Azpimarratzen dugu

Otsailaren 14tik aurrera, web orri berria daukagu.
 
Erdera

Zuzeneko emisioa

"Inoiz ez gorde buruan poltsikoan sartzen zaizuna." Albert Einstein

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
ira 27 2010
Soul musika Swing Doinuko Gauak saioan
2010-(e)ko irailaren 27-(e)an

soul.jpg

Aste honetan Swing Doinuko Gauak saioan Soul musika edukiko dugu entzungai, batez ere 60 hamarkadeko grabaketak, hala nola Nina Simone, Sarah Vaughan, James Brown ta beste horrenbeste.

 

 
ira 27 2010
Haurrak euskaraz errejistratu ezin izana salatu du Behatokiak
2010-(e)ko irailaren 27-(e)an
logoa.gifUsurbilgo hiru haur euskaraz errejistratu nahi zituzten beren gurasoek, baina ez zieten utzi. Hori dela eta, Usurbilgo Udalak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak "eskubide urratze hau" salatu zuten pasa den astean. Astelehen honetan, Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariarekin guzti honetaz hitz egin dugu.
 
 
 
 
ira 22 2010
Kalea guztiona da ekimenak Espazio Publikoaren gaineko Ordenantza gaitzesten du
2010-(e)ko irailaren 22-(e)an
kalea_guztiona_da.jpgOstegun honetan, Bilboko Udalak Ordenantza hau behin betiko onartuko du. Horren aurka egiteko, Kalea guztiona da ekimenak ostegunean eta larunbatean mobilizazioak antolatu ditu. Asteazken honetan Kalea guztiona da ekimeneko David Lopategi izan dugu, guzti honetaz hitz egiteko.
 
 
 
 
ira 21 2010
Aurtengo irratsaio berria: Gazte Borraste
2010-(e)ko irailaren 21-(e)an
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren eskutik, aurten irratsaio berria entzun ahal izango da Tas-Tas Irratiko frekuentzian: Gazte Borraste. Gazteriaren inguruko jarduerak, ekimenak eta abarren berri emango digu saio honek. Saioaren partehartzaileetako bat David Lopategi dugu, berarekin hitz egin dugu irratsaio berri honetaz.
 
 
 
 
ira 21 2010
Zinemaldiari buruzko kronika
2010-(e)ko irailaren 21-(e)an
Pasa den asteburuan, Donostiako Zinemaldiaren edizio berria abiatu zen. Asteburu honetan, Jaxone Usandizaga gure kolaboratzailea Zinemaldian egon da, eta ikusitako pelikulak komentatu ditugu berarekin.
 
 
 
 
ira 21 2010
Irratsaio berria: Swing doinuko gauak
2010-(e)ko irailaren 21-(e)an
Aurten, Tas-Tas Irratiko programazioan irratsaio berria egongo da entzungai: Swing doinuko gauak. Astelehenean, Kaleko Bentanie magazinean, irratsaio berri hori aurkezteko aukera izan genuen Jon Urrutia saio horren egilearen eskutik.
 
 
 
 
ira 20 2010
Fania Records-eko musika latindarra entzungai
2010-(e)ko irailaren 20-(e)an

2.jpg 

Aste honetako Swing Doinuko Gauak saioan 60/70. hamarkadetan New Yorken agertu zen Fania Records zigiluak emondako musikari latindarren diskak izango ditugu entzungai, hala nola Joe Torres, Joe Bataan, Chollo Rivera...

20100926

 

 
ira 09 2010
Tas-Tas Irratiko denboraldi berria
2010-(e)ko irailaren 09-(e)an
Irailaren 20an Tas-Tas Irratiko denboraldi berria abiatuko da. Alde batetik, astelehenetik ostiralera berriro entzun ahal izango duzue Suelta la Olla magazina, Hala Bedi eta Eguzki Irratiekin elkarlanean (10etatik 13era), Mar de Fueguitos saioa (13etik 14ak arte) eta Kaleko Bentanie (ordutegi berrian, 18etatik 19ak arte) Bitartean, goizeko hamarretatik aurrera Suelta la Toalla saioa entzun ahal izango duzuela, Hala Bedi Irratiko kideen eskutik.
 
Berritasunen artean Zebrabidea aipatu ahal da, astelehenetik ostiralera 16etatik 18etara emitituko dugun euskarazko magazina Hala Bedi irratiarekin batera.
 
Horretaz gain, Tas-Tas Irratian zientzia, gazteria eta hazkuntza naturalari buruzko hiru saio berri topatuko dituzue. Horietariko bi astelehen arratsaldean emitituko dira: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak egindako saioa Hankaz Gora saioa emititzen den ordu berean emitituko da (hamabostean behin, astelehenetan 20etan) Saio elebiduna izango da (erderaz eta euskaraz), eta elkarrizketa eta solasaldien bidez Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eragile honek burututako jardueren berri emango du (jardunaldiak, argitarapenak, salaketa publikoak, Kontseiluak berak burututako prozesu partehartzaileak, kanpainak, tailerrak…) Era berean, Kontseiluak parte hartzen duen elkarte eta taldeekin elkarlanean egindako plataforma eta ekimenen berri emango du ere.
 
 

 
Gehiago...
<< Lehena < Aurrekoa 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 91 - 99 Guztira: 926