Azpimarratzen dugu

Otsailaren 14tik aurrera, web orri berria daukagu.
 
Erdera

Zuzeneko emisioa

"Jende asko ongi heziegia da ahoa beteta duela hitzegiteko, baina ez zaio gehiegi axola burua hutsik duela hitzegiteak." Orson Welles

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
mar 07 2008
Martxoak 8 dela eta irratsaio berezia
2008-(e)ko martxoaren 07-(e)an
Martxoak 8 dela eta, Askapenako kideek Kaleko Bentanieko kideekin batera irratsaio berezia egin dute. Irratsaio berezi honetan, Palestinan eta Mexikon egondako Askapenako brigadistak herri horietan emakumeen egoera zein den kontatuko digute. Irratsaio guztia musikarekin nahastuko dugu, baita emakume zapatisten testigantzarekin. Irratsaioa, larunbatean, Martxoak 8, arratsaldeko bostetatik seiretara entzungai egongo da.
 
 
 
mar 06 2008
BAIko azken urteko ikasleek egindako antzezlanari buruzko elkarrizketa
2008-(e)ko martxoaren 06-(e)an
Martxoaren 6 eta 7an, Barakaldo Antzokian arrastiko zortzi t'erdietan, Flash!! antzezlana taularatuko da. Flash, BAI-ko azken urteko ikasleek egindako antzezlana dugu, Jorge Lastraren gidaritzapean. Antzezlan honetaz eta BAI-k egiten duen lanaz hitz egiteko, gaurko Kaleko Bentanien Joseba Lazkano izan dugu, BAI-ko arduraduna.
 
 
 
 
mar 06 2008
Martxoak 8a dela eta Bilgune Feministaren irakurketa
2008-(e)ko martxoaren 06-(e)an
Martxoaren 8a gero eta hurbilago daukagu. Hori dela eta, Euskal Herrian dauden erakunde feminista ezberdinek beraien irakurketak plazaratzen dituzte. Gaur bertan, Bilgune Feministak bere irakurketa publiko egin du. Irakurketa hori zein den jakin ahal izateko, Bilgune Feministako Izaskun Guarrotxena gurekin izan dugu, telefonoz berba egiteko.
 
 
 
 
mar 05 2008
Martxoaren Hitzen Bentanie
2008-(e)ko martxoaren 05-(e)an
Hitzen Bentanien, Kaleko Bentanien Martak egiten duen argitalpen kritikoen inguruko atala, hila honetan Teoría King Kong liburuaren inguruan hitz egin digu. Liburu polemikoa eta interesgarria aldi berean.
 
 
 
 
mar 05 2008
Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak antolatutako kanpainari buruzko elkarrizketa
2008-(e)ko martxoaren 05-(e)an
Iragarri genuen moduan, Argitan Barakaldoko Emakumeentzako Aholku Etxeko kidea den Karmeleri elkarrizketa bat egin diogu, Martxoaren 8a dela eta antolatutako kanpainaren inguruan.
 
 
 
 
mar 04 2008
Argitan Zentroak antolatutako kanpainaren inguruko elkarrizketa, Kaleko Bentanien
2008-(e)ko martxoaren 04-(e)an

Martxoak 8 Emakumearen Aldeko Munduko Eguna dela eta, Argitan Barakaldoko Emakumea Laguntzeko Zentroak kanpaina bat antolatu du “BERDINTASUNA hitza baino gehiago izan dadin, lan prekarietateari stop” lelopean. Honen barruan, Giza Baliabideen Gida aurkeztuko dute. Gida hau beraien zentroan banatuko dute, baina baita gainerako gizarte eragileen egoitzetan (auzokideen elkarteak, sindikatuak, kultur etxeak…)

Honetaz gain, Martxoaren 7an (Ostirala), eguerdiko hamabietan, Barakaldoko Herriko Plazan kontzentrazioa burutuko dute. Hilaren 13an, San Bizenteko Kultur Etxean “Emakume prekarioak” lelopean mahai ingurua antolatu dute Nekane Jurado, Maite Martin eta Rakel Rodriguezen parte-hartzearekin.

Kaleko Bentanien, Argitan Zentroko Karmelerekin ekitaldi hauen inguruan berba egingo dugu.

 
mar 04 2008
Irrati Ikastaroan montatutako "Soinu Txikia" irratsaioa
2008-(e)ko martxoaren 04-(e)an

Otsailan zehar, Tas-Tas Irrati Librean, euskaraz egindako irrati ikastaroa antolatu genuen. Ikastaro horren azken egunean, bertan egondako partaideek, taldeka, irratsaio txikia egin behar izan zuten. Hona hemen ariketa honek emandako fruituetariko bat, "Soinu txikia" irratsaioa.

soinu txikia

 

 
mar 04 2008
Gatazka Guneak aste honetan egindako kolaborazioa
2008-(e)ko martxoaren 04-(e)an

Aste honetan, Gatazka Guneko kideek Kaleko Bentanien egindako kolaborazioaren baitan, Gatazka Guneko Garik Iker Casanova idazleak idatzitako ETA 1958-2008. Medio siglo de historia liburua aurkeztu digu.

20080303 Gatazka

 

 
<< Lehena < Aurrekoa 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 703 - 711 Guztira: 926