Nontzeberri kultura webguneak, Bilboko Zine Fantastikoren Jaialdiaren (FANT 2008) laguntzaz, “Nontzeflash V. Animazio Lehiaketa” eta “Nontzefilm IV. Film Laburren Lehiaketa” antolatu ditu. Bi leihaketa hauetan parte hartu duten lanik onenak FANT en pantailaratuko dira, maiatzaren 16an. Bertan sariak ere banatuko dira.
Gaur bi leihaketa hauei buruz Lutxo Egiarekin hitz egin dugu. Lutxo Nontzeberri proiektuaren arduraduna dugu.
Hitzen Bentanie atalaren egileak, Marta Luxan-ek Gatazka Kolektiboko kideek aukeratutako liburu berberari buruz egin zuen berba: Emboscada en Pasaia. Crimen de Estado, baina ikuspuntu ezberdin batetik eta iritzi ezberdinak emanez.
Aste honetan, Gatazka Kolektiboko kideek 80. hamarkadan izandako gertaera lazgarri baten inguruan aritzen den liburua aurkeztu digute: Emboscada en Pasaia. Un crimen de Estado.
Maiatzaren 10ean, Etxebizitza Eskubidearen Gazte Topaketak burutuko dira Bilbon. Topaketak hitzaldi batekin hasiko dira. Hitzaldiaren ostean, kokapen orokorra oinarri hartuta lan taldeetan banatuko dira partehartzaileak eta gai zehatzetan sakonduko dute. Honako lan talde hauetan parte hartzeko aukera izango dute: emakume gazteak eta etxebizitza, etorkin gazteak eta etxebizitza, nekazari gazteak eta etxebizitza, prekarietatea eta etxebizitza, udal politikak, turistifikazioa eta etxe hutsak, okupazioa... Kaleko Bentanien, Gazte Topaketa hauei buruz hitz egingo dugu antolatzaileekin.
Gaur goizean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean, AHT Gelditu! Elkarlana taldeko kideek Fermin Muguruzak egin duen abestia eta beste bideo informatiboa aurkeztu dute. Mila Elorza, AHT Gelditu! Elkarlaneko kidea, gurekin izan dugu gaurko Kaleko Bentanien.
Astelehen honetan, Bilbon, aurtengo Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketa aurkeztu da, eta horrekin batera egondako berritasun guztiak: webgunea, belaunaldi berrien parte hartzea... Txapelketaz eta bertsolaritzaz berba egiteko, Zihara Enbeita, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Idazkaria eta Komunikazio Arduraduna, gurekin izan dugu Kaleko Bentanien.