Duela egun batzuk, Gazte Komunistak taldeak Ernesto Guevara Cheren aldeko kanpaina aurkeztu zuen. Gaurko Kaleko Bentanien kanpaina honetaz egin dugu berba talde horretako kidea den Iñigo Martinezekin. Berak azaldu dizkigu zeintzuk izango diren ekitaldi horren baitan burutuko diren ekitaldirik garrantzitsuenak, baita kanpaina honekin lortu nahi dituzten helburu nagusiak.
Atzo goizean, ertzainek eta udaltzainek Bilboko Alde Zaharreko 7Katu Gaztetxea desalojatu zuten, aldez aurretik inolako abisua eman gabe. Arratsaldez, gaztetxeko kideek manifestazioa egin zuten Alde Zaharretik eta, horren ondoren, berriro okupatu zuten gaztetxea. Kaleko Bentanien, 7Katu gaztetxeko kide batekin egin genuen berba, eta berak azaldu zigun goiz osoan zehar gertatutakoa, polizien jarrera, hau salatzeko antolatutako ekitaldiak...
Datorren asteazkenean, Otsailaren 20an, 5 urte beteko dira Euskaldunon
Egunkaria itxi zutenetik. Azken asteotan, auzipetuek epaiketa epe
laburrean has daitekeela salatu dute, eta baita epaiketa hori ez dela
soilik Egunkariaren aurka izango, Euskalgintza osoaren aurka baizik.
Euskaldunon Egunkariari omenaldi xumea egiteko asmoz, Kaleko Bentanien
(Bilboko Tas-Tas Irratian, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko
5etatik 6retara) itxieraren urteurrenaren egun horretan Egunkariaren
aldeko irratsaioa egingo dute. Bertan, irratian dabiltzan pertsona
ezberdinen testigantza jasoko dute, itxieraren inguruko oroitzapenak eta
sentimenak azal ditzaten. Honetaz gain, Martxelo Otamendik komisaldegitik
irten bezain laster egindako adierazpenak ere gogora ekarriko dute.
Azken bi egunetan zehar, zenbait arazo tekniko izan ditugu. Hori dela eta, saio batzuk ez dira errepikatu bere ohiko ordutegietan, adibide gisa, en Movimiento edo CubaInformacion. Pozten gaitu arazo tekniko horiek dagoeneko konpondu ditugula iragarri ahal izateak. Barkatu eragozpenak.
Aste honetan, Kaleko Bentanien, Trenen azpikogona euskararen anormalizazioari buruzko atalaren beste edizio berri bat izan dugu. Umorez jorratu dugu Bizkaiko Diputazioak ateratako dirulaguntzak eskatzeko dekretoa, euskara anormalizatuan idatzita dago eta. Horretaz aparte, anekdota dibertigarriak aipatu ditugu eta, bukatzeko, bukaerako traka, "Clasificados" delako iragarkietan euskara eta abertzaletasuna ere sartzen hasia dago eta.
Larunbat honetan, Otsailaren 16an, Arrasaten Deskontrol taldearen aldeko kontzertua antolatu da. Kontzertu hau antolatzearen arrazoia da talde honek 8000 euro ordaindu behar izango duela, duela bi urte kontzertu batean izandako istripu batengatik. Deskontrol taldeko Oiher kitarra jolea eta Iñako taldeko teknikaria gurekin izan dugu gaurko Kaleko Bentanien.
Gaurko Kaleko Bentanien, Greba Egunari buruzko irratsaio berezia egin dugu. Irratsaio honen baitan, besteak beste, Hala Bedi Irratiko Oihanarekin berba egiteko aukera izan dugu. Berak Gasteiz eta Araban gertatutakoaren kronika egin digu.
Horretaz aparte, azken egunotan, No time for Love kanpaina abiatu egin da Interneten, zenbait blogariren eskutik. Horietariko batek, Patxi Gaztelumendi, kanpainaren izenburuaren zergaitia azaltzen digu.