Aste honetan 7Katu gaztetxeko 4. urteurrena ospatuko dute gaztetxeko kideek. Gaurko saioan, Iñaki eta Oier gaztetxeko kideokin gaztetxeaz eta urteurrenaz aritu gara.
Astearte honetan Eriz eta Maria Hutsa ta doblea musika proiektuko kideak izan ditugu. Talde desberdinetako bertsio akustikoak egiten dituzte. Azaroan eman zuten lehenengo kontzertua, eta orain arte 3 kontzertu baino ez dute eman.
Oraingo honetan Inmak olerki ederrak aurkeztuko dizkigu musika
lasaigarriaren laguntzaz. Leioako Artatza- Pinueta eskolako jantokiko langile
Gina eta Arantzak, bere lana zertan datzan azalduko dute. Amaitzeko hiru urte
besterik ez duen Libek animalien orroak egiten saiatuko da. Mikel Laboaren
koplek emango diote amaiera.
Juan Luis Olaranek "Lemoiz, el contubernio nuclear" liburua argitaratu du, Arabera argitaletxearen eskutik. Liburu honetan Lemoizko zentral nuklearraz arituko da. Gaurko saioan Juan Luis Olaran izan dugu gurekin, liburu hau aurkezteko.
Ostegun honetan, ELA, LAB, EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek greba orokorra deitu dute. Greba horrekin bat egin dute beste sindikatuek (CNT, CGT edo ESK), hainbat gizarte eragilerekin batera. Gaurko saioan greba horretaz aritu gara Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusiarekin.