Azpimarratzen dugu

Otsailaren 14tik aurrera, web orri berria daukagu.
 
Erdera

Zuzeneko emisioa

"Margolaria, saltzen duena margozten duena da. Artista, aldiz, margotzen duena saltzen duena." - Pablo Picasso

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
eka 18 2008
Askapenak egindako Munduko Barrikadak Ekainean
2008-(e)ko ekainaren 18-(e)an

Hilabete honetan, Askapenako kideek Italiako egoera politikoari buruz hitz egitea erabaki dute. Horretarako, Askapenako Nikolarekin hitz egin dugu.

080618 Munduko Barrikadak

 

 

 
eka 17 2008
Itzuleratze direktibari buruzko elkarrizketa
2008-(e)ko ekainaren 17-(e)an

europa-canalla-cartel-copia.jpgEuropar Batasunak, hilaren 18an, Itzuleratze Direktiba zihuraski aprobatuko du. Direktiba honek izango dituen ondorioen artean, azpimarratu ahal da paperik gabeko lagunentzako 18 hilabete arteko internamendua aurreikusten dela. Direktiba honen aurkako protesta burutu da astearte honetan, hilaren 17an, Gobernu espainoleko Subdelegaritza aurrean (Moyua Plazan) Direktiba honetaz eta bere ondorioetaz SOS Arrazakeriko Zuria Arzuarekin hitz egin dugu.

zuria_arzua_direktiba

 

 

 

 
eka 16 2008
Eskolak Euskaldundu herri ekimenak egindako salaketa
2008-(e)ko ekainaren 16-(e)an
Gaur, eguerdiko hamabietan, Eskolak Euskaldundu Herri Ekimenak agerraldia eskaini du Barakaldoko BEC-en aitzinean. Bertan, datorren larunbatean burutzekoak diren oposaketen inguruko irakurketa eta salaketa burutu da.
 
 
 
 
eka 16 2008
Lan prekarietateari buruzko monografikoaren inguruko elkarrizketa
2008-(e)ko ekainaren 16-(e)an
Gaur goizean, hilaren 16an, Euskadiko Gazteri Kontseiluak lan prekarietateari buruzko monografikoa aurkeztu du, Ahotik at 4 izenekoa. Monografiko honetaz Euskadiko Gazteri Kontseiluko Alfre Elgezabalekin.
 
 
 
 
eka 13 2008
Hilabete honetan Ronda de noche 35mm atalean
2008-(e)ko ekainaren 13-(e)an
Zinema maite duten pertsonei zuzendutako atal honetan, Ekainean Ronda de noche izeneko filmari buruz hitz egin zigun Jaxonek.
 
 
 
 
eka 13 2008
Dani Yaniz Iralako auzokideon elkarteko kidearekin solasaldia
2008-(e)ko ekainaren 13-(e)an
Igande honetan, hilaren 15an, Bilboko Auzokide Elkarteen Koordinadorak manifestazioa deitu dute, "Auzoak ere Bilbo direlako, herritarren partehartzea behingoz" lelopean, eguerdiko hamabietan Eliptika Plazatik abiatuko dena. Ordubata t'erdietan, Auzotarrok eta Bilboko Konpartsek txorizada herrikoia egingo dute, 200 kilo txorizo banatuz. Bilboko auzoen errealitatea eta manifestazio honen nondik norakoak hobeto ezagutzeko Iralako Auzokideen Elkarteko Dani Yanizekin hitz egin dugu.
 
 
 
 
eka 13 2008
Esne Beltza taldeari elkarrizketa
2008-(e)ko ekainaren 13-(e)an
Esne Beltza zenbait musikarik sortutako proiektu berria dugu. Duela oso gutxi, "made in Euskal Herria" diska berria argitaratu egin dute, Gaztelupeko Hotsak disketxearekin batera. Aste honetan Xabi Solano Esne Beltzako abeslariarekin hitz egiten genuen.
 
 
 
 
eka 12 2008
Aste honetan Dr Baltzek proposatutako errezetak
2008-(e)ko ekainaren 12-(e)an

Aste honetan, Dr Baltzek honako proposamenak egiten dizkigu: Gregory Isaacs-en Live Border, Chicago Calypso eta Bizi pozik.

10. Baltz

 

 

 
<< Lehena < Aurrekoa 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 595 - 603 Guztira: 926