Belarriak erne!!! DESHAZKUNDEA izan da Gazte Borraste irratsaioaren Haria eta Orratza aste honetan. Bilboko Deshazkunde taldeko hiru gonbidatu izan ditugu Tas Tasen: Iñaki Valentín, Iratxe Arriola eta Julián Jauregi. Nola eraldatu ditzake zure bizitza eta mundua bera deshazkunde mugimenduaren proposamenak? Gure gonbidatuek pista eta iradokizun interesgarriak eman dizkigute. Hori bakarrik ez. Zure belarrira txokoan Zuria Arzua izan dugu, REAS sareko kidea (ekonomia solidario eta alternatibo baten aldeko sareko kidea, hain zuzen) . Pobreziari buruzko hausnarketak xuxurlatu dizkigu Zuriak.Horrez gain,gazteei buruzko albisteak birpasatu ditugu Titularrak eta Suplenteak tartean, eta agendaren hurrengo hitzorduak iragarri ditugu Rumore Rumore txokoan. Entzun... eta proposatu!
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.