Azpimarratzen dugu

Otsailaren 14tik aurrera, web orri berria daukagu.
 
Erdera

Zuzeneko emisioa

"Ideia on bat izateko erarik onena ideia asko izatea da." Greziar atsotitza
Arrosa



AMARC

REMC
Audioak
uzt 21 2008
Guggenheim berria egitasmoari buruzko elkarrizketa PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko uztailaren 21-(e)an
Duela egun batzuk, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Urdaibain Guggenheim berria egiteko egitasmoa aurkeztu zuen publikoki. Hori dela eta, ostiralean goizean, hilak 18, Joxean Lozanok, BBK-ko Asanbladaren kideak diren Ezker Abertzalearen ordezkarien izenean, BBK-ko Asanblada Orokorra biltzeko eskaera erregistratu zuen.
 
Komunikabideen aurrean Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak aurkezturiko proiektua, BBK-ren zuzendaritzak baino ez duela ezagutzen salatu du Ezker Abertzaleak. Honen inguruan hitz egiteko, Kaleko Bentanien Arantza Urkaregi izan dugu.
 
 
 
 
uzt 17 2008
Astrako hitzarmena PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko uztailaren 17-(e)an

uztailak16sinaduratxiki.jpg Sei hilabeteko elkarrizketa garaiaren ondoren, ASTRAko eragileek, koordinadoran ordezkatuak, eta Udal gobernuak ASTRA eraikinaren HITZARMENa sinatu dugu 2008ko uztailaren 11an. 

 
Talde eta norbanako desberdinek osatutako prentsaurreko baten bidez asteazken honetan, uztailak 16, arratsaldeko 6tan eta Gernika-Lumoko Kultur-Etxearen aurrean irudikatu zen hitzarmen honen sinadura herrikoia.
 
Hitzarmen honetaz hitz egiteko, Kaleko Bentanien Astrako Joana Olabarria izan genuen. 
 
 
 
 
uzt 15 2008
Egin eta Egin Irratiko itxieraren 10. urteurrenari buruzko irratsaio berezia PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko uztailaren 15-(e)an
Uztailak 15 honetan, 10 urte betetzen dira Baltasar Garzon epaileak Egin eta Egin Irratia ixteko agindua eman zuenetik. Hori dela eta, Tas-Tas Irratian irratsaio berezia egitea erabaki dugu. Irratsaio berezi honetan Idoia eta Roberto irratiko bi kideen adierazpenak entzun ahal izango dituzue, egitasmo herrikoi hauen itxieraren inguruan. Bestaldetik, Kepa Petralanda, Egin egunkariko lankide ohi batekin izandako solasaldia entzuteko aukera izango duzue.
 
 
 
 
uzt 11 2008
MusikHerria Eguna PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko uztailaren 11-(e)an
kartela-p.jpgLarunbat honetan, Txorionak ekimenaren baitan, MusikHerria Eguna ospatuko dute MusikHerriako kideek. MusikHerriako Txasko izan dugu Kaleko Bentanien, ekitaldi honen inguruan hitz egiteko.
 
 
 
 
uzt 09 2008
Goierrin elkarretaratzea akten altxamendua salatzeko PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko uztailaren 09-(e)an
2623554281_84b634600f.jpg Gaur goizean, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, goizeko 10etan 30 pertsona inguru bildu dira Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzan. Bertan, goizeko 9etan hasita, AHTren Ordizia-Itsasondo zatiko akten altxamendua egiteko asmoa zuten administrazioek Beasain, Ordizia, Itsasondo eta Legorretako lurjabeak eta alkateak deituta. Honen inguruan hitz egiteko, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlaneko Jone Etxeberria izan dugu gaurko Kaleko Bentanien.
 
 
 
 
<< Lehena < Aurrekoa 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 577 - 585 Guztira: 802