Azpimarratzen dugu

Otsailaren 14tik aurrera, web orri berria daukagu.
 
Erdera

Zuzeneko emisioa

"Iragana kontrolatzen duenak geroa kontrolatzen du. Oraina kontrolatzen duenak iragana kontrolatzen du." 1984 liburuko aipamena
Arrosa



AMARC

REMC
Audioak
urr 20 2010
Herrikolore PDF Inprimatu E-posta
2010-(e)ko urriaren 20-(e)an

Barakaldoko herri mugimenduari buruzko webgune horretan agertutako albisteak komentatu ditugu proiektuko Axierren eskutik.

101020 Herrikolore

 

 
urr 18 2010
IV Lurraren Astea PDF Inprimatu E-posta
2010-(e)ko urriaren 18-(e)an
lurraren_astea2_0.jpgHilaren 18tik 23ra arte Gernikan IV Lurraren Astea ospatuko da. Busturialdeko zenbait elkarteren arteko elkarlanaren fruitua dugu Lurraren Astea. Aurten Iraunkortasunaren alde egiten duten zenbait aukera mahaigaineratzea izan da helburu nagusia: Deshazkundea, Transition Towns, Hiri Ortuak... Antolatzaileetako bat Oier Plaza da, eta berak gauza gehiago kontatu digu ekimen honen inguruan.
 
 
 
 
urr 18 2010
Gaztezulo aldizkariko 10. urteurrena PDF Inprimatu E-posta
2010-(e)ko urriaren 18-(e)an
Gaztezulo aldizkariak 10. urteurrena bete du, urteurren hori ospatzen ari dira egunotan euskaraz egindako aldizkari horretako kideek. Astelehen honetan Zebrabidea magazinean Gaztezuloko Raul Perezekin egin dugu berba.
 
 
 
 
urr 15 2010
"No lloréis, lo que tenéis que hacer es no olvidarnos" liburuaren aurkezpena PDF Inprimatu E-posta
2010-(e)ko urriaren 15-(e)an
Liburu honek Saturrarango espetxean gertatutakoa kontatzen digu, baita emakumeek izandako ekarpenak II Errepublikan eta emakumeek osatutako elkarteak Errepublika Garaian eta Guda Zibilean. Guzti honetaz hitz egin dugu Maria Gonzalez Gorosarri liburu honen egileetako batekin. Bera kazetaria eta Durango 1936 Kultur Elkarteko kidea dugu.
 
 
urr 15 2010
DESHAZKUNDEA Gazte Borrasten! PDF Inprimatu E-posta
2010-(e)ko urriaren 15-(e)an

Belarriak erne!!! DESHAZKUNDEA izan da Gazte Borraste irratsaioaren Haria eta Orratza aste honetan. Bilboko Deshazkunde taldeko hiru gonbidatu izan ditugu Tas Tasen: Iñaki Valentín, Iratxe Arriola eta Julián Jauregi. Nola eraldatu ditzake zure bizitza eta mundua bera deshazkunde mugimenduaren proposamenak? Gure gonbidatuek pista eta iradokizun interesgarriak eman dizkigute. Hori bakarrik ez. Zure belarrira txokoan Zuria Arzua izan dugu, REAS sareko kidea (ekonomia solidario eta alternatibo baten aldeko sareko kidea, hain zuzen) . Pobreziari buruzko hausnarketak xuxurlatu dizkigu Zuriak.Horrez gain, gazteei buruzko albisteak birpasatu ditugu Titularrak eta Suplenteak tartean, eta agendaren hurrengo hitzorduak iragarri ditugu Rumore Rumore txokoan. Entzun... eta proposatu! E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

101018GAZTEBORRASTE

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 82 - 90 Guztira: 802