Hilaren 14an, Bilboneta Iruñean, Munduko Arrozak ekimena ospatuko da.
Ekimen honek dituen helburuen artean herritarren partehartzearen aldeko
aldarrikapena edo kultur aniztasunaren aldeko apustua aipatu ahal dira.
Ekimen honen ospakizuna dela eta, Bilboko Tas-Tas eta Irola irrati
libreek irratsaio berezia antolatu dute, 11etatik 14ak arte. Irratsaioan
Bilbon eta Iruñean ekimenean parte hartzen arituko diren jendearekin
zuzeneko konexioak egingo dira, munduko musika anitza entzun ahal izango da eta
arrozarekin zerikusia duten audio desberdinak entzuteko aukera egongo da.
Gaur hasi da, garraiolarien elkarteak deitutako greba. Besteak beste, Bilboko Portuan geratua izan da kamioi bidezko garraioa. Hiru sindikatuko Estitxu Ugarte idazkari teknikoarekin hitz egin dugu, sindikatu honen ikuspuntua jasotzeko.
Ostegun honetan goizean, Auzotarrok eta Bilboko Konpartsak taldeek Marra Gorria ekimena aurkeztu dute, Alde Zaharreko La Bolsa aretoan. Ekimen honen bidez, Bilboko Udalak dekretu bidez hainbat elkarteei inposatzen dien pribatizazio kanpaina salatu nahi izan dute. Lehenengo kortean, ekimenaren aurkezpena eta textuingurua azaltzen du Leire Sanchezek. Bigarrenean, ekainaren 15an egingo den
bazkari herrikoiaren berri ematen du Leirek, eta azkenean hurrengo asteotan eman ditzaketen pausuetaz hitz egiten digu.
Hilabete honetan, argitalpen kritikoei eskeinitako bentanie berezi honetan, Euskal Herri Imajinario baten alde liburua berriro izan dugu hizpide. Marta gure kolaboratzaileak liburu honen azterketa egiten digu, irakurlearen ikuspuntutik.