Azpimarratzen dugu

Otsailaren 14tik aurrera, web orri berria daukagu.
 
Erdera

Zuzeneko emisioa

"Iragana kontrolatzen duenak geroa kontrolatzen du. Oraina kontrolatzen duenak iragana kontrolatzen du." 1984 liburuko aipamena

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
mar 14 2008
Skolastikak antolatutako hitzaldi ziklo bati buruzko elkarrizketa
2008-(e)ko martxoaren 14-(e)an
Skolastikak Afrikako literaturari buruzko hitzaldi zikloa antolatua zuen aste honetan zehar. Bestaldetik, hilabete osoan argazki erakusketa egongo da ikusgai, Swahili kulturan emakumearen paperaren inguruan. Bi ekitaldi hauen inguruan Skolastiko Josunerekin egin genuen berba.
 
 
 
 
mar 13 2008
Dr Waltzen errezetak
2008-(e)ko martxoaren 13-(e)an
Gaurko Kaleko Bentanien kolaborazio berria estreinatu dugu: Dr Waltzen errezetak. Atal honetan Dr Waltz (astelehenero Tas-Tas Irrati Librean, gauek bederatzietatik hamarretara) irratsaioaren egileak hiru abesti ezberdinak aurkezten dizkigu, bere irratsaioan entzuten diren generoaren inguruan: ska, reggae... musika beltza azken batean.
 
 
 
 
mar 12 2008
Mundakako eskolako ikasleen ahotsak Axa-Mixarako
2008-(e)ko martxoaren 12-(e)an

Mundakako eskolako neska lagunek lagun berriei egiten dieten elkarrizketa. Francisco Medellinetik (Kolonbiatik) etorri da, Maria eta Macarena, berriz Mendozatik (Argentinatik).

 

Francisco(Colombia)

 

MariaMacarena(Argentina)

 

 
mar 12 2008
Hizkuntza Eskubideen Egunari buruzko elkarrizketa
2008-(e)ko martxoaren 12-(e)an
Asteazken honetan, hilaren 12an, Euskal Herrian Euskaraz taldeak Hizkuntza Eskubideen Eguna ekimena aurkeztu du. Azken urteotan, Oiartzun, Santurtzin eta Azpeitian egin ondoren, aurten Atarrabian egingo dute, iaz izandako debeku eta oztopoak gaindituz. Hizkuntza Eskubideen Egun honetaz, euskalgintzako egoeraz, eta hizkuntza politikaz berba egin dugu EHEko Nestor Estebanekin.
 
 
 
 
mar 12 2008
Aste honetako 35mm
2008-(e)ko martxoaren 12-(e)an
Asteazken honetan, hilaren bigarren asteazkena denez, 35mm zinemari eskeinitako tartea izan dugu Kaleko Bentanien. Bertan Jaxonek, gure kolaboratzaileak, bi filme ezberdinetaz egin digu berba. Alde batetik, No es país de viejos eta bestaldetik Buda explotó por verguenza
 
 
 
 
mar 11 2008
Gatazka Guneak egindako kolaborazioa
2008-(e)ko martxoaren 11-(e)an
Gatazka Gunearen kolaborazioa entzun dezakezue jarraian. Aste honetan, Johnny Rotten Sex Pistols taldekidearen liburu biografikoa aurkeztu digu Aitorrek, Gatazka Guneko kideak.
 
 
 
 
mar 11 2008
Zinema politikoa zikloari buruzko elkarrizketa
2008-(e)ko martxoaren 11-(e)an
4topoder_kolorez.jpgResumen Latinoamericano aldizkariak Zinema Politikoa zikloa antolatu du. Zikloa asteazken honetan hasiko da, Itzubaltzeta Gaztetxean. Asteazkenean 13M Donibane dokumentala proiektatuko da Martxoak 11ren inguruan. Ziklo honetaz berba egiteko aukera izan dugu Fakun Aznarezekin, Resumen Latinoamericano aldizkariko kidea dena.
 
 
 
 
mar 10 2008
GaztePress egitasmo berriari buruzko elkarrizketa
2008-(e)ko martxoaren 10-(e)an
Gaur goizean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak GaztePress egitasmo berria aurkeztu du Bilbon talde honek duen egoitzan. GaztePress, berez, gazteekin zerikusia duten albisteen boletin digitala dugu. Dena den, egitasmo honetan sakontzeko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Alfredo Elgezabalekin berba egin dugu.
 
 
 
 
 
 
<< Lehena < Aurrekoa 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 694 - 702 Guztira: 926