Azken egunetan Tas-Tas-eko alojamendua aldatu dugu (web-gunea, helbide elektronikoak...) Hori dela eta, azken egunotan web-gunera sartzea ezineskoa izan da, eta agian e-mailaren bat bidaltzen saiatu baldin bazarete, ezin izan dugu jaso. Gutxi gora behera, oraintxe bertan ea eduki guztiak daude ikusgai. Barkatu eragozpenak.
Kaleko Bentanien bihar, Maiatzak 17, Resquicios aldizkariaren autorearekin hitz egingo dugu.
Bere autoreari, Javier Rodríguez Hidalgo, resquicios aldizkariaren ideia "El fantasma de la teoría" folletoa itzultzean bururatu zitzaion.Horretaz gain, "Los amigos de Ludd" izeneko industrializazioaren aurkako boletinaren desagertzeak konbentzitu zuen boletin honek hasitako lana jarraitzeko, hau da, "eliza" radikal ezberdinen dogmak apurtzeko asmoa duen sei-hilabeteko aldizkaria argitaratzeko.\r\nHorretarako, aldizkari honek ez du berea egingo inolako etiketa ideologikorik. Autoreak pentsatzen du zenbait gauza eztabaidatzeko garaia dela, eta ez zenbait topiko behin eta berriro errepikatzeko.
Proiektu berri honi buruz hitz egingo dugu Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irrati Librean arratsaldeko zazpietatik zortzietara eta errepikatuta gaueko ordubatetik ordubietara) bere autorearekin asteazken honetan, Maiatzak 17
Gaur goizean, Maiatzak 13, goizeko bederatzi t'erdiak aldera, okupazio berria egon da Bilboko Alde Zaharrean. Aste honetan, argitaratu zuten beraien proiektuaren komunikatua Alde Zaharreko Gazte Asanbladakoek, eta gaur okupatzeari ekin diote. Okupatu duten eraikuntza Unamuno metro geltokiaren ondoan dagoen BBK-ren egoitzaren goiko pisua da. Egunean zehar hainbat gauza antolatu dute: txokolatada, haur jokoak, bazkari herrikoia, Asanblada, prentsaurrekoa, bideo emanaldia... Tas-Tasetik jarraipen berezia egingo diogu okupazioari. 10etan hasi dugu orduro egiten honen inguruko kronikak egiten, ordubata arte. Arratsaldeko zortzietan egunean gertatutakoaren laburpena gisako saioa egingo dugu ere. Adi egon!
Gaur goizean, hamaiketan Alde Zaharreko Gazte Asanbladako kide batekin hitz egin dugu gaur egondako okupazioaren inguruan.Elkarrizketa hemen jaitsi ahal duzue.
Hurrengo ostiralean, maiatzak 5, Bilboko Hika Ateneo aretoan (Muelle de Ibeni) era batean edo bestean Tas-Tas proiektua osatzen duten pertsona guztiak gonbidatu ditugu eztabaida irekirako. Gai-ordena hau da:
- 19:00 - Dokumentala: Radios Libres, voces de la gente.
Azken boladan, albiste asko entzuten ari gara Adin Txikikoen Zentroei buruz, gehienetan sensazionalismoa bultzatzeko helburuarekin, eta ez zentru horietan dagoen errealitatea jakiteko. Datorren asteazkenean, kaleko bentanien (arratsaldeko zazpietatik zortzietara, eta gaueko ordubatetik ordubietara) Adin Txikikoen Zentroei buruz hitz egingo dugu. Gure kidea Roberto-k azalduko digu zer dagoen zentro hauen atzetik (Fundazioak, etabar), noiz eta zein helbururekin agertu dira komunikabideetan Zentro hauei buruzko informazioa, eta azkenik irakurriko dizkigu Madrileko zentro batean zegoen mutil baten aitorpen izugarriak.
Azken egunotan publikoki jakin den moduan, Likiniano elkartea desagertu egin da. Beraien testamentu politikoa Likiren web-gunean aurki dezakezue. Kaleko Bentanien, gure kidea eta hasieratik Likiko kidea izan den Martarekin hitz egin genuen, azken hilabeteotan kolektiboaren barnean egondako hausnarketa prozesu hau azaltzeko. Elkarrizketa entzuteko, play botoian sakatu, edo lotura honetatik jeitsi.
Asteazken honetan,apirilak 5, kaleko bentanien, Tas-Taseko arratsaldeko magazina,Likiniano Elkartean azken hilabeteetan egon den “prozesua”riburuz hitz egingo dugu. Horretarako, kaleko bentanieko kidea izateaz gain Likiko kidea den Martarekin hitz egingo dugu, eta berak azalduko digu zergatik sortu den prozesu hau, zein konklusioak atera dituzten kolektiboko kideok, eta zeintzuk izango diren prozesu honen ondorioak, kolektiboaren barnean egongo diren aldaketak etab.
Interesgarria iruditzen baldin bazaizue, FM-ko 97an arratsaldeko zazpietatik zortzietara entzun dezakezue. Horretaz gain, gaueko ordubatean ere errepikatzen da. Horretaz gain, galderak eta prozesu honen inguruko hausnarketak etabar egiteko animatzen zaituztegu, horrela, eztabaida eta saioa anitzagoa izatea lortuko dugu. Gure helbidea kalekobentanieARROBAtas-tas.org da.