Bigarren aldiz Ekologistak Martxan taldeak EkoZinemaldia antolatu du. Helburu nagusia Zor Ekologikoan sakontzen jarraitzea da eta iazko arrakastarekin jarraitzea.
Arrasate, Bilbo, Irunea, Donostia, Gernika, Barakaldo eta Tolosa izango dira aurten ekozinemaldiaren inguruan egindako iharduerak aurrera eramango dituzten eszenatokiak.
Ekozinemaldiaz hitz egiteko, Tas-Tas Irratiko estudioan Ekologistak Martxan taldeko Xabier Abian izan dugu.
Ostiral honetan, ordu biak laurden gutxi aldera, bi lagunek beren buruak kateatu dituzte
Abiadura Handiko Trenaren lanetan diharduten bi hondeamakinari,
lepotik, Ordiziako Mariaratz auzoan. Horren lekuko izan da Itxaso, AHTaren aurkako oposizioko kidea, eta berarekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Hilabete honetan, Askapenako kideekin batera Boliviara joan gara, Maiatzaren 4an erreferenduma ospatu zela aprobetxatuz. Gurekin Naroa Iturri, Askapenako kidea eta Bolivian egondako brigadista, izan genuen.