Irailaren 20an Tas-Tas Irratiko denboraldi berria abiatuko da. Alde batetik, astelehenetik ostiralera berriro entzun ahal izango duzue Suelta la Olla magazina, Hala Bedi eta Eguzki Irratiekin elkarlanean (10etatik 13era), Mar de Fueguitos saioa (13etik 14ak arte) eta Kaleko Bentanie (ordutegi berrian, 18etatik 19ak arte) Bitartean, goizeko hamarretatik aurrera Suelta la Toalla saioa entzun ahal izango duzuela, Hala Bedi Irratiko kideen eskutik.
Berritasunen artean Zebrabidea aipatu ahal da, astelehenetik ostiralera 16etatik 18etara emitituko dugun euskarazko magazina Hala Bedi irratiarekin batera.
Horretaz gain, Tas-Tas Irratian zientzia, gazteria eta hazkuntza naturalari buruzko hiru saio berri topatuko dituzue. Horietariko bi astelehen arratsaldean emitituko dira: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak egindako saioa Hankaz Gora saioa emititzen den ordu berean emitituko da (hamabostean behin, astelehenetan 20etan) Saio elebiduna izango da (erderaz eta euskaraz), eta elkarrizketa eta solasaldien bidez Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eragile honek burututako jardueren berri emango du (jardunaldiak, argitarapenak, salaketa publikoak, Kontseiluak berak burututako prozesu partehartzaileak, kanpainak, tailerrak…) Era berean, Kontseiluak parte hartzen duen elkarte eta taldeekin elkarlanean egindako plataforma eta ekimenen berri emango du ere.
Bestaldetik, “Y sin embargo se mueve” saioak
(astelehenero 21etatik 22ak arte) zientzia eta teknologiaren esparruko
aktualitatetako gaiak zabaltzeari ekingo dio, era argi eta
dibertigarrian. Saio hau egingo duen taldea zientzia eta teknologiari
buruzko egiazko informazio argia ematen saiatuko da, hedabide gehienetan
agertzen diren albiste alarmista eta interesatuak eman beharrean.
Azkenik, denboraldi honen berritasunen artean
hazkuntza naturalari buruzko saioa entzun ahal izango dugu (larunbatero,
11etatik 12ak arte) Amatxu talde batek haurdunaldia, erditzea,
edoskitzea, hezkuntza, jokuak etab. bizitzeko modu alternatiboen berri
eman nahi du. Elkarte, talde, aditu eta ama desberdinen eskarmentuak
izango dira saio honen osagaiak. Saioaren baitan elkarrizketa,
eztabaida, entzuleen partehartzea, ipuinak, musika, liburuak etabar
izango dira, jendartean “normala” denarekin alderatuta hazkuntza
alternatiboak zertan datzan ulertzeko.
Azpimarratu behar da gure programazioaren baitan
Axa Mixa, Elkarteen Ahotsak, Hankaz Gora, Aló ke vamos, Ahlan,
Radiografia Sexual, Cubainformacion, Berritako, Las Feuchas, La ciudad
de los Gatos, La Biblioteca perdida, 121 la voz de los sin voz edo
Ultimos Recibos bezalako saioak entzun ahal izango duzuela.
Bide batez, aipatu behar da irailaren 8an Axa Mixa
saioak dagoeneko denboraldi berria hasi zuela, ikasturte berriarekin
batera (astelehenetik ostiralera, 8etatik 8:30etara)
|