Duela gutxi aldizkari berria sortu da: Pikara. Sortzaileek euskal aldizkari feminista digitala dela diote. Astelehenean Zebrabidea irratsaioan June Fernandez aldizkariko editorea izan genuen, proiektu berri hau aurkezteko.
Gaurko saioan Kepa Martiarena osasun aholkularia izan dugu gurekin, eta gonbidatu bat ere ekarri digu: Gorabide elkarteko Maider Astobiza. Berarekin batera elkarte honen jarduera ezagutu dugu.
Euskararen Nazioarteko Eguna eta Durangoko Azoka gertu-gertu, Gazte Borrastek euskara izan du mintzagai eta mintzaera. Oraingoan, mikroaren jaun ta jabeak Igor Egortza bertsolaria eta Gotzon Barandiaran idazlea izan dira. Euskalkulturgintzaren erretrato bat eskatu diegu eta haiek, marrazkia aireratzeaz gain, erretratoa hobetzeko supergizon eta superemakume bihur gaitezen proposatu digute ere. Euskararen superheroi izateak zertan datzan jakin nahi al duzu?