Azpimarratzen dugu

Otsailaren 14tik aurrera, web orri berria daukagu.
 
Erdera

Zuzeneko emisioa

Irribarre batek gutxi kostatzen du eta asko eragiten du. Ematen duena ez du txirotzen eta jasotzen duena aberastu egiten du. Instant bat bakarrik irauten du baina oroimenean betirako irauten du." Charles Chaplin

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
urr 10 2007
Aurtengo HackMeetingari buruzko elkarrizketa
2007-(e)ko urriaren 10-(e)an

Asteazken honetan, Urriaren 12, 13 eta 14an: ezagutzaren baterakuntza; esperientzien feedbacka; adimen mugikorren konekzioa; artxiboa sortzen? Horrela plazaratzen da aktibismoaren estatu mailako topaketa hauen edizio berria. Oraingoan Gaztetxe bihurturiko Gernikako Astra lantegian (CSOA Astra Gernikeko Gaztetxea) Hackmeetingari buruz hitz egiteko antolatzaileetarko batekin, Dabidekin egin dugu berba hackmeetingari buruz eta baita Euskal Herrian oro har hacktibismoak bizi duen egoeraz.

Hackmeeting

 

 

 
urr 09 2007
Internet-en bidezko emisioa badabil berriro
2007-(e)ko urriaren 09-(e)an
Zenbait froga egin eta zenbait arazo tekniko gainditu ondoren, Internet-en bidezko emisioa berriro martxan dago. Zuzenean entzun dezakezue, goian dagoen loturaren bitartez.
 
urr 05 2007
Tas-Tas Irrati Libreko lehenengo podcast-a
2007-(e)ko urriaren 05-(e)an

Tas-Tas Irrati Librean proiektu berriari ekiten diogu: podcast-ak . Astean behin irratian emititutako elkarrizketak edo bestelako edukiek osatutako podcast bat argitaratuko dugu, zuek entzun eta jaitsi ahal izateko.

Gaurko lehenengo podcast honen edukiak hauxek dira:

  1. SOS Arrazakeria elkarteko Zuriarekin egindao elkarrizketa, Bilboko abokatu baten aurka hasitako epaiketa dela eta.
  2. Gazte Termometroa ekimenaren antolatzaile batekin izandako elkarrizketa.
  3. Lan prekarietaren kontra antolatutako Via Crucis-a
  4. Gabi Basañez euskaltzalearekin elkarrizketa, ostegunean egon zen epaiketaren harira.
  5. Gernika Gogoratuz taldeko Iñaki Goitia kidearekin elkarrizketa, 6. kultur arteko guztion topaketetaz berba egiteko. 

071005Podcast

 
urr 04 2007
Zinemaldiari buruzko kolaborazioa, Kaleko Bentanien
2007-(e)ko urriaren 04-(e)an

Ostegunetan, Kaleko Bentanien, zinemari leku txikia egiten diogu 35mm atalean. Gaur, gure kolaboratzailea Jaxonek pasa den astean burututako Donostiako Zinemaldiaz egin du berba: txartelak hartzeko arazoak, ikusitako filmak, Sari Ofiziala irabazi zuen filma... guzti horretaz aritu zen Jaxone.  

Zinemaldia

 

 
urr 04 2007
6. Kultur arteko guztion topaketak, Kaleko Bentanien
2007-(e)ko urriaren 04-(e)an

HARRESIAK APURTUZ, Euskadiko Etorkinen laguntzarako GKE-en Koordinakundeak, Gernika-Lumoko Bilgune Sarearen taldeek (IdeaSur, Gernika Gogoratuz, Gernikatik Mundura) eta ASTRAko taldeen koordinakundeak bat egin dute eskubide urraketak, pertsona migratzaileen kriminalizazioa eta egun dauden migrazio-kontrol guztiak salatzeko. Hori dela eta, Gernikan igande honetan, Urriak 7, 6. Kultur arteko guztion topaketak antolatu dituzte. Topaketa hauetaz berba egiteko, Kaleko Bentanien Gernika Gogoratuz taldeko Iñaki Goitia kidea elkarrizketatuko dugu bihar, urriaren 5a, ostirala.

 
urr 04 2007
Gabi Basañez epaitutako euskaltzalearekin izandako elkarrizketa
2007-(e)ko urriaren 04-(e)an

Urriaren 4an, osteguna, goizeko hamarrak laurden gutxitan Gabi Basañez euskaltzalearen aurkako epaiketa hasten zen. Gabi 1994tik hona epaiketak euskara hutsez (itzultzailerik gabe) egin ahal izatea aldarrikatu du. Asteazkenean Kaleko Bentanien berarekin egin genuen berba.

Gabi Basañez

 

 
urr 04 2007
Gabi Basañez euskaltzalea, Kaleko Bentanien
2007-(e)ko urriaren 04-(e)an

Ostegun honetako Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irrati Librean, arratsaldeko bostetatik seiretara), Gabi Basañez euskaltzalearekin egingo dugu berba. Gabi 1994tik hona darrai epaiketetan euskaraz soilik berba egin ahal izatea exigitzen. Hori dela eta, gaur goizeko 9:45etan epaitua izan da. Berak bizi izandako experientzia kontatuko digu, eta baita Euskal Herrian egon eta egongo diren antzeko kasuak.

Horretaz aparte, 35mm zinemari buruzko atalean, Jaxonek Donostiako Zinemaldiari buruzko laburpena egingo digu, bere ustez, zeintzuk izan diren filmerik interesgarrienak aipatuz.

 
urr 03 2007
Lan prekarietaren kontrako ekimenari buruzko elkarrizketa
2007-(e)ko urriaren 03-(e)an

Asteazken honetan, Urriak 3, Barakaldoko zenbait giza eta sindikal elkartek Mega Park merkataritza gunean dauden 1600 langileek jasaten duten lan prekarietatea salatzeko (besteak beste, 700 euroko soldata) Via Crucis bat burutu dute.  Ekimen honen inguruan, eta baita oro har Ezkerraldean dagoen lan prekarietatearen egoeraz, edo elkarteen erantzunkizunaz hitz egiteko Karmele, antolatatzaileetariko bat, izan dugu gaurko Kaleko Bentanien.

Karmele

 
<< Lehena < Aurrekoa 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 829 - 837 Guztira: 926