Gaur Euskal Herriko Emakumeen Eskubide Kartari buruzko elkarrizketa izan dugu Kaleko Bentanien. Izaskunek, Karta honen egileetariko bat, karta honen textuingurua, arrazoiak eta helburuak azaldu dizkigu.
Kaleko Bentanien asteartean iragarri genuenez, Fidel Castro Kubako
komandanteburuak orain arteko karguetan ez duela jarraituko
jakinarazi zuen. Datorren igandean aukeratuko dute Kubako hurrengo
presidentea. Hori izan da Castrok bere erabakia komunikatzeko
arrazoia. Dena den, Fidelek azpimarratu zuen bera
joanda ere iraultzan parte hartu zuen jendeak agintean jarraituko
zuela. Kastroren erabaki honetaz berba egin nahi izan dugu gaurko Kaleko Bentanien, eta horretarako, gurekin José
Manzaneda izan dugu. José CubaInformacion proiektuko koordinatzailea eta Euskadi-Cuba elkarteko komunikazio arduraduna dugu.
Iragarri genuen bezala, gaurko Kaleko Bentanien Egunkariaren itxieraren urteurrenari buruzko saio berezia egin dugu. Bertan irratiko zenbait partaidek (Roberto, Bego eta Marta Kaleko Bentanieko kideak eta El Murcielago irratsaioko egileak) itxieraren inguruan egindako zenbait adierazpenak entzun ahal izan ditugu: itxierari buruzko oroimenak, Egunkaria eta Berriaren arteko desberdintasunak, jendartearen erantzuna...
Horretaz aparte, Egunkariaren auzian auzipetuta dauden Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga auzipetuei egindako elkarrizketak ere entzuteko aukera izan genuen.
Duela egun batzuk, Gazte Komunistak taldeak Ernesto Guevara Cheren aldeko kanpaina aurkeztu zuen. Gaurko Kaleko Bentanien kanpaina honetaz egin dugu berba talde horretako kidea den Iñigo Martinezekin. Berak azaldu dizkigu zeintzuk izango diren ekitaldi horren baitan burutuko diren ekitaldirik garrantzitsuenak, baita kanpaina honekin lortu nahi dituzten helburu nagusiak.
Atzo goizean, ertzainek eta udaltzainek Bilboko Alde Zaharreko 7Katu Gaztetxea desalojatu zuten, aldez aurretik inolako abisua eman gabe. Arratsaldez, gaztetxeko kideek manifestazioa egin zuten Alde Zaharretik eta, horren ondoren, berriro okupatu zuten gaztetxea. Kaleko Bentanien, 7Katu gaztetxeko kide batekin egin genuen berba, eta berak azaldu zigun goiz osoan zehar gertatutakoa, polizien jarrera, hau salatzeko antolatutako ekitaldiak...
Demokraziaren izenean poliziaz beteriko erregimen autoritario eta
ukatzaileak gure herriko edozein disidentzia politiko eta sozialen aurka
egiten du
...