Erdera

Zuzeneko emisioa

"Lurreko azken arraina jaten dugunean, lurreko azken zuhaitza botatzen dugunean, ura darion azken iturria agortzen zaigunean, orduan; orduan konturatuko gara urreak ez duela jateko balio ezta zilarrak edateko." - Aldaketa klimatikoari buruzko esaldia
Arrosa



AMARC

REMC
Audioak
aza 05 2007
EITB24.com informazio atarian dagoen prekarietateari buruzko elkarrizketa PDF Inprimatu E-posta
2007-(e)ko azaroaren 05-(e)an

EITB24.com informazio atariak pasa den astean bere frantzesezko edizioa aurkeztu zuen. Hala ere, LAB sindikatuaren ustez, informazio atari honek bi arazo nagusi ditu: benetako egitura eza eta prekarietatea. Honen inguruan sakontzeko, LAB sindikatuko Jon Otegirekin egin dugu berba.

LAB eitb24

 
urr 31 2007
Ahaztuak elkarteko Martxelo Alvarezekin elkarrizketa PDF Inprimatu E-posta
2007-(e)ko urriaren 31-(e)an

Espainiako Legebiltzarrak gaur goizean Oroimen Historikoa delakoaren Legea gainditu egin du. Hori dela eta, aurreko eta hurrengo egunetan Ahaztuak eta beste hainbat elkartek elkarretaratzeak deitu dituzte. Ahaztuak elkarteaz eta Lege honetaz gauza gehiago jakiteko, Martxelo Alvarez Ahaztuak elkarteko bozeramailearekin egin genuen berba asteazkenean.

 

 
urr 30 2007
AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazio nazionala deitzen du Abenduaren 15ean Arrasaten PDF Inprimatu E-posta
2007-(e)ko urriaren 30-(e)an

 AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizaziora deitzen ditu herritarrak egitasmoa gelditzeko eta eztabaida sozial sakona zabaltzeko eska dezaten. Hona hemen gaur goizean emandako prentsaurrea.

 

 
urr 22 2007
AHTaren aurkako eragozpen kanpainari buruzko elkarrizketa PDF Inprimatu E-posta
2007-(e)ko urriaren 22-(e)an
Aurreratu genuen bezala, gaurko saioan Marta Luxanekin egin dugu berba, AHTaren aurkako beste ekimen baten berri izateko, hain zuzen ere, larunbatean abiatutako kontzientzia eragozpeneko kanpainaren berri izateko. Elkarrizketan Renfe eta Eusko tren kudeatzen duten konpainiek AHT bultzatzeko egiten ari diren ekimenak, edo kanpainaren ezaugarri nagusiak azaldu dizkigu.
 
 
 
 
urr 19 2007
Urriaren 15etik 19ra podcast-a PDF Inprimatu E-posta
2007-(e)ko urriaren 19-(e)an

 Aste honetako podcastean honako edukiak aurkitu ahal dituzue:

  • Jaime Elías abokatuarekin elkarrizketa, Langraitzeko zuzendari orde ohiaren aurkako jarritako salaketaren artxiboa dela eta.
  • Elkartzen taldeko kidea den Igorrekin elkarrizketa, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospakizuna dela eta.
  • Uribe Kostako AllJazzEra taldearen aurkezpena
  • Nafarroako bizkaitarrak kolektiboaren kidea den Gabirel Ezkurdiarekin elkarrizketa, asteburuan antolatu duten malmasin eta bilboko heroi nafarrei omenaldiaz hitz egiteko.
  • Biziz Bizi taldeko kidea den Josu Ibarrondorekin izandako elkarrizketa, ostiralean antolatu duten gaueko ginkanari buruz aritzeko. 

 

 
<< Lehena < Aurrekoa 31 32 33 34 35 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 289 - 297 Guztira: 308

Azken albisteak

Bortizkeria poliziala Iruņean

Demokraziaren izenean poliziaz beteriko erregimen autoritario eta ukatzaileak gure herriko edozein disidentzia politiko eta sozialen aurka egiten du ...

Basuriko Gaztexea desalojo mehatsupean

Txarraska Gazte Asanbladaren komunikatua ...

Igor Elortza da 2008ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna

Aurtongo Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna Igor Elortza da. BECeko finalean  Unai Iturriagagaz buruz burukoa jokatu ostean.   ...

Astearteetan herria kalera!

Beraien krisiaren aurrean: Astearteetan, Herria kalera!* ekimena izango da Donostian asteartero ...

Emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Hauek dira mugimendu feministak antolatuko dituen mobilizazio batzuk: ...