Pasa den ostegunean, Bilboko Udal poliziek 7 Katu gaztetxea tapiatu egin zuten, istripu bat gertatu ondoren. Igande honetan, 7 Katu gaztetxeko kideek prentsaurrekoa eman dute azken egunotan gertatutakoa azaltzeko eta balorazioa egiteko.
Asteburu honetan, Apirilaren 12an eta 13an, Euskal Herriko IV Jardunaldi Feministak burutuko dira. Pasa den ostegunean, antolatzaileek prentsaurrekoa eman zuten jardunaldi hauek aurkezteko. Jarraian entzun dezakezue prentsaurrekoaren lehenengo zatia.
Azken galdera izan zen ea jardunaldi hauen helburua zen, nolabait, mugimendu feminista berindartzea, gaur egun mugimendu honek dituen erronkei aurre egiteko.
Pasa den asteburuan, idazleen PEN mundu-erakundeak Writers in Prison
Committee-ko (Idazle Presoen Batzordea, WiPC) urteko bilera burutu zuen
Eskoziako Glasgow hirian. Urtzi Urrutikoetxea eta Lutxo Egia Euskal PEN
Klubeko batzordekideak Egin eta Egunkaria auzien egungo egoeraren berri
eman zuten eta, zehatzago, 10na urteko kartzela zigorra jaso duten
Jabier Salutregi eta Teresa Todaren kasuak aurkeztu zituzten.
Bilera horretaz berba egiteko, gaurko Kaleko Bentanien Urtzi Urrutikoetxea idazle eta kazetari gaztearekin berba egiteko aukera izan dugu.
Ostegun honetan (Apirilak 10), AHT Gelditu! Elkarlanak Gelditour ekimena aurkeztu du, maiatzaren 4a eta 31aren artean Euskal Herria zeharkatuko duen informazio karabana. Gure ustez, prentsaurrekoaren zatirik garrantzitsuena aukeratu dugu.
Pasa den asteburuan, idazleen PEN mundu-erakundeak Writers in Prison
Committee-ko (Idazle Presoen Batzordea, WiPC) urteko bilera burutu zuen
Eskoziako Glasgow hirian. Urtzi Urrutikoetxea eta Lutxo Egia Euskal PEN
Klubeko batzordekideak Egin eta Egunkaria auzien egungo egoeraren berri
eman zuten eta, zehatzago, 10na urteko kartzela zigorra jaso duten
Jabier Salutregi eta Teresa Todaren kasuak aurkeztu zituzten.
Ostiral honetan, hilaren 11an, Kaleko Bentanien Urtzi
Urrutikoetxea berarekin berba egiteko aukera izango dugu. Berak, besteak
beste, PEN Klubaren helburuak azalduko ditu, baita Euskal PEN Klubak
berak egindako lana ere, adibidez Adnan Hassanpour idazle kurduaren
egoera salatzeko asmoz. Hassanpourrek heriotza-zigorra jaso du Iranen
adierazpen askatasunari lotutako arrazoiengatik.
Aste honetan, astelehenero Tas-Tas Irratian emititzen den Dr Baltz irratsaioaren egileak hiru errezeta aurkezten digu: Albertinho Fortuna, Freddie Mc Gregor eta The Dynamites taldeen abestiak.