Azpimarratzen dugu

Otsailaren 14tik aurrera, web orri berria daukagu.
 
Erdera

Zuzeneko emisioa

"Inoiz ez dut etorkizunean pentsatzen, bizkorregi dator." Albert Einstein

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
abe 15 2006
(Mini-MP3-Player v2 ©Ute Jacobi)
Kolonbiari buruzko atala
2006-(e)ko abenduaren 15-(e)an

Ostegunero emititzen den Kaleko Bentanie saioan dagoen Askapena taldeak burututako Munduko Barrikadak izeneko atalean, hilabetero mundu osoan dauden zenbait gatazka azaltzen dugu. Aste honetan, Kolonbiako txanda izan zen. Kolonbian dagoen gatazka konplexua eta luzeaz hitz egiteko, Askapenako kidea den Bea izan genuen gurekin, eta berak kontatu zigun han bizi izandakoa, ikusitakoa, edukitako elkarrizketak....

Elkarrizketa hau entzuteko hemen behean dagoen play botoian sakatu. Jaitsi ere egin ahal duzue 

"Entzun"

 

 
abe 15 2006
(Mini-MP3-Player v2 ©Ute Jacobi)
Palestinari buruzko atala
2006-(e)ko abenduaren 15-(e)an

Kaleko Bentanien daukagun Askapena taldeak egindako Munduko Barrikadak izeneko atalean (munduan zehar dauden gatazka ezberdinak jorratzeko atala), duela bi aste Palestinari buruzko atala izan genuen. Horretarako, Askapenako kideak diren Iñigo eta Gaizka egon ziren. Gaizka, iaz Palestinan brigadista moduan egon zen eta berak bizi izandako experientzia kontatzen digu.

Entzuteko behean dagoen play botoian sakatu. Bestela, jaitsi ere egin ahal duzue

"Entzun"

 

 
abe 10 2006
Axa-Mixaren programazioa abenduaren 11tik 17ra arte
2006-(e)ko abenduaren 10-(e)an

astelehena: Senegalera goaz

asteartea: gaia: bertsolaritza. Cervantes eskolako ikasleek bertsolaritzari buruz hitz egingo dute

asteazkena: Mamikiz blai Bilboko musika taldea gurekin

osteguna eta igandea: parte-hartzaileak: Cervantes eskolakoak eta Pagkaisa dantza taldea

ostirala eta larunbata: Urretxindorra ikastolak euskara eguna ospatuko du

 
abe 06 2006
Gure Irratiarekin elkartasuna
2006-(e)ko abenduaren 06-(e)an

Agian dagoeneko jakingo duzue Gure Irratiko lokala erre egin dela gaur gauean. Nota honen bidez Tas-Tas Irrati Libreko kideok Gure Irratiarekiko abiatutako elkartasun kanpainarekin bat egin nahi dugu. Egindako kuina hau entzun dezakezue ere.

 
aza 23 2006
Axa-Mixa azaroaren 27tik abenduaren 3ra arte
2006-(e)ko azaroaren 23-(e)an

Astelehena:

Antzerkira goaz, Kukubiltxo ikustera. Zurbarango jaietan ere hartuko dugu parte. Partaideak: Ezkurtze Institutuko ikasleek eta Irungo Elatz eskolakoak

Asteartea:

Ipuina, olerkia eta elkarrisketa entzuteaz gain, lasterka batean hartuko dugu parte, Ezkurtzeko parkean.

Asteazkena:

Irunera goaz. Toki alai eskolako neska batzuekin egingo dugu berba, futbola egiten dutenekin, hain zuzen ere.

Osteguna:

Amama batekin egingo dugu berba. juanita Esainek 83 urte ditu, Nafarrokoa da eta bere iloba, Martxelek elkarrisketatxo bat egingo dio.

Ostirala:

Nobioak daukagu aztergai

 
aza 23 2006
Kirmen Uribe Kaleko Bentanien
2006-(e)ko azaroaren 23-(e)an

Aste honetako Kaleko Bentanien Kirmen Uribe idazlea izango dugu gurekin, Literatura atalean. Horretaz gain, musikari dagokionez, The Doors taldeari buruzko biografia egingo dugu. 

 
aza 16 2006
Axa-Mixa 20tik 26ra arte
2006-(e)ko azaroaren 16-(e)an

20a, astelehena: Parte-hartzaileak: Iralako Euskal Txoko, Instituto de Ezkurtze, Lauro Ikastola

21a, asteartea: Parte-hartzaileek: Sanchez Marcos (abestia), Iralako Euskal Txoko (futbolari ona ipuina), Ezkurtze Institutoko ikasleek (elkarrisketa)

22tik 26ra arte: belgikako eskola bateko ikasle batzuk (École St Joseph St Rémi de Molenbeek, Bruxelles) hartuko dute parte. Beraz egun hauetan euskara eta gastelania erabiliz gain, frantsesa entzungo dugu. Gaiak: sorginak (asteazkena eta igandea), indioak (osteguna) eta eskola (ostirala eta larunbata, umeek Bruselaseko eta Bilboko bi andereñoekin egingo dute berba). 

 

 
aza 10 2006
(Mini-MP3-Player v2 ©Ute Jacobi)
Chusma liburuaren aurkezpena
2006-(e)ko azaroaren 10-(e)an

Webgune honetan iragarri genuen moduan, ostegun honetan, Azaroak 9an, gure kidea Martak Pepitas de Calabaza  argitaletxeak argitaratutako ¿Chusma? liburu berria aurkeztu genion. Liburuaren idazlea Alèssi Dell’Umbria da, eta liburuak iaz Frantziako zenbait hiritan egondako matxinaden inguruan hitz egiten du. Gertaera hauen inguruko azterketa sakona egiten du eta zenbait bide "alternatibo" proposatzen du.
 

Zuzenean entzun nahi baduzue, play botoian sakatu. Bestela, jeitsi ahal duzue ere.  

"Entzun"

 

 
<< Lehena < Aurrekoa 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 892 - 900 Guztira: 926