Lurraren nazioarteko eguna dela eta Bizkaiko hamalau talde ekologistek, aldaketa klimatikoari aurre egiteko, manifestazio bat antolatu dute Bilbon .
Talde hauek, beste talde ekologista eta herritarren plataformei deialdia egin nahi diete, ingurumena, bizimodu hobea eta garapen sostengagarri baten aldeko errebindikazioekin parte hartzera. Manifestazio honetaz eta Nazioarteko Egun honetaz egin dugu berba Ekologistak Martxan taldeko Xabi Abianekin.
Hilaren 21an, Madrilgo Entzutegi Nazionalean, Amnistiaren aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa
hasiko da. Epaiketa honetan 27 lagun daude auzipeturik. Kaleko
Bentanien, epaiketa honen inguruan Julen Larrinagarekin berba egin dugu. Julen Amnistiaren aldeko Mugimenduko kidea eta auzipeturik dauden 27 lagunetariko bat dugu.
Pasa den larunbatean, Bilboko Alde Zaharrean, neska bat bortxatua izan zen. Hori dela eta, Bilboko zenbait talde feministek elkarretaratzea deitu dute ostegun honetarako, Santutxuko Egunkaria Plazan, arratsaldeko 7 t'erdietan. Elkarretaratzearen helburuak dira eraso hau salatzea eta lanean tinko jarraituko dutela adieraztea.
Gaurko Kaleko Bentanien, Oihane Calvo eta Hegoa Ugalde, Bilgune Feminista eta Santutxuko Iduna neska taldeko kideekin egin dugu berba.
Hilaren 21an, Madrilgo Entzutegi Nazionalean, Amnistiaren aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa
hasiko da. Epaiketa honetan 27 lagun daude auzipeturik. Kaleko
Bentanien, epaiketa honetaz egingo dugu berba ostegun
honetan.
Kaleko Bentanien, hilabetero, Askapena taldeak egindako Munduko Barrikadak atala daukagu. Kasu honetan, Askapenako kideek Kurdistanen inguruan hitz egitea erabaki zuten. Horretarako, saioan Igorrekin berba egin dugu, LAB sindikatuko kidea eta Kurdistanen ibilitako brigadista.
Asteazken honetan, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean, Euskal Herriko Ahotsak proiektua aurkeztu da. Egitasmo honen helburu nagusia da herri hizkerak eta ahozko ondarea katalogatu eta hedatzea. Egitasmo interesgarri honetaz Asier Sarasua arduradunarekin egin dugu berba.