Urtarriletik aurrera, Euskal Herriaren historiari buruzko irratsaioa izango duzue ostegunero Koska Irratiko uhinetan: Finean Nafarrak irratsaioa.

Uribe Kosta eta Erandioko albisteak orain uhinetan ere, Koska Irratia eta ukberri.net-en arteko elkarlanari esker. Iluntzeko saio honetan eguneko azken berritasunak, agenda eta hurrengo egunetan albisteak izango direnak emango dituzte astelehenetik ostiralera, 20:30etik 21:00etara.

Bete-beteko emisioarekin batera, astelehen honetan, Uribe Kostan gertatzen denaren gaineko irratsaio berria izango dugu Koska Irratiko uhinetan: Ukberri magazina. Astelehenetik ostiralera emitituko da 12:00etatik 13:30etara.

Azken asteotan izandakoa zenbait arazo tekniko konpondu ostean, astelehen honetan, azaroak 24, bete-betean hasiko da emititzen Koska Irratia Uribe Kosta osorako. Piztu irratia: 108an elkar ikusi, entzun eta sentituko dugu!

Urtarriletik aurrera, irratsaio berria izango dugu Koska Irratian astelehen gauetan: “Pastadun Betaurrekoak” kultur magazine alternatiboa. Adi Koska Irratiaren uhinetara!