Erdera

Zuzeneko emisioa

"Inoiz ez gorde buruan poltsikoan sartzen zaizuna." Albert Einstein
Arrosa



AMARC

REMC
Audioak
urt 24 2008
Paul Nicholsonekin elkarrizketa PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko urtarrilaren 24-(e)an
Aste honetan zehar, Ekintza Globalerako Astea burutzen ari da, 2207an Nairobin ospatutako Munduko Gizarte Foroan egindako deialdiarekin bat eginez. Ekintza Globalerako Asteari buruz orokorrean eta baita zehazki egondako ekimen batzuetaz egin genuen berba Paul Nicholsonekin, besteak beste, EHNE sindikatuko kidea dena.
 
 
 
 
urt 23 2008
Askapenak egindako kolaborazio Kolonbiaren inguruan eta Koka-Kolari egindako boikotaren inguruan PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko urtarrilaren 23-(e)an

Askapenak egindako Munduko Barrikada atalean, gaur Askapenako kideek Kolonbiari buruz berba egitea erabaki dute. Kolonbian egondako brigadista den Aitziber Martinezek Kolonbiari buruz hitz egin digu, Kolonbiako gatazkaren inguruan, eta baita Koka-Kolaren aurkako boikotaren inguruan.

Askapena

 
urt 21 2008
AlasBarricadas web atariaren elkartasun kanpainari buruzko elkarrizketa PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko urtarrilaren 21-(e)an

Duela hilabete batzuk, SGAE -k (Estatu Espainoleko Sociedad General de Autores y Editores) A las barricadas web atariaren kontra salaketa jarri zuen. Horren ondoren epaiketa burutu zen, eta web atari horren titularrak isun bat ordaintzera behartu zituzten. Hau dela eta, Gipuzkoan pertsona batzuk elkartasun kanpaina antolatu dute aste honetan zehar. Kanpaina honetaz antolatzaile batekin, Liderekin, telefonoz egin dugu berba.

Escrache- A las Barricadas

 

 
urt 18 2008
Urtarrilaren 18ko podcast-a PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko urtarrilaren 18-(e)an

Urtarrilaren 18an egindako podcast-a. Edukiak honakoak dira:

  • Euskal Fondoko Itziar Iturriri egindako elkarrizketa.
  • Gazte Komunisten Batasunako Jon Zurimendirekin elkarrizketa.
  • Kokein talde eibartarrari egindako elkarrizketa.
  • Zinegoak gay lesbo-trans zinemaldiari buruzko elkarrizketa. 

 
urt 18 2008
Zinegoak zinemaldiari buruzko elkarrizketa PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko urtarrilaren 18-(e)an

logo.jpg Zinegoak Gay-Lesbo-Trans zinemaldiak bost urte betetzen ditu aurten. Urtarrilaren 21etik 27ra 91 filme proiektatuko dira zinemaldi honen baitan. 10000 ikusle inguru egongo dira Bilbon datorren astean zehar zinemaldi honetan, 30 ordezkari baina gehiago hurbilduko dira Bilbora eta zuzendari, antzelari eta ekoizle hauetaz gain, zinema munduko hainbat profesionalen presentzia izango dugu ere. 

Zinemaldi honetaz egin dugu berba ostiral honetan Karmele Merinorekin, zinemaldiaren antolatzaileetariko bat.

Zinegoak

 

 

 
<< Lehena < Aurrekoa 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 226 - 234 Guztira: 292

Azken albisteak

Emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Hauek dira mugimendu feministak antolatuko dituen mobilizazio batzuk: ...

EHBFren prentsa oharra

Aurtengo Durangoko Liburu eta Diska Azokako kartelarekin sortutako ika-mikaren harira, bilgune feministak zera adierazi nahi dugu ...

Geldotasuna berreskuratu

Abando, edozein ostiral, goizeko 8etan. Takoi bizkorren soinua, burmuin zurrunak mugitzen dituzten hankak ...

San Frantziskon kamarak? Gure izenean ez

San Frantzisko auzoko kale nagusietan bideo-kamera begiraleak jartzea erabaki du Bilboko Udalak, alderdi horretan ematen diren lege-huste eta delituak gutxiarazteko, diotenez ...

Lenin eguna Zorrotzan

Azaroak 8an, Bilboko Zorrotza auzoan Lenin eguna ospatuko dugu. ...