Azpimarratzen dugu

Otsailaren 14tik aurrera, web orri berria daukagu.
 
Erdera

Zuzeneko emisioa

"Maite ditugun begietan lausorik ez." - Euskal esaera zaharra

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
mar 03 2008
Nabil taldearen lehenengo diskari buruzko elkarrizketa
2008-(e)ko martxoaren 03-(e)an
Nabil taldeak duela aste gutxi bere lehenengo diska argitaratu egin zuen, Bere begiei izenekoa, autoekoiztuta. Talde honek batez ere pop-rock doinuak jorratzen ditu. Talde eta diska honetaz berba egin genuen Unairekin, Nabil taldearen kitarra jolea eta abeslaria.
 
 
 
 
ots 28 2008
EHE-k deitutako manifestazioari buruzko elkarrizketa
2008-(e)ko otsailaren 28-(e)an

m1.jpg Datorren martxoaren 1ean EHEk manifestazioa du deitua Ziburun. Ekimen honen helburua, egun euskarak udal eta herriko etxeetan bizi duen egoera salatzea da, uste baitugu bertatik hasten dela Euskal Herri euskalduna lortze alderako borroka.

Gainera, hauteskundeak ospatuko dira datozen martxoaren 9an Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuan. Kontzientziatzio modura, EHE taldeko kideek manifestazioak euskarak bozketan izan behar duen garrantziaz ohartarazteko baliagarria izango dela pentsatzen dutelako.

Manifestazio honetaz hitz egin dugu EHE taldeko Eulate Zilonizaurrekoetxearekin.

EHE

 

 
ots 27 2008
Jon Gerediagari egindako elkarrizketa
2008-(e)ko otsailaren 27-(e)an
Jon Gerediaga idazle gaztea izan dugu gurekin gaurko Kaleko Bentanien. Berak Fitola balba, karpuki tui liburuaren inguruko zenbait kontu kontatu digu: idazteko modua, berak zituen sentimenduak liburua idazterako orduan.... Zenbait olerki ere irakurri egin digu Robertok.
 
 
 
 
ots 27 2008
Palestinako egoera, Kaleko Bentanien
2008-(e)ko otsailaren 27-(e)an
Hilabetero, Kaleko Bentanien, Askapenako kideek munduan zehar dauden gatazka ezberdinak aztertu eta azaldu egiten dituzte. Hilabete honetan, Palestinari buruz hitz egitea erabaki dute. Horretarako, Palestinarako brigadetan egondako Martxelorekin berba egin dugu. Berak azaldu digu Palestinako egoera, Israeli boikota kanpaina, herritarren egoera...
 
 
 
 
ots 26 2008
Jon Gerediaga eta Palestinako egoera, Kaleko Bentanien
2008-(e)ko otsailaren 26-(e)an

1975.urtean jaio zen Jon Gerediaga Bilbon. Ama lekitxarra eta aita bilbotarra ditu. Nerabezaroan zenbait irakasleen eraginez poesia idazten hasi zen. Antzerkia idaztea Lipus eta bere lehengusu eta Antzerkiolako kide den Alexi zor die.  2004 urtean, “Fitola balba karpuki tui” bere lehengo poesia liburua argitaratu zuen Pamielak. Kaleko Bentanien, asteazken honetan, Jon Gerediagarekin berba egiteko aukera izango dugu.

Horretaz gain, asteazken honetan Askapena elkarteak hilero egiten duen Munduko Barrikadak atala ere egongo da entzungai. Hilabete honetan, gaia palestina izango da eta euskal herrian burutzen ari den israeli boikot kanpaina. Horretara Palestinan egondako brigadista batekin egingo dugu berba.

 
ots 26 2008
Euskal Herriko Emakumeen Eskubide Kartari buruzko elkarrizketa
2008-(e)ko otsailaren 26-(e)an
Gaur Euskal Herriko Emakumeen Eskubide Kartari buruzko elkarrizketa izan dugu Kaleko Bentanien. Izaskunek, Karta honen egileetariko bat, karta honen textuingurua, arrazoiak eta helburuak azaldu dizkigu.
 
 
 
 
ots 21 2008
Jose Manzanedari egindako elkarrizketa, Fidelen agurra aztertzeko
2008-(e)ko otsailaren 21-(e)an

Kaleko Bentanien asteartean iragarri genuenez, Fidel Castro Kubako komandanteburuak orain arteko karguetan ez duela jarraituko jakinarazi zuen. Datorren igandean aukeratuko dute Kubako hurrengo presidentea. Hori izan da Castrok bere erabakia komunikatzeko arrazoia. Dena den, Fidelek azpimarratu zuen bera joanda ere iraultzan parte hartu zuen jendeak agintean jarraituko zuela. Kastroren erabaki honetaz berba egin nahi izan dugu gaurko Kaleko Bentanien, eta horretarako, gurekin José Manzaneda izan dugu. José CubaInformacion proiektuko koordinatzailea eta Euskadi-Cuba elkarteko komunikazio arduraduna dugu.

Jose Manzaneda

 

 

 
ots 21 2008
Igor Porturen testigantzak, gaurko Kaleko Bentanien
2008-(e)ko otsailaren 21-(e)an
Tas-Tas Irrati Librean, Igor Portuk Guardia Zibilak atxilotu zuenean jasandako tortura testigantzen pasarte batzuk jaso ditugu, bere ahotsean, Donostiako Ospitalean zegoenean epaileari egindako deklarazioan. Gaurko Kaleko Bentanien, arratsaldeko bostetatik seiretara deklarazio horien zati bat entzun ahal izango dugu.
 
<< Lehena < Aurrekoa 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 712 - 720 Guztira: 926