Azpimarratzen dugu

Otsailaren 14tik aurrera, web orri berria daukagu.
 
Erdera

Zuzeneko emisioa

"Inoiz ez gorde buruan poltsikoan sartzen zaizuna." Albert Einstein
Arrosa



AMARC

REMC
Audioak
ots 21 2008
Jose Manzanedari egindako elkarrizketa, Fidelen agurra aztertzeko PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko otsailaren 21-(e)an

Kaleko Bentanien asteartean iragarri genuenez, Fidel Castro Kubako komandanteburuak orain arteko karguetan ez duela jarraituko jakinarazi zuen. Datorren igandean aukeratuko dute Kubako hurrengo presidentea. Hori izan da Castrok bere erabakia komunikatzeko arrazoia. Dena den, Fidelek azpimarratu zuen bera joanda ere iraultzan parte hartu zuen jendeak agintean jarraituko zuela. Kastroren erabaki honetaz berba egin nahi izan dugu gaurko Kaleko Bentanien, eta horretarako, gurekin José Manzaneda izan dugu. José CubaInformacion proiektuko koordinatzailea eta Euskadi-Cuba elkarteko komunikazio arduraduna dugu.

Jose Manzaneda

 

 

 
ots 20 2008
Egunkariaren inguruko irratsaio berezia PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko otsailaren 20-(e)an

hasierako-pantaila.gif Iragarri genuen bezala, gaurko Kaleko Bentanien Egunkariaren itxieraren urteurrenari buruzko saio berezia egin dugu. Bertan irratiko zenbait partaidek (Roberto, Bego eta Marta Kaleko Bentanieko kideak eta El Murcielago irratsaioko egileak) itxieraren inguruan egindako zenbait adierazpenak entzun ahal izan ditugu: itxierari buruzko oroimenak, Egunkaria eta Berriaren arteko desberdintasunak, jendartearen erantzuna...

Horretaz aparte, Egunkariaren auzian auzipetuta dauden Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga auzipetuei egindako elkarrizketak ere entzuteko aukera izan genuen.

 

 
 
 
ots 19 2008
Cheren aldeko kanpainari buruzko elkarrizketa PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko otsailaren 19-(e)an

Duela egun batzuk, Gazte Komunistak taldeak Ernesto Guevara Cheren aldeko kanpaina aurkeztu zuen. Gaurko Kaleko Bentanien kanpaina honetaz egin dugu berba talde horretako kidea den Iñigo Martinezekin. Berak azaldu dizkigu zeintzuk izango diren ekitaldi horren baitan burutuko diren ekitaldirik garrantzitsuenak, baita kanpaina honekin lortu nahi dituzten helburu nagusiak.

Gazte Komunistak

 

 
ots 19 2008
7Katu Gazte Asanbladako kide bati egindako elkarrizketa PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko otsailaren 19-(e)an
Atzo goizean, ertzainek eta udaltzainek Bilboko Alde Zaharreko 7Katu Gaztetxea desalojatu zuten, aldez aurretik inolako abisua eman gabe. Arratsaldez, gaztetxeko kideek manifestazioa egin zuten Alde Zaharretik eta, horren ondoren, berriro okupatu zuten gaztetxea. Kaleko Bentanien, 7Katu gaztetxeko kide batekin egin genuen berba, eta berak azaldu zigun goiz osoan zehar gertatutakoa, polizien jarrera, hau salatzeko antolatutako ekitaldiak...
 
 
 
 
ots 15 2008
Otsailaren 15eko podcast-a PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko otsailaren 15-(e)an

Hona hemen aste honetako podcast-a. Edukiak hauexek dira:

  • Bilgune Feministak argitaratutako Hezkidetza Gidari buruzko elkarrizketa.
  • Gatazka Gunearen baitan 11M Tres días que engañaron al mundo liburuaren aurkezpena.
  • Harresiak Apurtuz taldeak bultzatutako epaiketari buruzko elkarrizketa.
  • Deskontrol taldearen aldeko kontzertuari buruzko elkarrizketa.

080215Podcast

 

 
<< Lehena < Aurrekoa 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 712 - 720 Guztira: 802