api
10
2008
|
2008-(e)ko apirilaren 10-(e)an |
|
Hilero bezala, Apirilean 35mm zinemari eskainitako atala emititu genuen Kaleko Bentanien. Beti bezala, Jaxone Usandizagak bi filme aurkeztu zizkigun: Los perros dormidos mienten eta Al Otro Lado.
|
|
api
08
2008
|
2008-(e)ko apirilaren 08-(e)an |
Aurten Euskal Herrian burutuko diren IV. Jardunaldi feministak
izango dira eta hauen harira kolektibo ezberdinetako emakume gazteak
bildu dira borroka feministan beraien ekarpena zehazteko asmoz.
Jardunaldietan parte hartzeaz gain, emakume gazteak biltzearen beharra
ikusi dute, beraien egoerari buruz aritzeko eta feminismoa nola bizi
duten beraien artean konpartitzeko. Hori aztertzeko emakume gazteon asanblada bat antolatu dute apirilak 11an Kukutza gaztetxean 16,30etan. Asanblada honetaz egin dugu berba gaurko Kaleko Bentanien asanbladaren antolatzaileetariko batekin, Hegoa Ugalderekin.
|
|
api
07
2008
|
2008-(e)ko apirilaren 07-(e)an |
Pasa den ostiralean, hilak 4, Bilboko Udalak Espainiako bandera jartzeko erabakia hartu zuen, EAEko Auzitegi Gorenak iragarritako sententzia baten ostean. Hori dela eta, Gurea ikurriña herri ekimena astelehen honetan, arratsaldeko 7 t'erdietan manifestazioa deitu du. Gaurko Kaleko Bentanien Unai Beaskoetxea ekimen honen bozeramailearekin egin dugu berba, besteak beste, ekimen honek erabaki honetaz egiten duen balorazioa jakiteko.
|
|
api
04
2008
|
2008-(e)ko apirilaren 04-(e)an |
|
Aste honetan egindako podcast honetan, bi elkarrizketa entzun ahal izango duzue. Lehenengoa EHNE sindikatuko
Iratxe Arriolari egindakoa, Bizigai elkarteak antolatutako
agroekologiari buruzko jardunaldien harira. Iratxek AHT eta beste
makroproiektuek izango dituzten ondorioetaz egin zigun berba.
Bigarrena, Maite Franko ipuin kontalariari egindako elkarrizketa
dugu.
|
|
api
04
2008
|
2008-(e)ko apirilaren 04-(e)an |
|
Gaurko Kaleko Bentanien, gure kidea Jaimek egindako elkarrizketa bat entzuteko aukera izan dugu. Berak Maite Franko ipuin kontalariarekin berba egiteko aukera izan zuen. Maitek ipuin kontalarien bizimodua kontatzen du, baita ipuinak kontatzerakoan haurrekin duen harremanaz, edo gurasoekin duen harremanaz.
|
|
api
03
2008
|
2008-(e)ko apirilaren 03-(e)an |
|
Hilabetero bezala, Hitzen Bentanie literaturari buruzko atala izan dugu Kaleko Bentanien. Apirilean, Martak Mark Twainen Reflexiones contra la religión liburua aurkeztu du.
|
|
api
03
2008
|
2008-(e)ko apirilaren 03-(e)an |
|
Aste honetan zehar, Alde Zaharreko Gatazka Gunean, agroekologiari buruzko jardunaldiak burutzen ari dira. Gaur, Agricultura desde lo común hitzaldia burutuko da. Hor, besteak beste, Uztaro kooperatibako kideak egongo dira proiektu hau aurkezteko. Gaurko Kaleko Bentanien, Uztaroko Amaia Odriozola izan dugu, kooperatiba honetaz berba egiteko. Berak kontatu dizkigu kooperatibaren oinarriak, oztopoak eta etorkizuna.
|
|
api
03
2008
|
2008-(e)ko apirilaren 03-(e)an |
|
Egun batzuk igaro dira Interneten bidezko emisioa ibili gabe. Azkenean, konpondu egin dugu. Interneten emisioa entzuteko, ezkerreko logoan klikatu besterik ez duzue egin behar. Barkatu eragozpenak
|
|
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 676 - 684 Guztira: 926 |