Azpimarratzen dugu

Otsailaren 14tik aurrera, web orri berria daukagu.
 
Erdera

Zuzeneko emisioa

"Sinestuko ez zenituzkeen gauzak ikusi ditut. Orion baino haratago sutan zeuden ontziak erasotzea. Tannhäuser atari ondoan, C-izpiek iluntasuna nola argitzen zuten ikusi dut. Une guzti horiek galdu egingo dira, negar tantak euritan bezala. Lo egiteko ordua da." - Roy Batty, Blade Runner filman
Arrosa



AMARC

REMC
Audioak
mar 31 2008
Zuk daukazu hitza ekimenari buruzko elkarrizketa PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko martxoaren 31-(e)an
Azken hilabeteotan etxebizitzaren arazoa aztertu eta salatzeko ekimen ezberdinak egin dira. Duela hilabete batzuk Zuk daukazu giltza topaketak burutu ziren Kukutza Gaztetxean. Beranduago, okupazio berria egin zen Erribera kalean. Horren ondoren, Ekintza Globalerako Astearen barruan, etxebizitzaren arazoa salatu zuten gazte eragile askok. Larunbat honetan, gai honen inguruko ekimen berria aurkeztu egin zen: Zuk daukazu hitza izenekoa hain zuzen ere. Ekimen honen helburua da gazteoi oro har hitza ematea, etxebizitzaren arazoa konpontzeko proposamenak plazaratzeko aukera izan dezaten. Kaleko Bentanien, Etxebizitza Gazteontzat Plataformako Ibairekin egin dugu berba, ekimen berri honetaz.
 
 
 
 
mar 28 2008
Eguzki Irratiko Festari buruzko elkarrizketa PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko martxoaren 28-(e)an

Eguzki Irratiak , Iruñerrirako emititzen duen irrati librea, joan den abenduaren 15ean bete zituen 25 urteak ikasturte honetan zehar ospatzen jarraitzen du.

Hau dela eta, hurrengo martxoaren 29an 23etatik aurrera Leitzako gaztetxean Eguzki Irratiak, 25 urte festa ospatuko du, bertan JO TTA KUN-BRIGADISTAK txalapartariak, Iparraldeko MAK hip-hop taldea eta Iruñeako LEHIOTIKAN taldeek parte hartuko dute.

Ostiral honetan, Kaleko Bentanien, Eguzki Irratiko Ines Martxillarekin egin dugu berba. Berak kontatu dizkigu festa honen zergaitiak, aurretik egindako beste ekitaldiak urteurrena ospatzeko, irrati honen ibilbidean izandako unerik garrantzitsuenak...

Eguzki

 

 

 
mar 27 2008
KEM-MOCeko ekintzaile batekin izandako elkarrizketa PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko martxoaren 27-(e)an
Martxoaren 22an, mundu osotik joandako aktibistak NATO-k Bruselan duen egoitzan sartzen saiatu ziren, ekintza ezbiolentoa egiteko asmoz. Ekintza honekin, NATOren militarizazioa eta erantzunkizunak salatu nahi zituzten. Euskal Herritik, KEM-MOCeko bi aktibista joan ziren, eta biak atxilotuak izan ziren. Zorionez, bost ordu igaro ondoren libre geratu ziren. Gaurko Kaleko Bentanien, Txoserekin berba egiteko aukera izan dugu.
 
KEM
 
 
 
mar 26 2008
Hilabete honetako Munduko Barrikadak PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko martxoaren 26-(e)an
Hilabetero bezala, Askapenako kideek Kaleko Bentanien Munduko Barrikadak izeneko kolaborazioa egin dute. Hilabete honetan, Askapenako Beak Coordinadora Continental Bolivariana delako II Kongresuari buruz hitz egin digu. Berak esandakoaren arabera, Poliziaren aldetik infiltratuak zeuden, hedabideetan kriminalizazio saiakerak egon ziren, partehartzaile batzuk atxilotu edo hil ziren... baina oztopo guztien gainetik, esperientzia ona izan zela uste du Beak.
 
 
 
 
mar 25 2008
Aste honetan Gatazka Guneak egindako kolaborazioa PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko martxoaren 25-(e)an
Aste honetan Gatazka Guneko Aitorrek La fabrica de sueños liburua aurkeztu digu.
 
 
 
 
<< Lehena < Aurrekoa 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 685 - 693 Guztira: 802