Erdera

Zuzeneko emisioa

"Zoria ez da esistitzen; Jainkoak ez du dadoetara jolasten." Albert Einstein
Arrosa



AMARC

REMC
Audioak
urt 21 2008
AlasBarricadas web atariaren elkartasun kanpainari buruzko elkarrizketa PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko urtarrilaren 21-(e)an

Duela hilabete batzuk, SGAE -k (Estatu Espainoleko Sociedad General de Autores y Editores) A las barricadas web atariaren kontra salaketa jarri zuen. Horren ondoren epaiketa burutu zen, eta web atari horren titularrak isun bat ordaintzera behartu zituzten. Hau dela eta, Gipuzkoan pertsona batzuk elkartasun kanpaina antolatu dute aste honetan zehar. Kanpaina honetaz antolatzaile batekin, Liderekin, telefonoz egin dugu berba.

Escrache- A las Barricadas

 

 
urt 18 2008
Urtarrilaren 18ko podcast-a PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko urtarrilaren 18-(e)an

Urtarrilaren 18an egindako podcast-a. Edukiak honakoak dira:

  • Euskal Fondoko Itziar Iturriri egindako elkarrizketa.
  • Gazte Komunisten Batasunako Jon Zurimendirekin elkarrizketa.
  • Kokein talde eibartarrari egindako elkarrizketa.
  • Zinegoak gay lesbo-trans zinemaldiari buruzko elkarrizketa. 

 
urt 18 2008
Zinegoak zinemaldiari buruzko elkarrizketa PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko urtarrilaren 18-(e)an

logo.jpg Zinegoak Gay-Lesbo-Trans zinemaldiak bost urte betetzen ditu aurten. Urtarrilaren 21etik 27ra 91 filme proiektatuko dira zinemaldi honen baitan. 10000 ikusle inguru egongo dira Bilbon datorren astean zehar zinemaldi honetan, 30 ordezkari baina gehiago hurbilduko dira Bilbora eta zuzendari, antzelari eta ekoizle hauetaz gain, zinema munduko hainbat profesionalen presentzia izango dugu ere. 

Zinemaldi honetaz egin dugu berba ostiral honetan Karmele Merinorekin, zinemaldiaren antolatzaileetariko bat.

Zinegoak

 

 

 
urt 17 2008
Kokein taldearekin izandako elkarrizketa PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko urtarrilaren 17-(e)an

Ostegun honetan, Kaleko Bentanien,  aurreratu bezala, Kokein talde eibartarrarekin berba egiteko aukera izan dugu. 1999. urtean sortu zen Kokein, eta ordutik hona 3 diska kaleratu egin dituzte: Kokein, Lotuta egon arren, eta azkenengoa Mundu margotu berri bat. Horretaz gain, beste 3 bildumetan hartu dute parte: Basque Planet, Bonberenea shuffle eta Hotsak dantzan.  Taldearen ibilbideaz eta beraien azken diskaz Zaloa Urain taldeko abeslariarekin egin genuen berba.

Kokein

 

 
urt 16 2008
Gazte Komunisten Batasunak antolatutako ekitaldiari buruzko hitzaldia PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko urtarrilaren 16-(e)an
Ostegun honetan KSM (Txekiar Errepublikako Gazteri Komunistaren Batasuna)-ko kide bat Bilbora (La Bolsa Aretora hain zuzen ere) etorriko da gobernu txekiarrak komunisten kontra diharduen jazarpena azaltzeko. Ekitaldi hau Munduko Gazteri Demokratikoaren Federakundearen askatasun eta ezkubide zibil eta politikoen aldeko kanpainaren barruan ematen da. Euskadin, Gazte Komunisten Batasuna ari da kanpaina hau bultzatzen. 2006ko abenduan gobernu txekiarra KSM legez kanpo utzi zuen. Ekintza honek, sistema kapitalistaren kontra lan egiten duten erakunde guztien jazarpenaren barruan kokatu egin behar da, ekitaldi honen antolatzaileen ustez.

Euskal Herrian, jazarpen hau ezker abertzalearen erakundeen kontra eman da, eta ziuraski emango da, Estatu Espainoleko Gobernuak azken boladan esandakoaren arabera. Honen inguruan Gazte Komunisten Batasunako Jon Zurimendirekin egin dugu berba.
 
GKB
 
 
 
<< Lehena < Aurrekoa 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 244 - 252 Guztira: 308

Azken albisteak

Bortizkeria poliziala Iruņean

Demokraziaren izenean poliziaz beteriko erregimen autoritario eta ukatzaileak gure herriko edozein disidentzia politiko eta sozialen aurka egiten du ...

Basuriko Gaztexea desalojo mehatsupean

Txarraska Gazte Asanbladaren komunikatua ...

Igor Elortza da 2008ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna

Aurtongo Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna Igor Elortza da. BECeko finalean  Unai Iturriagagaz buruz burukoa jokatu ostean.   ...

Astearteetan herria kalera!

Beraien krisiaren aurrean: Astearteetan, Herria kalera!* ekimena izango da Donostian asteartero ...

Emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Hauek dira mugimendu feministak antolatuko dituen mobilizazio batzuk: ...