Pasa den hilabetean, Amnistiaren aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa hasi zen. Era berean, epaiketa hau salatu eta Amnistiaren aldeko Mugimenduari elkartasuna adierazteko asmoz, ekimen ezberdinak burutzen ari dira, adibidez Apirilak 25 egindako Mobilizazio Eguna edo Maiatzak 17 egingo den manifestazioa. Epaiketari buruz hitz egiteko, epaiketa honetan dagoen akusatuetariko bat izan genuen gurekin, Julen Larrinaga. Ez zen Julen bakarra izan, gurekin ere Julen Orbea Amnistiaren aldeko Mugimenduko kidea izan genuen, epaiketa hau salatu eta mugimenduari elkartasuna adierazteko antolatuko diren ekimenetaz berba egiteko, batez ere Bilbon.
Hilabetero bezala, Maiatzan ere zazpigarren arteari tartea eskaintzen diogu Kaleko Bentanien, Jaxoneren eskutik. Hilabete honetan, Jaxonek "Mil años de oracion" eta "Un poco de chocolate" filmak komentatu zituen. Bi filme hauetaz gain, FANT zinema fantastikoari buruzko jaialdia ere aipatu zuen.
Leioako Unibertsitatean, Gizarte Zientzia Kritikoen aldeko Ikasleen Asanbladak 68ko Maiatza oroitzeko jardunaldiak antolatu zituen. Asanbladako Unairekin egin genuen berba asteartean.
Astelehenean, Mundubat GKEko Joseba Martin izan genuen Kaleko Bentanien. Josebak Mewando sareak (Nakba Israel Estatuko 60 urteurrena ospatuko dela aprobetxatuz) Palestinako egoera ezagutarazteko antolatu dituen jardunaldietaz egin zuen berba.
Duela hilabete batzuk, Busturialdean irrati libre berria sortu zen: Busti Irratia. Egitasmo berri honetaz gehiago jakiteko, Busti Irratiko Beñatekin hitz egin genuen.