazioetako emakumeen egoerari buruzko hitzaldi bat eman eta Konferentzian bertan parte hartu dute uztailaren 4tik amaitu arte. Kide horietariko bat Izaskun Guarrotxena da, eta berarekin hitz egin dugu gaurko Kaleko Bentanien.

Women worlds conference

 
uzt 07 2008
Uztailean egindako Hitzen Bentanie
2008-(e)ko uztailaren 07-(e)an
Nahiz eta udan egon, Uztailan ere aprobetxatu dugu Martarekin hitz egiteko, literatura kritikoari eskainitako txoko honetan.
 
 
 
 
uzt 04 2008
Txorionak kanpainaren bukaera
2008-(e)ko uztailaren 04-(e)an
txori-bg.png Gasteizeko Hala Bedi Irratiko eta Gaztetxeko kideek urte berezia izango zela esanez hasi zuten 2008a. Beraientzat, autogestioaren, asanblearismoaren eta herri ekimenen urtea zen honako hau.
 
Txorionak! 20 urte okupatzen 25 urte komunikatzen lelopean hasi ziren lehen pausoak ematen elkarrekin. Gaurkoan, hala ere, urriaren 11n kanpaina honi bukaera emango dion egun osoko jai erraldoia aurkeztu dute. Txorionak kanpainari buruz hitz egiteko, Hala Bedi Irratiko Gaizka Amondarain izan dugu gaurko Kaleko Bentanien.
 
 
 
 
uzt 04 2008
G8aren aurkako manifestazioa
2008-(e)ko uztailaren 04-(e)an
g8_akatu_08.thumbnail.jpg Larunbat honetan, hilak 5, Nazioarteko Ekintza Globalerako Eguna ospatuko da, G8ko buruzagiek Japoneko Hokkaido irlan egingo duten bilkuraren aurka protestatzeko asmoz.Bilbon, arratsaldeko zortzietan Arriaga Antzokitik, manifestazioa abiatuko da. Honen inguruan hitz egiteko, Kaleko Bentanien David Lopategi eduki dugu.
 
 
 
 
uzt 03 2008
Dr Baltzen errezetak aste honetarako
2008-(e)ko uztailaren 03-(e)an

Aste honetan Chris Murray, Alice Russell eta Jazz Juice taldeen botikak.

13. Baltz

 

 
Gehiago...
<< Lehena < Aurrekoa 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 577 - 585 Guztira: 926