Erdera

Zuzeneko emisioa

"Egingaitza bilatzea da egingarria lortzeko era." Henri Barbusse

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
eka 06 2007
Axa Mixa ume eta gazteentzako irratsaioaren Aste honetako programazioa PDF Inprimatu E-posta
2007-(e)ko ekainaren 06-(e)an

Axa-Mixa 2007ko ekainaren 4tik10ra

Axa-Mixa, ume eta gazteentzako irratsaioa Tas-Tas irratian 97.0 fm

Astelehenetik ostiralera, goizeko 8etan eta asteburuetan, 10etan 

Aste honetan txineraz  abeztiak eta hitz batzuk Garcia Rivero eskolako Jone, Irati, Shuan eta Elisaren eskutik ikasiko ditugu. 

Ekainak 4, astelehena

            Bikotearen bila ari den hartz panda baten istorioa ezagutuko dugu. Basurto eta Cervantes eskolako lagunek parte hartzen dute.

 

 

Ekainak 5, asteartea

 

Txineraz izenak eta 10 arte zenbatzen entzungo dugu.

Tigre bati buruzko abezti bat eta lehoi eta sagu baten arteko tirabirak ezagutuko ditugu (Eskurtze institutokoek kontatua). Mikelek asmakizuna kontatzen du. 

Ekainak 6, asteazkena

Txineraz izena eta 10 arte zenbatzen entzungo dugu. Lin gure lagun berria da gaurko ipuina Eskurtzekoek kontatua.  Urretxindorra ikastolako umeek bere familiarekin nola konpontzen diren kontatzen dute. 

Ekainak 7, osteguna

Asteko egunak txineraz entzungo ditugu. Denborari buruzko hausnarketa eta denboran zehar irauten duten pertsonaiak, Anbotoko Mari adibide moduan, Urretxindorra ikastolako 5. mailako neskek aurkezten dizkigute.

 

Ekainak 8, ostirala

Etxebarriko lagunekin egongo gara berriro ere. Kuku ipuina Julianek kontatzen digu. Asmakizunak, abestiak eta txisteak Brasil, Argentina eta Marokotik.

 

Ekainak 9, larunbata

Gaurko ipuina Puxika hegalaria da.Uxue, Osman eta haien lagunak eskaladari buruz mintzatzen dira.  Pagasarribideko Asier eta Adrián futbolari buruz hitz egiten digute eta bukatzeko abesti batzuk frantsesez, katalaneraz, arabieraz eta euskeraz. 

Ekainak 10, igandea

Pataten jatorriaz aritzen den andeetako kondaira. Iratí, Iñigo eta Jonek Iralako okindegiari elkarrizketa bat egiten diote. Pirritx eta Porrotxen  Patata Jaune pastelei buruzko abestia entzungo dugu.

 
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Azken albisteak

Bortizkeria poliziala Iruņean

Demokraziaren izenean poliziaz beteriko erregimen autoritario eta ukatzaileak gure herriko edozein disidentzia politiko eta sozialen aurka egiten du ...

Basuriko Gaztexea desalojo mehatsupean

Txarraska Gazte Asanbladaren komunikatua ...

Igor Elortza da 2008ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna

Aurtongo Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna Igor Elortza da. BECeko finalean  Unai Iturriagagaz buruz burukoa jokatu ostean.   ...

Astearteetan herria kalera!

Beraien krisiaren aurrean: Astearteetan, Herria kalera!* ekimena izango da Donostian asteartero ...

Emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Hauek dira mugimendu feministak antolatuko dituen mobilizazio batzuk: ...